EAko 580 kritikok alderdiaren ezohiko batzarra deitzea eskatu dute
Eusko Alkartasunako Iruñea, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako koordinatzaile lokalek 580 sinadura aurkeztu dituzte, zuzendaritza nazionalari ezohiko batzarra deitzea eskatzeko. Alderdiak EH Bildu koalizioan duen "tokia" erabaki nahi dute kritikoek.
Bruno Zubizarreta (Bilbo), Esther Korres (Iruñea), Javier Estebanez (Donostia) eta Iñaki Sanchezek (Gasteiz) sinadurak aurkeztu dituzte alderdiaren Iruñeko egoitzan. Alderdiaren estatutuek ezarritako sinadura kopurua "aise gainditzen" dutela uste dute.
Peio Urizarrek dimisioa eman ondoren, Eba Blanco EAko idazkari nagusi izendatu zuten, baina izendapena bertan behera geratu zen epai irmo baten zain. EAko estatutuen 34 b artikulua betetzeko eta ezohiko batzarra deitzera behartzeko sinadurak bildu behar zituztela iragarri zuen talde kritikoak duela aste batzuk.
Zentzu horretan, Eusko Alkartasuna "noraezean" dabilela deitoratu du Esther Korresek "triste eta harrituta", "afiliatuei bizkarra emanda jokatzen ari direlako etengabe".
2017ko biltzarrean, alderdikideen % 80k txosten politikoa onartu zutela gogorarazi du Korresek. "Gure herriaren erronka handiei heltzeko gure aukera sozialdemokrata eta abertzalea sendotzearen garrantzia", azpimarratu zutela erantsi du, "eta horretarako EH Bildun koalizio eredu bezala parte hartu behar genuela".
Baina "ez da horrela gertatu, eta EAko zuzendaritzak akordioa sistematikoki urratu du", nabarmendu du.
Bestalde, alderdiaren zuzendaritzak afiliatuen fitxategia "botere ilun baten tresna gisa erabili du", kritikatu duenez. EAko buruzagiek ezin izan dute ikusi; EH Bilduko agintariek bai, ordea; "guretzako erabat onartezina da".
Zuzendaritza nazionala 'ez da oztopo bat izango'
Iker Ruiz de Egino EAko bozeramaileak esan du Zuzendaritza nazionalak alderdiaren "estatutuak betetzen jarraituko duela" eta "ez dela oztopo bat izango ezohiko batzar bat egiteko, eskaerak baldintzak betetzen baditu".
Ruiz de Eginok "errespetua" adierazi die afiliatu guztiei eta "alderdiaren estatutuen baitan hasi ahal duten edozein ekimeni". Esan duenez, "argi zehazten ditu ezohiko batzar bat deitzeko beharrezkoak diren baldintzak". Gainera, Eba Blanco idazkari orokorra "ez dela inoiz oztopo bat izango" azpimarratu du.
"Hala ere, ez dugu uste eskaera horrek zentzu asko duenik, 2021ean egin behar dugun ohiko batzarraren atarian gaudelako, are gehiago osasun krisiaren agertokian".
"Auzitegietan ez dutenez euren helburua lortu, hau da, alderdiaren eta kargu publikoen kontrola eskuratzea, afiliatuen talde honek orain egi erdietan eta gezurretan oinarritutako estrategia baten bitartez lortu nahi du, EA eta, beraz, EH Bildu kaltetzearen kontura", esan du.
Bozeramaileak alderdiko "sektore kritikoari" eskatu dio "epaiak errespetatzeko eta leialtasunez lan egiteko EA eta, beraz, EH Bildu sendotzean".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko gune bat ireki dute
Oraingoz, 67 dira hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.