Aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Daniel Castillejok Artiumeko zuzendaritza utziko du

2008ko urritik zuzendu duen zentroa zapore "gazi-gozoz" utziko duela esan du gaur Castillejok.
Artium museoa
Artium museoa

Daniel Castillejok bukatutzat eman du Artiumen, Arte Garaikidearen Gasteizko Euskal Zentro-Museoaren, gidaritzan egindako zikloa, karguan bederatzi urte eta erdi egin eta gero. Kargua zapore "gazi-gozoz" utziko duela esan du gaur, kazetarien aurrean, krisiak ez baitio aukerarik eman nahi zituen proiektu guztiak gauzatzeko.

Castillejok azaldu duenez, urriaren 21era arte “dena” ematen jarraituko du, eta gero Artium Bildumaren kontserbatzaile postura itzuliko da. Gainera, tarte honetan zuzendaritza talde berria aurkitzeko astia ere badagoela argitu du.

Castillejoren ustez, aldaketa bat ona izango da 2001ean sortutako museoarentzat, zeina, Castillejok baino lehenago, Javier Gonzalez de Duranak zuzendu baitzuen.

Castillejoren zuzendaritzapean, hamaika artistaren bildumak erakutsi dituzte Gasteizko zentroan: Esther Ferrer, Luis Gordillo, Liliana Porter, Juan Mieg, Regina José Galindo y Jose Luis Zumeta...

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X