Nafarroako Gobernua
2019/06/03 - 19:42
PSOEk ez du begi onez ikusten Chivitek Gobernu aurrerakoia osatzeko abiatu duen bidea
Ferrazetik abisua jaso arren, PSNk, oraingoz, eutsi egiten dio aste honetan hastekoa duen bilera-errondari. Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra alderdiekin da biltzekoa Chivite.
2019/06/02 - 21:43
Nafarroako Gobernu berrirako itunak adosteko elkarrizketak, gertu
Maria Chivite sozialistak bilera-sorta jarriko du abian aste honetan bertan, eta Geroa Bairekin, Podemosekin eta Ezkerrarekin hitz egingo du inbestidurari begira akordioa egiten saiatzeko.
2019/06/01 - 19:33
Esporrinek Iruñeko alkatetzara aurkeztuko dela baieztatu du
Azken hauteskundeetan hirugarren izan bazen ere, Iruñeko alkate izateko gai ikusten du bere burua PSNko buruak. EH Bilduren babesa beharko luke horretarako, baina ez duela horiekin negoziatuko esan du
2019/05/30 - 16:13
Chivitek bilerak deitu ditu gainontzeko alderdiekin datorren asterako
Maria Chivite presidentegaiak gaur deitu dio Uxue Barkosi. Sozialistek gobernu aurrerakoia nahi dute Nafarroarako eta horretan bat datoz.
2019/05/30 - 14:40
Geroa Baik koalizio gobernua osatu nahiko luke, Barkosen esanetan
Bestalde, Maria Chivitek jakinarazi du Geroa Bai, Podemos eta Izquierda-Ezkerreko buruzagiekin harremanetan jarri dela eta bilerak datorren astean abiaraziko dituela.
2019/05/29 - 21:57
Navarra Sumak 20. eserlekua lortu du, eta Ezkerrak berea mantendu du
Botoen zenbaketa bukatuta, EH Bilduk eserleku bat galdu du, eta 7rekin geratu da. Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan eskuratutako eserleku bakarra mantentzea lortu du Ezkerrak.
2019/05/29 - 16:16
Behin betiko boto zenbaketaren zain daude Nafarroan
Eserleku bat dago jokoan. Navarra Sumak lortzen badu, EH Bildu edo Izquierda Ezkerraren kaltetan izango da. Orduan, laukoak baino parlamentari bat gehiago izango du, eta PSNren abstentzioa beharko du.
2019/05/28 - 19:32
EH Bildu buru duen ezkerreko gobernu bat osatzea proposatu du Asironek Iruñerako
Nafarroako hiriburuko jarduneko alkateak esan duenez, Navarra Suma, gehiengo osotik gertu egon arren, ez du alkatetza lortuko "PSNk ematen ez badio".
2019/05/28 - 16:43
Nafarroako alderdi politikoek sozialistei begiratzen diete gobernua osatzeko
Geroa Baik uste du bigarren indarrak, hau da, alderdi sozialistak osatu behar duela gobernu progresista bat.
2019/05/27 - 22:46
'Egonkortasun' akordioak bilatuko ditu PSE-EEk udaletan eta aldundietan
Euskal sozialistek aurrerapen ekonomikoa, enplegu duina eta berdintasuna ezarri dituzte "akordioak bilatzeko gako" gisa, udal eta foru hauteskundeen ostean.
2019/05/27 - 20:35
Elkarrekin Podemosek 'ezkerraren batasunari' etekina atera diola uste du Martinezek
Bestalde, hauteskundeetako emaitzak "txarrak" izan direla eta duela hilabete batekoekin (orokorrak) alderatuta "atzera" egin dutela onartu du Pablo Iglesiasek.
2019/05/27 - 19:26
Noiz eta nola osatuko dira gobernu berriak?
Ekainaren 15ean osatuta geratuko dira udal gehienak, baina uztailaren 5era arte atzeratu daiteke prozesua, helegiterik baldin badago. Nafarroako Parlamentua ekainaren 19an osatuko da.
2019/05/27 - 18:43
EAJ-PSE itunak sei alkatetza kenduko lizkioke EH Bilduri, eta beste bat PPri
Gipuzkoan, PSEk Andoain eta Pasaiako alkatetzak berreskuratu ditzake, eta EAJk Lezo, Mendaro eta Soraluzekoak. Araban, jeltzaleen eta sozialisten arteko itunak PPri Guardiako alkatetza ken diezaioke.
2019/05/27 - 18:22
EAJren gorakada 'PP eta PSEren botoetatik' datorrela esan du Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiarentzat, jeltzaleek koalizio abertzalearenganako 'beldurra' piztu dute kanpainan, eta bere emaitza 'kuantitatiboak' alkatetzetan islarik ez izatea deitoratu du.
2019/05/27 - 16:54
Chivite: 'Nafarroan Gobernu progresista bat eratzeko lan egingo dut'
Bestalde, Jose Luis Abalosek azpimarratu du PSOEren zuzendaritzak ez duela PSN eta EH Bilduren arteko inolako itunik onartuko. "EH Bildu marra gorria da", adierazi du.
2019/05/27 - 12:58
Zenbaketa burutzean aldaketak egon litezke Nafarroako Parlamentuan
Botoen % 1,86 falta da zenbatzeko, eta, amaitutakoan, baliteke EH Bilduren zortzigarren eserlekua Navarra Sumara pasatzea, eta Ezkerra ordezkari bakarra galtzeko arriskuan dago.
2019/05/27 - 11:56
EH Bilduren emaitzak egindako 'lan onaren' ondorio direla adierazi du Joseba Asironek
EH Bilduk Iruñean emaitza oso onak lortu dituela azpimarratu du Asironek, botoen ia % 25a lortuz. Hori, egindako lan onaren ondorio dela adierazi du.
2019/05/27 - 11:27
Chivite: 'Gobernu progresista bat gidatu nahi dugu eta ez dugu Esparza babestuko'
Maria Chivitek argi utzi nahi izan du ez dutela EH Bildurekin akordiorik itxiko eta Javier Esparzari ere ez diotela babesik emango.
2019/05/27 - 11:14
Ultraeskuinaren gorakadari so hautatu dituzte europarlamentariak Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen duten departamenduan, Pirinio Atlantikoetan, % 43,99koa izan da parte-hartzea 17:00etan, orain dela bost urte baino sei puntu handiagoa.
2019/05/27 - 11:05
Barkosek onartu du PSNri dagokiola 'gehiengo progresista bat zuzentzea'
Nafarroako herrietan ere gehiengo progresisten alde egiteko deia luzatu dio Uxue Barkosek Maria Chiviteri.