Nafarroa Beherea
2020/10/04 - 18:01
Test serologiko azkarrak egin daitezke Ipar Euskal Herriko farmazietan
20 euroren truke, hamar minututan jakin daiteke emaitza. Halere, ETBko kazetariak bere esperientziatik frogatu du, testak ez direla beti fidagarriak.
2020/10/03 - 21:47
EAko 580 kritikok alderdiaren ezohiko batzarra deitzea eskatu dute
Bruno Zubizarreta, Esther Korres, Javier Estebanez eta Iñaki Sanchezek sinadurak aurkeztu dituzte alderdiaren Iruñeko egoitzan.
2020/09/27 - 11:55
Illaro: "Euskaraldiak gizartera ilusioa zabaltzeko balio behar du"
Gaur amaituko da "arigune" gisa Euskaraldian izena emateko epea. Euskal Herri osoko milaka elkarte eta erakunde publiko batu dira, jada, ekimenera.
2020/09/26 - 20:56
Frantziak euskal presoei "heriotza zigorra" ezarri diela salatu du Euskal Elkargoak
Jean Rene Etchegarayk urgentziazko mozioa aurkeztu du Ipar Euskal Herriko hautetsiak ordezkatzen dituen erakundean, eta aho batez onartu dute "espetxe politikaren aldaketa" eskatzen duen mozioa.
2020/09/26 - 15:22
"Pandemiaren ikasturtea aurrera ateratzeko baliabideak" eskatu dituzte ikastolek
"Ezinbestekoa izango zaigu baliabide gehiago eskuratzea", adierazi du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak.
2020/09/19 - 17:49
Bake prozesua "blokeatuta" dagoela salatu dute Ipar Euskal Herrian
Bake Bidea elkarteak deituta, ehunka lagunek hartu dute parte gaurko mobilizazioetan. Euskal presoen giza eskubideak aldarrikatu dituzte, eta Frantziako Gobernuari legea betetzeko eskatu diote.
2020/09/19 - 09:28
Funosas: "Mobilizazio fase berri baten abiapuntua izango da gaurkoa"
Bake prozesua "arriskuan" ikusten du Bake Bidea taldeak, eta "Aieteko Adierazpenaren ondotik hartutako konpromiso politikoak" bete ditzala eskatuko diote gaur, beste behin, Frantziako Gobernuari.
2020/09/18 - 10:31
Iparraldeko ikasle batek positibo emanez gero, bakartu egingo dute; ikaskideak ez
Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak argudiatu duenez, haurrek parte-hartze txikia dute transmisio katean, eta horregatik ez da beharrezkoa koarentena masiborik ezartzea.
2020/09/12 - 14:27
Musukoa derrigorrezkoa izango da Lapurdiko kostalde osoan, eremu gorrira igaro ostean
Hendaiako, Hiriburuko, Bokaleko eta Angeluko erdigunean une oro erabili beharko da. Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak 10 pertsonara mugatu ditu, bestalde, pertsona topaketak.
2020/09/11 - 22:19
Frantziako Gobernuak Ipar Euskal Herria eremu gorrira pasatu du koronabirusagatik
Prefetek neurri gehigarriak hartu ahal izango dituzte izurritearen aurrerapena geldiarazteko.
2020/09/05 - 18:04
%20ko gorakada izan du turismoak aurtengo udan Ipar Euskal Herrian
Hegoaldean ez bezala, Iparraldean gora egin du bisitari kopuruak aurten. Alde batetik datu baikorra den arren, igoera honek arazoak ere ekarri ditu, herri txikienetan batez ere.
2020/08/31 - 16:35
Ikasturtea bihar hasiko da Ipar Euskal Herrian
Maila guztiak batera hasiko dira, baina Azkainen, gaur jada ikasleak geletara joan dira.
2020/08/27 - 18:29
Xilaba irailaren 19an hasi eta azaroaren 21ean bukatuko da
Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute gaur antolatzaileek.
2020/08/18 - 21:16
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da Ipar Euskal Herriko enpresetan
Agerraldien % 24 lantokietan antzeman ostean hartu du erabakia Frantziako Gobernuak. Neurri berria irailaren 1ean sartuko da indarrean.
2020/08/12 - 21:21
'Gernikako Arbola' Euskal Herriko ereserkia izateko eskatu dute 83 euskal musikarik
Iparragirre jaio zela 200 urte bete direla baliatuz, hainbat euskal musikari, kantari eta kantautorek bat egin dute Gernikako Arbola abestia "Euskal Herria/Baskoniaren ereserkia" izatearen alde.
2020/08/03 - 22:57
Joan Mari Torrealdairi azken agurra
Gaur arratsaldean egin da Joan Mari Torrealdai soziologo, idazle eta kazetari euskaltzalearen hileta elizkizuna, Usurbilen.
2020/08/03 - 17:09
Gaurtik aurrera maskara derrigorrezkoa da Biarritzeko erdialde osoan
Biarritzen gaurtik aurrera nahitaezkoa izango da musukoa jantzita eramatea baita kalean ere. Orain arte eremu itxietan zen beharrezkoa soilik, baina jendea pilatzen den tokietan ere eraman behar da.
2020/08/02 - 16:26
Bihartik derrigorrezkoa izango da musukoa Biarritz eta Baionako zenbait gunetan
Ipar Euskal Herrian izurritearen egoera txarra ez bada ere, Lapurdiko kostan neurriak zorroztea erabaki dute hainbat udalerrik.
2020/07/20 - 16:59
Ipar Euskal Herrian maskara jaztea derrigorrezkoa da gaurtik leku itxietan
Maskararik eramaten ez duenari 135 euroko isuna jar liezaiokete, 1500 euro bi asteren epean bigarren aldiz musukorik gabe harrapatzen badute.
2020/07/20 - 09:43
Ipar Euskal Herrian derrigorrezkoa da jada maskara leku itxietan erabiltzea
Zehazki, denda, supermerkatu, banku eta azoka estalietan beharrezkoa da maskara. Zinema aretoetan, ordea, maskara ez da derrigorrezkoa izango behin aretoan eserita.