Muskiz
2020/07/07 - 14:00
Euskadiko Esklerosi Anizkoiaren Elkarteak ‘Mójate-Busti Zaitez’ birtuala antolatu du
Esklerosi Anizkoiak 2.800 pertsonei eragiten die Euskadin, eta 55.000 lagunei Estatuan. Trafiko istripuen atzetik, pertsona heldu gazteengan desgaitasuna eragiteko bigarren arrazoi nagusia da.
2020/07/07 - 12:59
Petronorrek Muskizko findegiaren zati bat geldirik dauka
Finketa-unitateak geldiarazteak eta berriro abiarazteak arriskuak ekar ditzake, eta arrisku horiek saihestu nahi dituzte. Enpresak oraingoz ez du aldi baterako lan-erregulaziorik egiteko asmorik.
2020/07/04 - 18:14
10 kilometrorainoko auto-ilarak Trapagaran eta Muskiz artean, Kantabriako noranzkoan
14:30 aldera amaitu dira arazoak. Bestalde, furgoneta bateko gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute helikopteroan, bere ibilgailuarekin sakan batetik behera erori ondoren, Karrantza parean.
2020/06/24 - 11:22
Muskizek LED argiekin ospatu dute San Joan gaua
Muskizko herritarrek San Joan gaua euren balkoietan ospatu dute. LED argidun zuziak banatu ditu Udalak bizilagunen artean, San Joan gaua ospatzeko.
2020/06/19 - 11:25
Urkullu eta Revilla Cobaronen bildu dira, mugikortasunaren irekiera irudikatzeko
Iñigo Urkullu eta Miguel Angel Revilla Muskizko Cobaron auzoan izan dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Kantabriaren arteko mugikortasuna berreskuratu den lehen egunean.
2020/05/30 - 18:22
Kontsultatu hemen pilaketen aurkako neurriak, hondartzaz hondartza
Udalerri bakoitzak bere arauak ezarri ditu, baina, oro har, ertzainek eta udaltzainek euskal hondartzetan igarotako denbora eta sarbideak zainduko dituzte.
2020/05/29 - 16:16
Ertzaintzak hondartzetara joan behar izan du arauak errespetatzen ez direlako
Muskizen, esaterako, kontrola jarri dute parkinean. Sopelan, berriz, parkinetako bat itxi egin dute jende emana mugatzeko.
2020/05/28 - 15:42
Neurriak hartu dituzte Bizkaiko hondartzetan, jendetzak saihesteko
Hainbat hondartzatan, ezingo da eguzkia hartu "modu estatiko eta jarraituan", sartzea mugatuta izango da, eta kirola egitea debekatuta izango da.
2020/04/28 - 13:53
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko jaiak bertan behera utzi dituzte laguntzak indartzeko
Abantoko, Barakaldoko, Muskizko, Ortuellako, Santurtziko eta Sestaoko udalek jaiak bertan behera uztea erabaki dute, normaltasunean ezingo direlako ospatu, eta horrela dirua behar dutenei bideratzeko.
2020/03/12 - 22:02
Gazte bat espetxeratu dute Muskizen adingabe bati sexu erasoa egiteagatik
Astelehenean gertatu omen zen guztia, Muskizko etxebizitza batean.
2020/03/11 - 11:19
Mutil bat atxilotu dute Muskizen, adingabe bat bortxatzeagatik
Ustezko erasotzaileak 18 urte ditu eta atzo atxilotu zuten Muskizen (Bizkaia).
2020/03/06 - 13:42
Bizkaian martxoaren 8rako deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.
2020/01/21 - 09:53
Greba deitu dute Petronorren urtarrilaren 24tik 27ra, aparteko orduak murrizteko
Enpresa batzordeak salatu duenez, zuzendaritza ez da uztailean adostutakoa betetzen ari, aparteko orduak murriztea eta lan-egutegia errespetatzea onartu arren.
2020/01/15 - 14:25
2.507 lagunek erabili zuten 2019an kirol-instalazioetarako txartel bakarra
Erakundeek sortu eta bultzatu dute Mugiment Kirol Txartela; aplikazioaz baliatuta, herritarrek aukera dute EAE osoko hainbat udalerritako kirol-instalazioak erabiltzeko. 16 herritan dago eskuragarri.
2020/01/09 - 19:09
Horrela igarri da Muskizen galerna
Galerna euskal kostaldera iritsi da, mendebaldetik sartuz, 109 kilometro orduko haizearekin. Horrela igarri da Muskizen galerna.
2020/01/06 - 22:45
Eraso homofoboa Muskizen, futbol partida batean, epaile baten aurka
Epaile homosexual bati irain homofoboak esan zizkioten asteburuan Muskizen, eta haren autoan kalteak egin zituzten.
2019/11/27 - 12:40
Muskizen 30 metroko lubeta batetik erori zen pertsonaren erreskatearen irudiak
36 urteko gizona 30 metroko lubeta batetik behera erori zen Kobarongo kargalekuan, Muskizen. Helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera (@BomberosBizkaia-ren irudiak).
2019/09/13 - 08:31
Gizon bat hil da A-8an Muskizen, hainbat ibilgailuk harrapatuta
Harrapatzea gauerdian gertatu da, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.
2019/09/08 - 01:33
Gidari bat larri zauritu da A8an, Muskizen, erdibitzailearen aurka talka eginda
Suhiltzaileek biktima erreskatatutakoan, Gurutzetako Ospitalera eraman dute, larri. Istripuaren ondorioz, ilara luzeak sortu dira inguruetan.
2019/08/11 - 17:06
Gizon bat atxilotu dute A-8an 20 kilometroan kontrako noranzkoan gidatzeagatik
Gidaria Muskizen gelditzea lortu du Ertzaintzak, Hegoaldeko Saihesbidean eta A-8an ausarkeriaz gidatzeagatik. Positibo eman du alkohol eta droga probetan.