Nafarroako Gobernua
2019/05/25 - 16:11
Nafarroan lehia estua egon daiteke eskuinaren eta aldaketaren gobernuaren artean
Inkesten arabera, Nafarroan jokoan dago orain lau urte Nafarroan izandako aldaketa politikoa. Lehia estua egon daiteke eskuinaren eta aldaketaren gobernuaren artean.
2019/05/24 - 13:02
Europarlamentariak aukeratuko dituzte gaur Irlandan eta Txekian
Ostegunean hauteskunde eguna izan dute Erresuma Batuan eta Herbehereetan. Lehen inkesten arabera, sozialdemokratak nagusitu dira Herbehereetan, ultraeskuinari balazta jarriz.
2019/05/22 - 19:36
Preso dauden diputatu eta senatariak berehala kargugabetzeko eskatu du Fiskaltzak
Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Auzitegi Gorenaren esku utzi du diputatuak kargugabetzeko erabakia.
2019/05/18 - 16:04
Navarra Suma izango litzateke indar bozkatuena, % 31ko babesarekin
Dena dela, EiTB Focuseko inkestaren emaitzaren arabera, laukoak gehiengoa berretsiko luke Nafarroako Parlamentuan.
2019/05/18 - 11:02
Laukoak gehiengoa berretsiko luke Nafarroako Parlamentuan
Navarra Suma izango litzateke lehen indarra 16-17 eserlekurekin. Geroa Baik eta EH Bilduk gora egingo lukete eta 10 eta 9 parlamentarirekin geratuko lirateke. Asironek ez lioke eutsiko Alkatetzari.
2019/05/10 - 19:59
Kanpainako ekitaldiak bertan behera utzi dituzte PSOE, PP, Podemos eta Ciudasnosek
Alderdi horietako buruzagiak Alfredo Rubalcabaren hil-kaperan izango dira, 20:30etatik aurrera.
2019/05/10 - 09:19
Maiatzaren 24ra arte luzatu dute posta bidez botoa emateko epea
Hauteskunde Batzorde Zentralak erabakitakoaren arabera, maiatzaren 24an, 14:00etan, bukatuko da posta bidez bozkatzeko epea.
2019/05/09 - 18:06
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde autonomikoak erkidego guztietan, Nafarroan ezik
Europako hauteskundeei dagokionez, Orain Errepublikak (ERC, EH Bildu eta BNG) koalizioak hiru eserleku eskuratuko lituzke; EAJren Europa Solidarioa koalizioak, berriz, ordezkari bat izango luke.
2019/05/08 - 22:30
Euskal herritarren %69k dio berdin bozkatuko duela hurrengo hauteskundeetan
Azken 9 urteotan gehien jarraitu den kanpaina, ez da erabakigarria izan. Herritarren %87k kanpaina hasi aurretik bazekiten botoa emango zutela, eta %11k bakarrik izan ditu kontuan sondeoak.
2019/05/07 - 22:41
Euskal alderdiek ekitaldiei ekin diote, leloak eta mezuak aurkezteko
Tolosan egon da EAJ, Gasteizen EH Bildu, Bilbon PSE, eta Donostian Podemos eta PP.
2019/05/07 - 16:23
PSNk Nafarroa plural bat garatuko duen gobernua zuzendu nahi du
Ahal Duguk egungo eredu ekonomikoa aldatu nahi du eta Navarra Suman, Enrique Maya alkategaiak Iruñerako dituen egitasmoak aurkeztu ditu.
2019/05/06 - 15:06
Laukoaren formula errepikatzearen alde agertu da Barkos, 'zalantzarik gabe'
Geroa Baiko hautagaia 'pozik' agertu da bukatzear den legealdian egindako lanarekin, eta aldaketaren gobernua 'sendotzen' jarraitzeko prest agertu da.
2019/04/09 - 14:09
'Autogobernuaren aurkako erasoak iragartzen dira, baina Nafarroa ez da ukitzen'
Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak gogor jo du UPNren aurka, eta 'hauteskundeetan gerta daitekeenaren beldur eta dilista plater baten truke' Ciudadanosekin bat egitea aurpegiratu dio.
2019/04/03 - 12:42
483.783 pertsonak dute boto-eskubidea Nafarroan egingo diren hauteskundeetan
Horietatik 27.442 atzerrian bizi dira (batez ere, Argentinan, Frantzian eta Mexikon) eta 2.915 Nafarroan bizi diren atzerritarrak dira.
2019/04/01 - 12:28
Barkosek M26ko foru hauteskundeak deitu ditu: '2019a hauteskunde urte gakoa da'
Nafarroako presidenteak nabarmendu duenez, hilabete eskasean hauteskundeak izango dira barruti guztietan.
2019/03/28 - 14:03
Gaur egin dute aldaketaren gobernuaren azken osoko bilkura Nafarroan
Laukoak bultzaturik lege garrantzitsu bat onartu dute legealdiko azken osoko bilkuran; berdintasunarena.
2019/03/26 - 11:42
Uxue Barkos: 'Nafarroako autogobernuaren defentsa dago jokoan'
Nafarroako presidenteak ukatu du Geroa Baik hauteskunde osteko balizko akordioen inguruan 'marra gorriak' dituela, baina aitortu du UPNren eta PPNren proposamen batzuekin 'alarma gorria' dutela.
2019/03/18 - 11:54
Koldo Martinez: 'Eskua luzatzen diogu PSNri, aldaketarekin bat egin dezan'
Geroa Baik ez du Nafarroa 'Katalunia berri bat bihurtzerik nahi'. Laukoa Kongresurako hauteskundeetara batera ez aurkeztea deitoratu du: 'Agian A-28an damutu egingo gara'.
2019/03/11 - 18:05
UPN eta C'S elkarrekin aurkeztuko dira M26ko foru hauteskundeetara Nafarroan
Albert Rivera Ciudadanoseko buruak eman du akordioaren berri. Foru Gobernua osatzen duen laukoaren ustez, 'beste porrot bat jasotzeko beldurrak' eraman du UPN 'diskurtso nabarrista' alboratzera.
2019/03/04 - 14:15
Barkos: 'Laukoaren hautagaitza are beharrezkoagoa da UPN-PP akordioaren ondotik'
Nafarroako Gobernuko presidenteak laukoaren hautagaitza bateratuaren alde egin du, hauteskundeetara begira. Hain zuzen ere, "bizikidetzan" oinarritutako hautagaitza aurrerakoia" defendatu du.