Illaro: "Euskaraldiak gizartera ilusioa zabaltzeko balio behar du"
Hizkuntza ohiturak aldatzeko bidean talde egiturek duten garrantzian begirada jarrita egingo da aurten Euskaraldia, azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Helburua, ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea, eta, horretarako, orain bi urte bezala, ariketaren oinarrian herritarrak egongo dira, "ahobizi" edo "belarriprest" rolean. Aurten baina, "ariguneak" izeneko gune kolektiboek ardaztuko dute dinamika.
COVID-19aren pandemiak hizkuntzaren gaia ere bete betean astindu duen honetan, milaka elkarte, enpresa eta erakunde publiko batu dira ekimenera, eta antolatzaileak baikor agertu dira, "euskaratik ilusioa zabaldu" nahi dutelako gizartera. "2018an irekitako bideari jarraipena" ematea dute xede, eta Euskal Herri osoko elkarteek eta erakundeek agertu dute, jada, horretarako konpromisoa. Herri batzordeak ere martxan dira, eta, lehen edizioak utzitako eskarmentutik tiraka, guztien lana koordinatzen eta saretzen Arrate Illaro (Getxo, 1989) ari da, lan-talde zabal batekin batera.
"Orain bi urte abiatutako hizkuntza ohituren aldaketaren dinamikak jarraipena behar zuen. "Ahobizi" eta "belarriprest" rolei gizartean eutsi nahi diegu, eta kide berriengana heldu. Pandemiak guztion egoera goitik behera aldatu badu ere, hizkuntzaren gaiak balio behar digu ohituren inguruko gogoeta egiteko ez ezik, jendearengan ilusioa piztu eta aurrera egiteko", esan du Illarok.
Gune kolektiboak
Bigarren edizio honetan, Euskaraldian parte hartzeko bi modu egongo dira; batetik, "ariguneak" sortuko dira, eta herritarrek "ahobizi" eta "belarriprest" moduan parte hartuko badute ere, modu kolektiboan egingo dute ariketa. "Arigune" horietan egon ezin dutenek, berriz, norbanako moduan har dezakete parte.
Hizkuntza ohituretan "taldearen dinamikak" duen garrantzia "oso esanguratsua" dela nabarmendu du Euskaraldiko koordinatzaileak. Aurreko edizioan identifikatutako "zailtasunen" artean, besteak beste, egituratutako taldeetan hizkuntza ohiturak aldatzea jaso zuten. Hortik, euskaraz aritzeko espazio kolektiboak aktibatzeko premia.
"Arigune" kontzeptua "oso malgua" dela nabarmendu du Illarok. Bi dira bete beharreko baldintzak: "batetik, entitateko edo taldeko arduradunak ekimenean parte hartzeko konpromisoa agertu behar du. Azken batean, talde bateko arduradunak ez badu parte hartzen eta erraztasunik ez badu ematen, ez da posible ariketa ondo egitea. Horregatik, arduradunek erabaki behar dute Euskaraldian parte hartzea eta "arigunea" osatzeko bidea irekitzea. Bestetik, ariguneak osatuko dituzten kideek prest egon behar dute hizkuntza ohiturak aldatu, eta "ahobizi" edo "belarriprest" rolak hartzeko. Arduradunen egitekoa da ariketan parte hartu nahi dutenen bidea errazteko baliabideak jartzea", gaineratu du.
Bi eratarako guneak eratuko dira: "barne ariguneak", kolektibo bateko kide direnen arteko "harreman espazioak", eta "kanpo ariguneak", entitate batek kanpoko herritarrekin eraikita duen "sarea": "Azken talde horretan leudeke, adibidez, erakunde publiko bateko harrera-gunea edota saltoki bateko ordainlekua".
Gaur, irailak 27,amaituko da "arigune" gisa Euskaraldian izena emateko epea, eta, aste honen erdian egindako zenbaketaren arabera, 13.000 erakunde eta elkarte baino gehiagok eman dute izena, jada. Halakoetan ohi denez, azken egunotan izen-emate zaparrada espero dute.
Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundien menpe dauden erakundeetan eta udaletan ere ehunka "arigune" aktibatuko dituzte.
"Ahobizi" eta "belarriprest" gisa, norbanako gisa, izena emateko epea, berriz, ostegunetik dago zabalik, eta orain bi urteko datuetara iristea dute helburu. 225.000 herritarrek eman zuten izena lehendabiziko Euskaraldian.
Pandemiaren erdian, "ilusioa"
Bizimodua goitik behera aldatu duen COVID-19 birusak euskarari ere eragin dio, ertz askotatik. Euskaraldiaren ekimenari dagokionez, esaterako, pandemiak "zailtasun handiak" eragin ditu taldeen aktibazioan. "Erakunde askok zailtasun handiak dituzte, orain, gaiari heltzeko. Tokian tokiko herri batzordeek ere, zailtasunak dituzte taldeetara iristeko", esan du.
Halere, Illaron esanetan, "benetan txalogarria da hainbat erakundek eta enpresek pandemia garai betean euskararen aldeko ekimen honetara batzeko egin duten ikaragarrizko ahalegina".
Herritarren "ilusioak eta lanerako gogoak" argi erakusten du badagoela euskara erdigunean jartzea nahi duen "oinarri sendo bat", eta "horri helduta egingo dugu aurrera".
Pandemiak "euskaraz bizitzeko urratsak ematen jarraitzeko premia areagotu" duela ere adierazi du Illarok. Sortu den egoera berri hau "hizkuntza ohituren inguruko aurrera begirako gogoeta egiteko" aprobetxatu nahi dute Euskaraldiko arduradunek, "ilusioa pizteko aitzakia" izan daitekeela uste baitute.
BIDEOA: Euskaraldiaren bigarren edizioaren bideoklipa:
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.