Nafarroako Gobernua
2019/05/27 - 10:46
Eskuinak Madrilgo Alkatetza berreskuratu du, eta ERCk Colau garaitu du Bartzelonan
PSOE alderdirik bozkatuena izan da Espainiako estatuko udal eta erkidego hauteskundeetan, baina ez du gobernua ziurtaturik autonomia erkidegoetan.
2019/05/27 - 10:40
Esparza: 'Chiviteri deituko diot Nafarroan gobernu konstituzionalista osatzeko'
Javier Esparzak argi utzi nahi izan du ez dutela Maria Chivite presidente egingo eta ez dira abstenituko.
2019/05/27 - 09:26
M26ko hauteskundeek utzi dituzten lerroburuak
Hau da EAEko, Nafarroako, Espainiako Estatuko eta Europako emaitzak eskuan hartuta osatu den argazkia.
2019/05/27 - 02:24
M26: Hauteskunde gaua
Maiatzaren 26ko hauteskundeen ondorengo gaua. Foru hauteskundeak izan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Nafarroan, kontzejuetarako hauteskundeak zein Nafarroako Parlamentua aukeratzeko hauteskundeak. Eta hori guztia gutxi balitz, Europako Parlamenturako hauteskundeak dira Euskal Herri osoan: EAEn, Nafarroan zein Iparraldean.
2019/05/27 - 01:45
EAJk irabazi eta PPk jipoia jaso du Gasteizen
PPk lehen postua galdu du, eta Arabako hiriburuko laugarren indarra izatera igaro da. PSE-EEk bigarren postua eskuratu du, eta EH Bildu hirugarren tokian geratu da.
2019/05/27 - 01:44
EAJ gehiengo absolutuaren atarian geratu da Bilbon
EAJk 14 zinegotzi lortu ditu Bizkaiko hiriburuan. PSE-EEk 5 ordezkari erdietsi ditu, EH Bilduk 4, Podemosek 3 eta Alderdi Popularrak 3.
2019/05/27 - 01:41
Goia berriro garaile, Donostian
EAJk duela lau urte baino zinegotzi bat gehiago lortu du. EH Bilduk PSE-EE aurreratu du, eta bigarren indarra da, ordezkari kopuru bera lortu badu ere (6). Sozialistek bi zinegotzi galdu dituzte.
2019/05/27 - 01:06
EAJk lehen postua eskuratu du Araban
EH Bilduk batzarkide bat gehiago eskuratu du, eta bigarren postuan geratu da, 5 ordezkari gehiago lortu dituen PSE-EEren aurretik. PP lehenengoa izatetik laugarrena izatera igaro da.
2019/05/27 - 00:51
Navarra Sumak irabazi ditu hauteskundeak Iruñean, eta EH Bildu da bigarren indarra
UPN, PP eta Ciudadanos alderdien koalizioak 12 hautetsi izango ditu udaletxean; EH Bilduk 8 eskurat ditu, aurreko legealdian baino 3 gehiago. PSNk bost lortu ditu eta Geroa Baik bi.
2019/05/27 - 00:50
EAJk irabazi du Gipuzkoan; EH Bildu, bigarren
PSE-EEk hirugarren lekuari eutsi dio, 9 batzarkiderekin. Elkarrekin Podemosek 4 ordezkari lortu ditu, eta PPk Gipuzkoako Batzar Nagusietan zuen kideari eutsi dio.
2019/05/27 - 00:29
Bizkaiak EAJren gotorleku izaten jarraitzen du
EAJk hauteskundeak irabazi ditu, 25 batzarkide lortuta, aurreko agintaldian baino bi gehiago. EH Bilduk bigarren indar politikoa izaten jarraituko du 10 batzarkiderekin, nahiz eta ordezkari bat galdu.
2019/05/26 - 22:29
Navarra Sumak irabazi ditu hauteskundeak eta laukoak gehiengoa galdu du
Navarra Suma izan da Foru Erkidegoan bozkatuena (19 eserleku), PSNren (11), Geroa Bairen (9), EH Bilduren (8), Ahal Duguren (2) eta I-Eren aurretik (1).
2019/05/26 - 21:09
EAJk irabaziko luke EAEko hiru hiriburuetan, eta Navarra Sumak, Iruñean
EAJk 5 hamarren eskaseko aldea aterako lioke EH Bilduri Gasteizen, eta gehiengo osoa lortzeko aukera izango luke Bilbon. Navarra Sumak zinegotzi bat gehiago irabazteko aukera izango luke Iruñean.
2019/05/26 - 19:16
Euskal alderdietako buruek botoa emateko eskatu diete herritarrei
Andoni Ortuzar (EAJ), Arnaldo Otegi (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Lander Martinez (Ahal Dugu) eta Alfonso Alonso (PP) bat etorri dira parte-hartze handia eskatzean.
2019/05/26 - 17:14
Ikusmin handia, hautes-lehiaren atarian
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako herritarrek alkate, zinegotzi eta eurodiputatuak hautatuko dituzte. EAEn, foru aldundietako ordezkariak ere bai, eta Nafarroan, Parlamentukoak.
2019/05/26 - 16:30
Hauteskunde egun honetako zenbait bitxikeria
Hauek dira udal, foru eta europar hauteskunde egunak utzi dituen bitxikerietako batzuk. Juan Mari Aburto eta Joseba Asiron seme-alabekin topo egin dute hautes-mahaietan.
2019/05/26 - 16:18
Jokoan asko dagoela azpimarratu dute Nafarroako hautagaiek
Lehia estua espero da gaur Nafarroan. Oraingo laukoaren gobernua eta eskuineko alderdiak aurrez aurre egongo dira.
2019/05/26 - 15:33
Maria Chivite 'oso baikor' agertu da botoa eman ondoren
Gorraizen eman du botoa PSN Maria Chivitek. Kanpainan zehar bisitatu dituzten herrietan sumatu duten baikortasuna azpimarratu du.
2019/05/26 - 15:14
Uxue Barkosek parte-hartze handiaren garrantzia azpimarratu du
Beste lau urtez boterean jarraitzeko nahia azaldu du Uxue Barkos Geroa Bairen hautagaiak.
2019/05/26 - 14:23
Zizur Nagusian eman du botoa Joseba Asironek
Iruñeko alkate izateko EH Bilduren hautagaiak, Joseba Asironek, Zizun Nagusiko Gizarte Zerbitzuen egoitza zaharrean eman du botoa.