Elkarrekin Podemosek 'ezkerraren batasunari' etekina atera diola uste du Martinezek
Barne batasunari dagokionean, koalizioak unerik onena bizi ez duela onartu du Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusiak, baina "hanka-sartzeak" eginda ere, Euskadin Elkarrekin Podemosek "markari eta proiektuari Estatuan baino etekin handiagoa atera dio, ezkerreko batasunaren aldeko apustu argia egin delako".
Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak indarrekin batera osatutako koalizioaren hauteskunde emaitzak aztertu ditu Martinezek. Zenbait udaletan "gobernuaren giltza" izango direla ziurtatu du buruzagi moreak, besteak beste, Errenterian, Durangon eta Andoainen. Akordio "programatikoak" ixten baldin badituzte EH Bildurekin gobernatuko lukete.
Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusiarekin eta Ramon Sanchez Equo Berdeetako bigarren bozeramailearekin batera agerraldia egin du Martinezek koalizio morearen egoitzan. "Gure txokoa aurkitzea eta gure proposamenak nahikoa entzutea lortu ez dugula bistakoa da, kanpaina EAJren eta EH Bilduren arteko lehia bezala planteatu dutelako", azpimarratu du.
"Barneko borrokek" eragin ahal izan dietela "gogoan hartu" du koalizio moreko buruzagiak. Zentzu horretan, "barne zatiketarik gabeko antolakuntza" bat lortzeko pertsonalki lan egin duela gogorarazi du.
Bestalde, Pedro Sanchezekin koalizioko Gobernu bat osatzea edo maila guztietan (erkidego eta udaletan) gobernagarritasunerako bloke bat sortzea eskatu du Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak, nahiz eta atzoko hauteskundeetan emaitzak txarrak erdietsi zituztela onartu.
Hauteskundeetako emaitzak "txarrak" izan direla eta duela hilabete batekoekin (orokorrak) alderatuta "atzera" egin dutela onartu du Iglesiasek. Horrela, pozik ez daudela eta autokritika egitea egokitzen zaiela azaldu du, baina "pisu estrategiko ikaragarria" izaten jarraitzen dutela zehaztu du, Estatu, erkidego eta udal mailan bloke progresistako gobernuak eraikitzeko.
Prentsaurreko laburra eman du Iglesiasek. Datozen asteetan Estatuko Hiritarren Kontseilu berri bat deituko duela iragarri du, hauteskundeetako emaitzak aztertzeko. Ezkerraren zatiketak, Madrilgo Udalean zein erkidegoan, babesa "kendu" diela errepikatu du.
"Borrokan ari garenean eta zatituta gaudenean ezkerrari ez zaigu funtzionatzen. Guztiek autokritika egin beharko dugu eta zatiketak babesa kentzen duela jakin", nabarmendu du.

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia. Argazkia: EFE/Luca Piergiovanni
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen eta UPNk Iruñean
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
Joseba Asiron, EH Bildu: ''Gehiago gara, eta prest gaude eskuinari atea ixteko''
Joseba Asiron eta Laura Aznal ospatzen ari dira Iruñean eta Nafarroan lortutako emaitza onak. Lehenengoak, gainera, ziurtatu du Udalean gehiengo aurrerakoia izango dela, eta gehiengo hori EH Bilduk zuzenduko duela.
Botoa ematera joateko deia egin diete hautagai guztiek herritarrei
Ideologia ezberdinak alde batera utzita, hautagai guztiek bat egin dute gaur haien eskaeran, abstentzioaren beldur. Hala, gaurko hitzordua oso garrantzitsua dela nabarmendu dute guztiek.
Nafarroako Gobernua eskuinaren edo ezkerraren esku uztea erabaki beharko dute herritarrek
PSNren Gobernua aldatzeko irrikitan daudenei dei egin die UPNren hautagaiak. Chitivek eskuinaren alternatiba izaten jarraitu nahi du eta EH Bilduk eta Geroa Baik aldaketa gidatu.
Kanpaina itxiera sutsua egin dute Nafarroako hautagai nagusiek
Elkarrizketa eta bizikidetza jorratzeko, Gobernu aurrerakoi trinko eta sendoa izateko, lau urte gehiago beharrezko direla, azpimarratu du Maria Chivite PSNko presidentegaiak.
Alderdiek bozkatzera joateko deia egin dute hauteskunde kanpainaren amaieran
EAJk eta Elkarrekin Podemosek Bilbon eman diote amaiera kanpainari; EH Bilduk, Donostian; eta PSE-EEk eta PPk, Gasteizen.
Azken txanpa indar politikoentzat, M28ko hauteskundeei begira
Biharko hausnarketa egunaren bezperan, abstentzioa mobilizatzeko eta ezbaian daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur hautagaiek.
Igandean aro berri bat zabaldu daitekeela Nafarroan adierazi dute hautagai guztiek
Foru Erkidegoari dagokionez, Iruñean ikusi ditugu Nafarroako presidente-gaiak eta Iruñeko alkate-gaiak. Bozkatzera joateko deia egin dute denek.
Nafarroako Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak
Azken txanpan sartu da kanpaina eta Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak. Oposizioak, ordea, egin gabeak eta gaizki egindakoak salatu ditu.
Atsedenik ez hauteskunde-kanpainan, ezta igandean ere
EAEko eta Nafarroako hautagaiak jo eta ke dabiltza hauteskunde-kanpainaren erdian, badakitelako asko dagoela jokoan, eta boza bakoitzagatik borroka egin behar dutela. Gauzak horrela, gaur, igandea izanda ere, ekitaldiz josita dator eguna.