Ezbeharra Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gidari bat larri zauritu da A8an, Muskizen, erdibitzailearen aurka talka eginda

Suhiltzaileek biktima erreskatatutakoan, Gurutzetako Ospitalera eraman dute, larri. Istripuaren ondorioz, ilara luzeak sortu dira inguruetan.

Bilboko noranzkoan zihoan auto bat errepidetik atera eta irauli egin da A8an, Muskizen (Bizkaia). Suhiltzaileek biktima erreskatatutakoan, Gurutzetako Ospitalera eraman dute, larri, ETBk jakitera eman duenez.

Ezbeharra 19:30 aldera gertatu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte, eta ilara luzeak sortu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X