UPN eta C'S elkarrekin aurkeztuko dira M26ko foru hauteskundeetara Nafarroan
UPN eta C'S elkarrekin aurkeztuko dira apirilaren 28ko hauteskunde orokorretara eta maiatzaren 26ko foru bozetara Nafarroan. Albert Rivera Ciudadanoseko buruak eman du akordioaren berri Madrilen, M11ko atentatuetan hildako biktimen omenez egin den ekitaldiaren ondoren. Horren hizetan, "Nafarroan Gobernu konstituzionalista bat bermatzea da akordioaren helburua".
Joan den astean izenpetu zuten PPk eta UPNk bozetara batera joateko akordioa, eta orain, Ciudadanos batuko zaie. Riveraren arabera, Espainia eta Nafarroa "une historiko oso delikatua" bizitzen ari dira, "nazionalistek euren eredua inposatu" nahi dutelako, eta horren adibide jarri du Foru Gobernuaren egungo osaketa. "Nafarroagatik eta Espainiagatik indarrak batu egin behar ditugu", esan du.
Nafarroak Espainiako Gobernuarekin duen itun ekonomikoa da Ciudadanosek betidanik jomugan izan duen gaietako bat, alderdi laranja itun hori eta EAEren Kontzertu Ekonomikoa atzera botatzearen alde baitago hasieratik. Horren harira, UPNrekin "ezberdintasun batzuk" badituztela onartu du gaur Riverak, baina "elkarlanerako prest" agertu da.
UPNren Kontseilu Politikoak Ciudadanosekin koalizioa osatzea babestu du, botoen % 94arekin. Horrela, 'Navarra suma' plataforman aurkeztuko dira datozen hauteskundeetara.
Kontseilu Politikoaren babesa jaso ondoren, Javier Esparza UPNko buruzagia “oso harro” agertu da, UPN “Nafarroako gizartea, lurralde hau, lehenesteko gai den alderdi bat delako, guztia siglen gainetik”.
“Nafarroak Espainian eta Europan erkidego izaten jarraitu behar duela sinesten duten nafarren botoa biltzeko asmoa duen koalizio akordio bat da; nazionalismo baztertzailerik nahi ez dutelako, askatasunean bizi nahi dutelako, erkidego honen historia errespetatuz”, azpimarratu du.
UPN: 'UPN egiten ari den apustua irabazlea izango da'
Akordioaren garrantzia azpimarratu du UPNk. Alderdi Popularrarekin eta Ciudadanosekin osatuko duen hirukoa "irabazle" aterako dela ziur agertu da Carlos Garcia Adanero alderdi erregionalistako parlamentarioa. "Hirurok asko dugu komunean", esan du.
UPNk PPkin akordioa sinatu zuenean, Ciudadanosekin negoziazioa ez zegoela martxan argitu du, eta beraz, erregionalisten kontseilu politikoak popularrekin adostutakoa bakarrik bozkatu omen zuen orduan. Vox akordio honetara batzea ez dutela aurreikusten ere nabarmendu du, eta autogobernua indartuko dutela hitz eman du: "Nafarroak Espainiako erkidego modura autobernu gehiago izango du, Euskal Herriko lurralde bat gehiago izanda baino".
"Gehiengo zabal bat osatzeko lan egiten jarraituko dugu, lortuko dugula uste baitugu; aurrena, hauteskunde orokorretan, eta ondoren, Nafarroako udal eta foru hauteskudeetan. UPN egiten ari den apustua irabazlea izango dela uste dugu", gaineratu du.
Ana Beltran Nafarroko PPko presidenteak erabat babestu du Ciudadanosekin batzea. Nafarroarentzako eta Espainiarentzako "albiste oso ona" dela adierazi du, laukoak berriro hauteskundeak irabaziz gero, Nafarroa "desagertzeko arriskuan" ikusten baitu. Horregatik, "salbuespen egoeratan, salbuespen neurriak" hartzea beste aukerarik ez dagoela esan du.

Esparza eta Casado, joan den astean, ituna izenpetu ondoren. Argazkia: EFE.
Laukoa, oso kritiko
Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiek gogor kritikatu dute PPk, UPNk eta Ciudadanosek iragarritako akordioa. Koldo Martinez Geroa Baiko eledunak, esaterako, "beldurraren ondorio" jo du hitzarmena, eta "edukirik gabeko ituna" dela uste du. Helburu bakarra "nola edo hala, Foru Gobernua berreskuratzea" dela gehitu du.
Ildo beretik mintzatu da Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramailea ere. Horren hitzetan, UPNk atzean utzi ditu bere "berezko bokazioa" eta Nafarroarentzako betidanik defendatu izan dituen "foru eskubideak". "Hitzarmen ekonomikorik eta erakunde propiorik gabeko erkidego bat" babesten ari direla gogorarazi die erregionalistei.
Eskuinak osatuko duen blokearen aurrean, "herriaren interesen alde" lan egingo duen aliantza "kritikoa eta aldarrikatzailea" eraikitzeko deia egin du, bestalde, Laura Perez Orain Baiko parlamentariak.
Kritiko agertu da, baita ere, Maria Chivite PSNko burua, eta hurrengo hauteskundeetan hiru agertoki ikusten ditu: batetik, eskuinak osatuko duen blokea, "eredu autonomikoa zalantzan jartzen duena". Bestetik, espazio nazionalista, "autogobernua bermatzen ez duena". Eta azkenik, Alderdi Sozialistak zuzenduko duen ezkerreko esparru politikoa.
Bere aldetik, Marisa de Simon Izquierda-Ezkerrako eledunak uste du UPNk beldur handia diola "aldaketaren gobernuari eta ezkerraren gorakadari" eta horregatik bilatu duela PPren eta Ciudadanosen babesa.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.