Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Petronorrek Muskizko findegiaren zati bat geldirik dauka

Finketa-unitateak geldiarazteak eta berriro abiarazteak arriskuak ekar ditzake, eta arrisku horiek saihestu nahi dituzte. Enpresak oraingoz ez du aldi baterako lan-erregulaziorik egiteko asmorik.
Petronorrek Muskizen duen findegia.
Petronorrek Muskizen duen findegia. Artxiboko argazkia: EFE

Erregaien kontsumoa suspertzen hasi den arren, Petronorrek Muskizko findegiaren zati bat geldirik dauka oraindik. Ildo horretatik, instalazio guztiak berriz martxan jartzeko datarik gabe jarraitzen du konpainiak, eta susperraldi ekonomikoa finkatu arte, behintzat, ez du irekiko gaur egun geldirik dagoen zatia.

Horrela, finketa-unitateak geldiarazteak eta berriro abiarazteak saihestu nahi diren arriskuak ekar ditzake. Hori dela eta, findegia gelditu behar ez den ziurtasunik ez dagoen bitartean, ez dituzte instalazio guztiak martxan jarriko.

Petronorrek maiatzean hartu zuen bi unitateetako bat geldiarazteko erabakia, eta horrek % 40 murriztu du findegiaren ekoizteko ahalmena.

Oraingoz, ordea, enpresak ez du aldi baterako lan-erregulazioko espedienterik bideratzeko asmorik.

_________________________________________________________

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X