Nafarroako Gobernua
2019/05/26 - 12:32
M26: Udal, foru eta Europako hauteskundeak
Udal hauteskundeak ospatzen ari dira Espainiako Estatu osoan. Gainera, foru hauteskundeak dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Nafarroan, kontzejuetarako hauteskundeak zein Nafarroako Parlamentua aukeratzeko bozak. Eta hori guztia gutxi balitz, Europako Parlamenturako hauteskundeak dira Euskal Herri osoan: EAEn, Nafarroan zein Iparraldean.
2019/05/26 - 09:36
Zer hautatzen da igande honetan?
Hiru gutun-azal mota egongo dira botoa emateko: txuriak udaletarako, sepia edo laranja foru aldundietarako edo Nafarroako Parlamenturako, eta urdinak Europako Parlamenturako.
2019/05/26 - 09:30
Udal berriak ekainaren 15ean eratuko dira
Nafarroako Parlamentua ekainaren 19an osatuko da, eta Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako ahaldun nagusien kargu-hartzeak ekainaren amaieran edo uztailean izan daitezke.
2019/05/25 - 16:11
Nafarroan lehia estua egon daiteke eskuinaren eta aldaketaren gobernuaren artean
Inkesten arabera, Nafarroan jokoan dago orain lau urte Nafarroan izandako aldaketa politikoa. Lehia estua egon daiteke eskuinaren eta aldaketaren gobernuaren artean.
2019/05/25 - 01:20
Botoa erakartzeko azken ahalegina egin dute indar politikoek
EAJk "mobilizazio orokor" bat eskatu du eta EH Bilduk Gipuzkoan lehen indarra izatea; Podemosek jeltzaleen aurka egin du, PSEk boto "koherentea" aldarrikatu du eta PPk emaitza hobea lortzea espero du.
2019/05/25 - 00:26
Euskadi 'ez desegiteko' M26an EAJri botoa ematea eskatu du Ortuzarrek
"EAJ, apaltasun handiarekin, Euskadi, Europaren pare, bizitzeko toki on bat bihurtzeko, proiektuak josteko erabili dugun haria izan da", aldarrikatu du.
2019/05/24 - 23:19
Aldaketarekin jarraitu nahi dute Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Ezkerrak
Javier Esparzak esan du lau indar horiek Foru Gobernutik "kanporatzear" dagoela Navarra Suma koalizioa; eta Maria Chivitek adierazi du gobernu berria PSNk zuzenduko duela.
2019/05/24 - 23:17
EH Bildu: 'Donostiako boto bakoitzak Gipuzkoan lehen indarra izatera eramango gaitu'
"Ezinbestekoa da igande honetan lehen indarra izatea", adierazi du Juan Karlos Izagirrek. "Herritarrok udal politikaren protagonismoa berreskuratu behar dugu", erantsi du Reyes Carrerek.
2019/05/24 - 22:40
PP: 'Jendeak gugan konfiantza du berriro, kalean nabaritzen da'
Kanpaina Gasteizko hotel batean itxi du Alderdi Popularrak. Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak hitza hartu du. "Gaur askoz alaiago, baikorrago eta itxaropentsuago gaude", adierazi du.
2019/05/24 - 21:18
'Sare klientelarren mende' egotea leporatu dio Podemosek EAJri
Gainera, PSE-EE "eskuindarrekin gobernatzen bakarrik dakien ezkerra" dela kritikatu du Lander Martinezek, jeltzaleei erreferentzia eginez.
2019/05/24 - 18:14
M26ko hauteskundeetako emaitzak: informazioa zuzenean eitb.eus atarian
EiTBk udal eta foru hauteskundeetako eta Europako hauteskundeetako emaitza guztiak eskainiko ditu une oro.
2019/05/24 - 16:32
Orain lau urte izan zen aldaketa jokoan dago igandean Nafarroan
Udal hauteskundeez gain, Nafarroako parlamentu berria ere aukeratuko dute igandean. Orain lau urte izan zen aldaketa jokoan dago.
2019/05/24 - 13:02
Europarlamentariak aukeratuko dituzte gaur Irlandan eta Txekian
Ostegunean hauteskunde eguna izan dute Erresuma Batuan eta Herbehereetan. Lehen inkesten arabera, sozialdemokratak nagusitu dira Herbehereetan, ultraeskuinari balazta jarriz.
2019/05/23 - 23:10
PSN prest egongo litzateke Gero Bai, Podemos eta Ezkerrarekin gobernu-itunak egiteko
Balizko itunez aritu dira Nafarroan. Maria Chivitek azpimarratu du ez duela EH Bildurekin akordiorik egingo, eta Geroa Bairi "abertzaletasunari" uko egin diezaiola eskatu dio, gobernua osatzeko.
2019/05/23 - 15:11
Hauteskunde osteko akordioak hizpide izan dituzte Nafarroan
Nafarroako gobernura iristeko kanpaina ere azken txanpan sartu da. Hauteskunde osteko akordioak izan dituzte gaur hizpide hautagiek.
2019/05/22 - 19:36
Preso dauden diputatu eta senatariak berehala kargugabetzeko eskatu du Fiskaltzak
Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Auzitegi Gorenaren esku utzi du diputatuak kargugabetzeko erabakia.
2019/05/22 - 16:29
Berdintasuna, kultura eta hirigintza izan dituzte izpide Iruñeko alkategaiek
Nafarroan lehia estua dago agintea eta Parlamentuko gehiengoa lortzeko. Iruñeko Udalean ere boto bakoitzak inoiz baino garrantzi handiagoa izango du.
2019/05/22 - 00:27
EAJ eta PSE-EE 'iraganean' daudela esan du EH Bilduk
"Zerrenda ezberdinetan doaz, baina egia esan, hauteskundeetara bat eginik doaz", ohartarazi du Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarrean EH Bilduren bozeramaileak.
2019/05/21 - 22:02
Mendia: 'EH Bilduk gizarte politika atseginen mozorroa du ipinita'
EAJ eta PSE-EE "iraganean daude", ziurtatu du EH Bilduk. Podemosen hitzetan, EAJk eta PSE-EEk "auzoen arteko desorekak sortu" dituzte.
2019/05/21 - 19:16
Preso katalanak Kongresuan eta Senatuan izan direla hasi da legegintzaldia
Kataluniako presoek "legeak behartuta" eta "Errepublikaren alde" egin dute karguaren zina. Meritxell Batet eta Manuel Cruz aukeratu dituzte, hurrenez hurren, Kongresuko eta Senatuko presidente.