Muskiz
2021/01/12 - 21:43
Muskizko egoitzan izandako agerraldiaren jatorria ikertzen ari dira
Egoiliarren % 90 kutsatu dira koronabirusarekin Marcelo Gangoiti egoitzan. Bizkaiko Foru Aldundiak onartu duenez, "zerbaitek huts egin du", baina ardura langileena izan daitekeela iradoki du.
2021/01/12 - 15:45
93 egoiliarrek eta 22 langilek eman dute positibo Muskizko adinekoen egoitzan
Astebetean bi kasu positibo izatetik, 108 kasu izatera pasa dira Muskizko Marcelo Gangoiti egoitzan. 22 langile ere kutsatu dira.
2021/01/12 - 12:01
Liaño: "Egoitza-agerraldiak txostenerako balioko balu, Muskiz gune gorrian legoke"
Borja Liaño Muskizko alkatea "kezkatuta eta aztoratuta" agertu da herriko zaharren egoitza batean positiboek gora egin dutelako: "Astebetean bi positibo izatetik 108 izatera igaro da".
2021/01/11 - 22:29
115 pertsona kutsatu dira Muskizko Marcelo Gangoiti zahar-egoitzan
Bestalde, Getxoko Beato Domingo Iturraten 22 pertsona daude gaixorik, covid-19ak jota.
2021/01/08 - 13:22
Berunaren emisioak eragin handia izan zuen Getxoko Punta Begoñako zonaldean
EHUk metal astunek eragindako kutsadura atmosferikoa ebaluatu du Bizkaiko sei udalerritan, eta Grimmia goroldioak kutsadura mota horren adierazle gisa balio duela zehaztu du.
2021/01/05 - 16:35
Renfe Aldiriakek anezka zerbitzua jarri du martxan Muskiz eta Ortuella artean
C2 lineak (Bilbo-Muskiz) normaltasunez funtzionatzen du Bilbo eta Ortuella artean.
2020/12/07 - 21:41
Langile bat hil da bihotzekoak jota Petronorren findegian, Muskizen
Indusaleko langile bat da hildakoa, Bizkaiko lantegian suaren aurkako arropa jasotzeaz arduratzen den enpresakoa, hain zuzen ere.
2020/12/01 - 08:24
Petronorrek Muskizko findegiaren zati bat gelditu du, eskari faltagatik
Konpainiak ekoizpena % 60ra murriztea erabaki du, "merkatuaren baldintzak hobetzen diren arte".
2020/11/30 - 22:08
Saltokietako edukiera murriztu egin du Jaurlaritzak, pilaketak saihesteko
150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera.
2020/11/30 - 20:17
Jaurlaritzak 10 pertsonako muga eta zirkulazio librea proposatu du Gabonetarako
Era berean, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01:00 arte luzatzearen eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde egitea adostu du.
2020/11/30 - 12:45
Alerta kimikoaren simulakroak Lantaron, Muskiz, Santurtzi, Zierbena eta Hernanin
Enpresa Kimikoen Euskal Elkarteak eta Segurtasun Sailak antolatutako simulakroak abenduaren 1, 2 eta 3an egingo dira.
2020/11/23 - 12:40
Hilda topatu dute Muskizen desagertu zen 72 urteko arrantzalea
Gizona arrantza egitera atera zen igande goizean, Cobaron inguruko gune harritsu batera, eta iluntzean ez zen etxera itzuli.
2020/11/23 - 12:33
Muskizen desagertutako arrantzalearen gorpua aurkitu dute
Larrialdi zerbitzuek atzo Muskizen desagertutako arrantzalearen gorpua aurkitu dute gaur goizean. Gizona Cobaron inguruko harkaitz gune batera joan zen arrantzara.
2020/11/23 - 09:29
Muskizen desagertutako arrantzalearen bila jarraitzen dute
Ertzaintza, Itsas Salbamendua eta suhiltzaileek igande goizean Cobarongo arroka-gune batera arrantzara joan eta etxera itzuli ez zen 72 urteko gizon baten bila jarraitzen dute.
2020/11/22 - 21:25
72 urteko arrantzale bat desagertu da Cobaroneko kostaldean, Muskizen
Gizona arrantzan atera da igande goizean, zonalde harritsu batera, eta gaua egin denean ez da etxera itzuli.
2020/11/09 - 14:54
Bueltan da tokiko kontsumoa euskaraz bultzatzen duen egitasmoa: Kaishop!
Azaroaren 20an amaituko da, eta kanpaina ikusgarri egiteko bi bideo egin dituzte ekimenaren helburuak ezagutzera emateko.
2020/09/29 - 09:46
Muskizen desagertutako 17 urteko neska lokalizatu dute
VOSTEuskadi elkarteak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, astelehenaz gerotiz Muskizen desagertutako 17 urteko neskatoa aurkitu dute.
2020/09/13 - 21:04
Beroak hondartzetako edukiera betetzea ekarri du
Hala gertatu da Aritzatxun, La Arenan, Lagan, Areetan, Gorlizen eta Hondarribian. Gainera, Sopelan hondarrera iritsi nahi zutenen jende-ilarak sortu dira.
2020/07/28 - 12:48
68 gazteri isunak jarri dizkiete asteburuan makrobotiloi bat egiteagatik Muskizen
Euskal Autonomi Erkidego osoko gazteak bildu ziren txabolaren inguruan. Guztira 80 arau-hauste inguru zenbatu zituzten ertzainek, eta alkateak arduraz jokatzea eskatu du.
2020/07/25 - 13:53
13 kilometrorainoko auto-ilarak izan dira A-8an, Kantabriarako noranzkoan
Trapaga eta Muskiz artean izan dira trafiko-pilaketak, larunbat goizean zehar. EAEko gainerako errepideetan oro har ez dago aparteko arazorik.