Museoak
2018/11/15 - 15:44
Chillidaren erakusketa irekiko dute Alemaniako Wiesbaden Museoan
Wiesbaden hiriko museoak euskal eskultoreari Alemanian inoiz eskaini zaion erakusketarik handiena irekiko du. 120 artelan ikusteko aukera izango da bertan.
2018/11/15 - 10:43
Chillida Leku uda baino lehen zabalduko dute
Ignacio Chillida semeak egin du iragarpena Wiesbaden Alemaniako hirian, bertan Eduardo Chillidaren lanari buruzko erakusketa irekiko dutela eta.
2018/11/14 - 18:00
Euskal musikaren mugarriak Arte ederren museoan
68aren ostean erakusketak areto bat du euskal musikari eskeinia. Xabi Erkiziak landu du. Zer eta zergatik kontatu digu, lan horren harira egindako irrati piezaren aurretik.
2018/11/14 - 17:19
'Bilbao' Richard Serraren eskultura, Bilboko Arte Ederren Museoan atzera
1983an sortu zuten artelana, museoan bertan, eta orduan hartu zuen tokian jarriko dute gutxi gorabehera.
2018/11/05 - 12:08
1968tik gaur egunera arteko euskal artea, Arte Ederren Bilboko museoan
Apirilaren 28ra arte ikusgai egongo den erakusketan, 150 euskal artelan jarriko dituzte ikusgai: pintura, eskultura, argazkiak, bideoartea eta papera.
2018/10/28 - 19:23
Museoaren alderik gogokoena marraztu dute herritarrek Guggenheimen
Bilboz gain, Venezian eta New Yorken ere egin dute ekimena, ume zein helduekin. Iaz antolatu zuten aurrenekoz, Guggenheim museoak 20 urte bete zituenean.
2018/10/18 - 15:13
Beatriz Herraez izango da Artium Museoko zuzendaria
Arte historialari eta komisarioak Daniel Castillejoren lekukoa hartuko du Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren buruan.
2018/10/11 - 16:54
Parisen Grand Palais museoak Miroren erakusketa berezia ireki du
Bartzelonan jaiotako artistaren ehundik gora margolan eta eskultura bildu dituzte. Lehenengo pausoak eman zituenetik, egindako azken sorkuntzetaraino izan zuen bilakaera jasotzen du erakusketak.
2018/10/10 - 18:00
Bilboko Arte Ederren Museoa Euskadiko Filmategiaren egoitza izango da
Bilboko museoak Helena Taberna nafar zinemagilearen lanaren gaineko atzera begirako erakusketa eskainiko du, bere izaera berria estreinatzeko.
2018/10/06 - 16:45
Bilboko Arte Ederren Museoak ateak ireki ditu berriro ere
Berritasunak ikus daitezke museoan. Betiko obrak dauden arren, modu berezian kokatu dituzte. Hitz bana ordezkatzen dute 31 gelek. Hitz horiekin lotura duten lanak ikus daitezke gela horietan.
2018/10/05 - 12:00
Bilboko Arte Eder Museoaren 110. urteurrena
Bilboko Arte Ederretako Museoak 110 urte bete dituela eta, arte ikasle eta irakasleekin izan gara bertan. Idoia Torregarai zientzia ikerketa barregarriez eta Maysha, Fisika eta Medikuntza Nobel sariez.
2018/10/03 - 17:02
Bilboko Arte Ederren Museoak 'ABC' erakusketa antolatu du 110. urteurrenean
Orain dela urtebete jarri zuten martxan proiektua, eta Kirmen Uribe komisario lanetan. Espazio eraberritu bat bihurtu dute, eta 300 obra egongo dira ikusgai.
2018/09/26 - 17:38
Bilboko Arte Ederren Museoak erakusketa berri batekin ospatuko du urtemuga
Kirmen Uriberen komisariotzarekin prestatutako erakusketa bat ikusgai dela irekiko dute berriz museoa, zaharberritze lanak direla eta bi astez itxita egon eta gero.
2018/09/18 - 13:21
Bilboko Arte Ederren Museoa itxita egongo da urriaren 6ra arte
110 urte betetzear den museoa urriaren 6an irekiko dute berriz, “ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa” erakusketa ikusgai dela.
2018/09/05 - 12:59
Brasilen suntsitutako museoak ez zuen ez asegururik ez suhiltzaile brigadarik
Faktore horiez gain, beste batzuk salatu zituzten herritarrek, besteak beste, mantentze lanetarako funts publikoen murrizketa eta eraikuntzaren azpiegitura arazoak.
2018/09/03 - 22:46
445.147 bisitari izan ditu Guggenheim museoak ekain eta abuztua bitartean
Aurtengo udan bisitetan errekorra izan dute. Azken 20 urteetan inoiz baino bisitari gehiago izan dituzte aurtengo udan: 445.147 bisitari izan ditu.
2018/09/03 - 10:42
Sute batek Brasilgo Museo Nazionala suntsitu du
Oraindik argitzeke dago zerk eragin duen sua. Ez da inor zauritu, baina kalte material handiak izan dira 20 milioi pieza inguru dituen museoan.
2018/09/03 - 10:28
Sute handi batek Brasilgo Museo Nazionala kiskali du
Rio de Janeiroko suhiltzaileak oraindik ere lanean ari dira Brasilgo Museo Nazionalean piztu den sua itzaltzeko. Herrialdeko kultura erakunde garrantzitsuenetakoa da museoa.
2018/08/08 - 21:37
San Telmo Museoan izango dira berriro Hamabostaldiko ganbera-musika emanaldiak
Akustika bikaina duen aretoak 'Ostegun musikalak San Telmon' zikloa hartuko du, eta "Artea eta mitoa. Prodoko jainkoak" erakusketarekin zerikusi zuzena izango dute kontzertuek.
2018/07/27 - 13:49
'Macla, mamua, bismuto, vicario' erakusketa, Oteiza Museoan
Karlos Martínez B. eta Javier Arbizu artisten “erakusketa interbentzioa” azaroaren 30era arte egongo da ikusgai Altzuzako zentroan. Hazitegia programako lehen alea izango da.