EAJ gehiengo absolutuaren atarian geratu da Bilbon
Botoen % 100 zenbatuta, EAJ gehiengo osoaren atarian geratu da Bilboko Udalean, 14 zinegotzi eskuratuta, igande honetan egindako udal eta foru hauteskundeetan.
Horrela, EAJk udal hauteskundeak irabazi ditu Bilbon. Jeltzaleek 14 zinegotzi lortu dituzte, 2015ean baino bat gehiago. PSE-EE bigarren indarra izan da, 5 ordezkarirekin, duela lau urte baino bat gehiago.
EH Bilduk aurretik zuen eserleku kopuru bera lortu du (4), Elkarrekin Podemosek 3 bildu ditu, eta PP 3 zinegotzirekin geratu da, ordezkari bat galduta.
Emaitzokin, EAJ gehiengo osoaren atarian geratu da 14 zinegotzirekin (botoen % 42,75 lortu ditu); PSE-EEk 5 zinegotzi (botoen % 15,87) erdietsi ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EH Bilduk 4 ordezkari lortu ditu, duela lau urteko kopuru bera (botoen % 14,95).
Elkarrekin Podemosek 3 zinegotzi erdietsi ditu (botoen % 10,49), Udalberrik baino bat gehiago. PP 3 zinegotzirekin geratu da, bat galduta (botoen % 9,17 eskuratu ditu). Ganemos Goazenek ez du ordezkaritzarik lortu.
Basaurin, EAJk hauteskundeak irabazi ditu berriro, 10 zinegotzi bereganatuta; iragan legealdian zuen kopuru bera. PSE-EEk bigarren indarra izaten jarraitzen du, baina zinegotzi bat gehiago lortuta: 5.
Bestalde, PSE-EEk irabazi ditu udal hauteskundeak Portugaleten. Mikel Torres izango da alkatea berriro; laugarren legealdia izango du jarraian.
EAJk garaipena lortu du Barakaldon, eta, ondorioz, Amaia del Campok alkate karguan errepikatuko du; izan ere, jeltzaleek bi zinegotzi gehiago izango dituzte, 8tik 11ra pasatuta.
EAJk irabazi ditu hauteskundeak Getxon, 11 zinegotzi eskuratuta, duela lau urte baino bi gehiago. Honenbestez, bigarren alderdiari, PPri, alde handiagoa atera dio; izan ere, Alderdi Popularrak 5 ordezkari lortu ditu, 2015ean erdietsi zuen kopuru berdina.
Bermeon, EAJk garaipena lortu du. Are gehiago, gehiengo osoa izango dute jeltzaleek 9 zinegotzirekin, aurreko legealdian baino bi gehiago. EH Bildu oposiziora pasako da, zazpi ordezkaritik bi galduta.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen eta UPNk Iruñean
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
Joseba Asiron, EH Bildu: ''Gehiago gara, eta prest gaude eskuinari atea ixteko''
Joseba Asiron eta Laura Aznal ospatzen ari dira Iruñean eta Nafarroan lortutako emaitza onak. Lehenengoak, gainera, ziurtatu du Udalean gehiengo aurrerakoia izango dela, eta gehiengo hori EH Bilduk zuzenduko duela.
Botoa ematera joateko deia egin diete hautagai guztiek herritarrei
Ideologia ezberdinak alde batera utzita, hautagai guztiek bat egin dute gaur haien eskaeran, abstentzioaren beldur. Hala, gaurko hitzordua oso garrantzitsua dela nabarmendu dute guztiek.
Nafarroako Gobernua eskuinaren edo ezkerraren esku uztea erabaki beharko dute herritarrek
PSNren Gobernua aldatzeko irrikitan daudenei dei egin die UPNren hautagaiak. Chitivek eskuinaren alternatiba izaten jarraitu nahi du eta EH Bilduk eta Geroa Baik aldaketa gidatu.
Kanpaina itxiera sutsua egin dute Nafarroako hautagai nagusiek
Elkarrizketa eta bizikidetza jorratzeko, Gobernu aurrerakoi trinko eta sendoa izateko, lau urte gehiago beharrezko direla, azpimarratu du Maria Chivite PSNko presidentegaiak.
Alderdiek bozkatzera joateko deia egin dute hauteskunde kanpainaren amaieran
EAJk eta Elkarrekin Podemosek Bilbon eman diote amaiera kanpainari; EH Bilduk, Donostian; eta PSE-EEk eta PPk, Gasteizen.
Azken txanpa indar politikoentzat, M28ko hauteskundeei begira
Biharko hausnarketa egunaren bezperan, abstentzioa mobilizatzeko eta ezbaian daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur hautagaiek.
Igandean aro berri bat zabaldu daitekeela Nafarroan adierazi dute hautagai guztiek
Foru Erkidegoari dagokionez, Iruñean ikusi ditugu Nafarroako presidente-gaiak eta Iruñeko alkate-gaiak. Bozkatzera joateko deia egin dute denek.
Nafarroako Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak
Azken txanpan sartu da kanpaina eta Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak. Oposizioak, ordea, egin gabeak eta gaizki egindakoak salatu ditu.
Atsedenik ez hauteskunde-kanpainan, ezta igandean ere
EAEko eta Nafarroako hautagaiak jo eta ke dabiltza hauteskunde-kanpainaren erdian, badakitelako asko dagoela jokoan, eta boza bakoitzagatik borroka egin behar dutela. Gauzak horrela, gaur, igandea izanda ere, ekitaldiz josita dator eguna.