Zenbaketa burutzean aldaketak egon litezke Nafarroako Parlamentuan
Atzo, maiatzak 26, igandearekin, emandako botoen zenbaketa amaitutakoan, oraindik zenbatzeko dagoen botoen % 1,86 gehitu eta gero, baliteke aldaketak egotea Nafarroako Parlamentuko eserlekuen banaketan, baina indarren arteko oreka ez da asko aldatuko.
Izan ere, balizko aldaketek ez diote babesik kenduko Navarra Suma UPNk, PPk eta Cs-ek sortutako plataformari, boto gehien jaso dituen taldeari, eta ez diote ahalbidetuko, era berean, Uxue Barkosi 2015etik, Legebiltzarreko 50 eserlekuetatik 26 bereganatu zituztenetik, presidentetzan eutsi dion laukoa errepikatzea. Geroa Baik 9 eserleku ditu orain; EH Bilduk, 8; Ahal Duguk, 2; eta Ezkerrak bat.
Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, zenbatzeko dagoen % 1,86 horrek Navarra Sumari eman liezaioke EH Bilduren zortzigarren eserlekua, eta hogei legebiltzarkide bilduko lituzke, horrela, UPNren, PPren eta Ciudadanosen arteko batasunak.
Gainera, bozen % 98,14 zenbatuta, Ezkerrak % 3ko babesa dauka zehatz-mehatz, foru parlamentuan sartzeko gutxiengoa, eta edozein jaitsierak lortutako eserleku bakarra ken liezaioke.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen eta UPNk Iruñean
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
Joseba Asiron, EH Bildu: ''Gehiago gara, eta prest gaude eskuinari atea ixteko''
Joseba Asiron eta Laura Aznal ospatzen ari dira Iruñean eta Nafarroan lortutako emaitza onak. Lehenengoak, gainera, ziurtatu du Udalean gehiengo aurrerakoia izango dela, eta gehiengo hori EH Bilduk zuzenduko duela.
Botoa ematera joateko deia egin diete hautagai guztiek herritarrei
Ideologia ezberdinak alde batera utzita, hautagai guztiek bat egin dute gaur haien eskaeran, abstentzioaren beldur. Hala, gaurko hitzordua oso garrantzitsua dela nabarmendu dute guztiek.
Nafarroako Gobernua eskuinaren edo ezkerraren esku uztea erabaki beharko dute herritarrek
PSNren Gobernua aldatzeko irrikitan daudenei dei egin die UPNren hautagaiak. Chitivek eskuinaren alternatiba izaten jarraitu nahi du eta EH Bilduk eta Geroa Baik aldaketa gidatu.
Kanpaina itxiera sutsua egin dute Nafarroako hautagai nagusiek
Elkarrizketa eta bizikidetza jorratzeko, Gobernu aurrerakoi trinko eta sendoa izateko, lau urte gehiago beharrezko direla, azpimarratu du Maria Chivite PSNko presidentegaiak.
Alderdiek bozkatzera joateko deia egin dute hauteskunde kanpainaren amaieran
EAJk eta Elkarrekin Podemosek Bilbon eman diote amaiera kanpainari; EH Bilduk, Donostian; eta PSE-EEk eta PPk, Gasteizen.
Azken txanpa indar politikoentzat, M28ko hauteskundeei begira
Biharko hausnarketa egunaren bezperan, abstentzioa mobilizatzeko eta ezbaian daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur hautagaiek.
Igandean aro berri bat zabaldu daitekeela Nafarroan adierazi dute hautagai guztiek
Foru Erkidegoari dagokionez, Iruñean ikusi ditugu Nafarroako presidente-gaiak eta Iruñeko alkate-gaiak. Bozkatzera joateko deia egin dute denek.
Nafarroako Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak
Azken txanpan sartu da kanpaina eta Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak. Oposizioak, ordea, egin gabeak eta gaizki egindakoak salatu ditu.
Atsedenik ez hauteskunde-kanpainan, ezta igandean ere
EAEko eta Nafarroako hautagaiak jo eta ke dabiltza hauteskunde-kanpainaren erdian, badakitelako asko dagoela jokoan, eta boza bakoitzagatik borroka egin behar dutela. Gauzak horrela, gaur, igandea izanda ere, ekitaldiz josita dator eguna.