Justizia Ministerioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Forudunen kopurua 17.621tik 22ra murriztea proposatu du Gallardonek

Gallardonen ustez, Espainiako forudun bakarrak errege-familiako kideak eta Gobernuko, Senatuko, Auzitegi Konstituzional eta Goreneko eta erkidegoetako presidenteak izan beharko lirateke.
Alberto Ruiz Gallardón
Alberto Ruiz Gallardón

Espainian dagoen forudunen kopurua berrikustea eta egungo 17.621 pertsonatik 22ra murriztea proposatu du Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak, Estatuko Segurtasun Indarreko kideak kontuan hartu gabe.

El Pais egunkariari eskainitako elkarrizketan, Gallardonek adierazi du Espainiako forudun bakarrak errege-familiako kideak eta Gobernuko, Senatuko, Auzitegi Konstituzional eta Goreneko eta erkidegoetako presidenteak izan beharko liratekeela. “Eta, guztira, 22 pertsona besterik ez dira”, gaineratu du.

Berez forupekoa izateak ez lukeela “onurarik” suposatu beharko azpimarratu du Gallardonek baina, hala ere, sistema “berrikustearen” alde agertu da. Izan ere, Justizia Ministerioak proposatuko duen lege proiektuak ere forudunen kopurua 22 pertsonatan uztea aurreikusten du.

Hortaz, ministroak, diputatuak, erkidegoetako parlamentariak eta Gobernu ezberdinetako kideak ere forudunak izateari utziko liokete. “Hala ere, guzti honetarako nahitaezkoa da Konstituzioa eta Autonomia Estatutu ezberdinak erreformatzea”, ohartarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X