Lehortea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ur murrizketak Ipar Euskal Herriko 102 udalerritan

Besteak beste, honako mugak izango dituzte indarrean: egunez ezingo dira baratzeak eta loreak ureztatu, ibilgailua ezingo da garbitu eta iturri publikoak ere ez dituzte urez hornituko.
Iragarkia
Presa baten irudia
18:00 - 20:00
Lehortearen aurkako neurriak ezarri dituzte Ipar Euskal Herriko 95 herritan

Lehortea kezka iturri gero eta handiagoa da Ipar Euskal Herrian, eta, gaurtik hasita, murrizketak ezarriko dira 102 udalerritan, hots, Ipar Euskal Herriko udalerrien bi heren murrizketapean izango dira ur eskasiagatik.

Aurrez, 26 herritan zeuden ezarrita murrizketok, baina, datozen egunetarako euririk espero ez dela eta, Zuberoako herriak kenduta, gainerakora zabaldu du debekua Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. Izan ere, Prefeturaren esanetan, astebetean 26 udalerri horietan ezarritako neurriei esker, % 10 apaldu dute ur kontsumoa.

Besteak beste, honakoak egongo dira indarrean: egunez (08:00etatik 20:00etara) ezingo dira baratzeak eta loreak ureztatu, ibilgailua ezingo da garbitu eta iturri publikoak ere ez dituzte urez hornituko. Halaber, debekatuta egongo da etxeko igerilekuak urez betetzea. Lapurdiko hondartzetako dutxetan ere ura kendu dute. Neurriok herritarrei, enpresei eta etxekideen erkidegoei zuzenduta daude.

Prefeturak bakoitzaren ardurari dei egin dio neurriok betetzeko, baina isunak ere aurreikusita daude, 1.500 eurorainokoak.

Azaldu dutenez, Errobi eta Urdazubi ibaien emariek nabarmen egin dute behera azken hilabetean. Errobin segundoko 14 metro kubikoko emaria zegoen uztaila hasieran, eta, hilaren amaieran, aldiz, 6 metro kubikokoa da. Urdazubin ere, antzera: 2,1 metro kubikokoa izatetik, 0,7ra igaro da ur emaria.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X