Nafarroa Beherea
2022/08/06 - 16:48
Lehortearen aurkako neurriak ezarri dituzte Ipar Euskal Herriko 95 herritan
Besteak beste, egunean zehar ezin izan da etxeko zelaiak ureztatu eta autoa garbitzea erabat debekatua dago. Gainera, Lapurdiko kostetan, hondartzetako dutxa gehienak itxita daude. Estatu mailan ministerio arteko talde bat osatu du Elisabeth Borne lehen ministroak lehorteari aurre egiteko.
2022/08/05 - 09:31
Ur murrizketak Ipar Euskal Herriko 102 udalerritan
Besteak beste, honako mugak izango dituzte indarrean: egunez ezingo dira baratzeak eta loreak ureztatu, ibilgailua ezingo da garbitu eta iturri publikoak ere ez dituzte urez hornituko.
2022/07/26 - 21:54
Frantziak ez du osasun pasaporterik eskatuko abuztuaren 1etik aurrera
Hala ere, aldaera arriskutsuren bat agertzen baldin bada, Pariseko Gobernuak 12 urtez gorako herritarrei PCR proba negatibo bat eskatzeko aukera izango du mugetan, 2023ko martxoaren 31ra arte.
2022/07/16 - 17:31
Nafarroako Erresumaren defentsan hildakoak oroitu dituzte, Amaiurko batailaren 500. urteurrenean
Nafar Erreinuaren ikur bilakatu den monolitoaren inguruan ekitaldia egin dute agintari eta herritarrek, Nafarroako Erresuma indarrez galdu zela 500 urte betetzen direnean. Erakundeetako ordezkaritza zabala izan da bertan, eta memoriaren garrantzia aldarrikatu dute.
2022/07/10 - 18:55
Bankako meategiak ezagutzeko aukera, ibaian barrena
Bankak 300 biztanle ditu egun, baina urte oparoak bizi izan zituen meategiei eta burdinolei esker. Ondarea historikoari balioa emateko, hilabete hondarrean meatzetako galeria bat irekiko dute, eta barkuz egin ahalko da bisita.
2022/07/03 - 20:46
12.000 pertsona inguru bildu du EH Zuzenean jaialdiak Irisarrin
Antolatzaileen arabera, jaialdia arrakastatsua eta jendetsua izan da, boluntarioen lanei esker bereziki. Fusible taldeak jarriko dio azkena "Hainbat lur mundu bakarrean" lelopean egindako jaialdiari.
2022/07/01 - 16:49
EHZ festibalaren 26. edizioa ospatuko dute Irisarrin, gaurtik igandera arte
Ordu gutxi barru, emango diote hasiera Irisarri herrian aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibalari. Igandera arte kultur ekimenen bidez programazio aberatsa eskainiko du Nafarroa Behereko jaialdiak.
2022/06/28 - 18:35
Euskarazko murgiltze eredua onartu diete Ipar Euskal Herriko hiru ikastetxe publikori
Zuberoan, Barkoxen eta Larrainen egingo dute euskaraz. Ama-eskolan izango dute haurrek murgiltzea, 3 eta 5 urte bitartean. Nafarroa Beherean, aldiz, Irisarrin murgiltzea luzatu egingo dute eskolako CE2 mailara arte; hau da, 8 urtera arteko haurrentzat.
2022/06/27 - 18:39
Biriatuko kontrol bereziak igande gauerdira arte luzatuko dira
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak azaldu duenez, "naturala den bezala", ezaugarri hauetako ekitaldi baten aurrean, "Estatuak segurtasun neurriak areagotu behar ditu, baita mugen kontrola ere".
2022/06/11 - 17:47
Ipar Euskal Herriko hautagaien soslaiak
Hiru diputatu joango dira Iparraldetik Frantziako Asanblada Nazionalera. Orain arte Macronen aldeko bat eta independiente bat izan dira. EH Baik eta NUPES koalizioak hautagai bat eraman nahi dute, lehen aldiz, Parisera.
2022/06/10 - 16:36
Iparraldeko hiru hautesbarrutietan guztira 32 hautagai aurkeztuko dira igandeko hauteskundeetan
Hauteskunde legislatiboen lehen itzulia asteburu honetan izango da Ipar Euskal Herrian. Etxebizitza, lurraldea, euskara eta etorkinak izan dituzte, besteak beste, hizpide hautagai guztiek.
2022/06/04 - 18:48
Paueko Auzitegiak atzera bota du Euskal Hirigune Elkargoak pisu turistikoak mugatzeko onartu zuen araudia
Bizitegi turistikoak arautzea onartu zuen Elkargoak martxoan, konpentsazio sistema bat erabiliz. Ekainaren 1ean sartu zen indarrean araudi berria, baina egun gutxi iraun ditu. Euskal Elkargoak helegitea aurkeztuko duela iragarri du.
2022/06/04 - 12:02
78 urteko gizonezko bat hil da Uztaritzen, traktore batek azpian harrapatuta
Atzo gertatu zen ezbeharra, 17:30 inguruan. Antza, inguruan zebilen bizilagun batek ikusi zuen gizonezkoa, erreka batean, traktoreak azpian harrapatuta. Aste honetan, antzeko egoeran hil den bigarrena da.
2022/06/02 - 09:17
70 urteko nekazari bat hil da Duzunaritze-Sarasketan (Nafarroa Beherean), traktoreak harrapatuta
Azkonzabal auzoko soroa batean lanean ari zela, traktoretik erori eta ibilgailuak azpian harrapatuta hil da.
2022/06/01 - 18:16
Sepultura, Pasadena eta Lumi gehitu ditu EHZk kartelera
Uztailaren 1, 2 eta 3an egingo dute jaialdia, Irisarrin. Kartela itxita dago honenbestez, eta sarrerak (ostirala eta larunbata 21,5 euro, eta igandea 16,5) eta bonuak (51,5 euro) webgunearen bidez eros daitezke.
2022/06/01 - 16:30
Konpentsazio Legea indarrean sartu da Ipar Euskal Herriko 24 herritan
Alokairu turistikoei muga jartzeko lege berri bat sartu da gaur indarrean Ipar Euskal Herrian: konpentsazio legea. Hau da, turismorako etxe bat baliatu nahi duen jabeak, epe luzerako alokairuan jarri beharko du beste bat, konpentsazio gisa.
2022/05/31 - 21:46
Paueko Auzitegiak atzera bota du Seaskak Hezkuntza Ministerioaren aurka jarritako helegitea
Seaskak auzitegira jo zuen azterketak euskaraz egiteko ituna bete dadin, baina epaileak ez du auziaren muina aztertu, helegitea aurkezterakoan prozedura desegokia erabili duela argudiatuta.
2022/05/27 - 13:59
"Lidergo eta gehiengo berriak" bilatuko ditu EH Bilduk, "aro-aldaketarako"
'Euskal Eredua. Herri Hobe Baten Alde' izeneko dokumentuan Euskal Herriaren egungo egoera sozio-politikoaren diagnostikoa jaso du koalizioak, eta "aro-aldaketa" baten aurrean gaudela irizten dio: iraganeko "sen komunitarioa" eta "askotariko lidergoak" berreskuratu nahi ditu.
2022/05/25 - 15:20
Euskararen erabilera "gaztetu" egin da
2021eko hizkuntzen erabileraren kale-neurketaren emaitzen berri eman dute. Txostenaren arabera, euskarak adin piramidea iraultzea lortu du: haurrak eta gazteak dira euskara gehien darabiltenak, eta helduak eta adinekoak gutxien. Hala ere, kaleetan, euskaraz ari da zortzi lagunetatik bat.
2022/05/23 - 21:11
Paueko Auzitegiak datorren astean erabakiko du Seaskak egindako eskariaren inguruan
Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurkako berehalako prozedura aurkeztu zuen Seaskak, lehen aldiz epaitegietara jotzeko erabakia hartuz. Astelehen honetan aztertu du auzia Paueko Auzitegiak.