Zuzendari aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beatriz Herraez izango da Artium Museoko zuzendaria

Arte historialari eta komisarioak Daniel Castillejoren lekukoa hartuko du Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren buruan.
Beatriz Herráez, Artium zuzendaria
Beatriz Herráez, Artium zuzendaria

Apirilean Daniel Castillejok Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren zuzendaritza utziko zuela iragarri eta gero, Beatriz Herraezek hartuko du haren tokia, eta Castillejo Artium Bildumaren kontserbatzaile postura itzuliko da. Iragarpena egin zuenean, postua zapore "gazi-gozoz" utziko duela esan zuen Castillejok, krisiak ez baitio aukerarik eman berak nahi zituen proiektu guztiak gauzatzeko.

Aho batez hartu du balioespen batzordeak Herraez izendatzeko erabakia, hilabete batzuetako prozesu batean guztira hamabi proiektu aztertu ostean.

Herraez gasteiztarrak Artearen Historiako eta Arte Ederretako prestakuntza jaso zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bi alderdi banaezin nabarmentzen dira haren ibilbidean: bata, hitzaldi eta argitalpenekin lotua eta, bestea, arte garaikidearen komisario lanari eta batzorde espezializatuetan izan duen partaidetzari buruzkoa.

Komisario lanen aldetik, ibilbide luzea egin du. 2007tik izen handiko guneetan antolatutako erakusketa monografiko askoren komisarioa izan da, hala nola, Reina Sofian (Madril), Castillocorralesen (Paris), Sculpture Centeren (New York) eta Azkuna Zentroan eta Tabakaleran.

Herraezek Artium Bildumari buruz duen ikuspuntuari dagokionez, apustua egingo du "dibertsitatearen alde, museoaren xede den gizartearen aniztasuna, XX. mendeko 60ko urteetatik aurrerako euskal sormenari lehentasuna emango dion ikuspuntu kronologikoa eta nazioarteko dimentsio bat islatuz".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X