EAJk lehen postua eskuratu du Araban
Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi ditu Arabako foru hauteskundeak, lehen postua orain laugarrena den Alderdi Popularrari kenduta. Euskal Herria Bilduk bigarren postua eskuratu du, eta Alderdi Sozialistak, hirugarrena.
EAJ da orain Arabako lehenengo indarra, botoen % 29,38 eta 17 batzarkide lortuta, 2015ean baino lau gehiago. Horrela, Ramiro Gonzalezek jarraituko du Arabako ahaldun nagusia izaten.
EH Bilduk hirugarren postutik bigarrenera egin du salto, ordezkaritza kopuruari dagokionez. Ordezkari bat gehiago eskuratu du, eta 12 batzarkide ditu orain, sozialistek baino boto gutxiago izan arren. Abertzaleek botoen % 20,94 eskuratu du.
PSE-EEk 5 diputatu gehiago eskuratu ditu, botoen % 18,93 lortuta, eta 10 batzarkide ditu orain, hirugarren postuan.
PP lehen postutik laugarrenera igaro da. Popularrek botoen % 14,9 eta 8 ordezkari jaso dituzte, lau batzarkide galduta.
Podemos-Ezker Anitza-Equo Berdeak koalizioak botoen % 9,92 eta 4 batzarkide lortu ditu.
Ciudadanosek, botoen % 2,31ekin, zeukaten batzarkidea galdu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen eta UPNk Iruñean
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
Joseba Asiron, EH Bildu: ''Gehiago gara, eta prest gaude eskuinari atea ixteko''
Joseba Asiron eta Laura Aznal ospatzen ari dira Iruñean eta Nafarroan lortutako emaitza onak. Lehenengoak, gainera, ziurtatu du Udalean gehiengo aurrerakoia izango dela, eta gehiengo hori EH Bilduk zuzenduko duela.
Botoa ematera joateko deia egin diete hautagai guztiek herritarrei
Ideologia ezberdinak alde batera utzita, hautagai guztiek bat egin dute gaur haien eskaeran, abstentzioaren beldur. Hala, gaurko hitzordua oso garrantzitsua dela nabarmendu dute guztiek.
Nafarroako Gobernua eskuinaren edo ezkerraren esku uztea erabaki beharko dute herritarrek
PSNren Gobernua aldatzeko irrikitan daudenei dei egin die UPNren hautagaiak. Chitivek eskuinaren alternatiba izaten jarraitu nahi du eta EH Bilduk eta Geroa Baik aldaketa gidatu.
Kanpaina itxiera sutsua egin dute Nafarroako hautagai nagusiek
Elkarrizketa eta bizikidetza jorratzeko, Gobernu aurrerakoi trinko eta sendoa izateko, lau urte gehiago beharrezko direla, azpimarratu du Maria Chivite PSNko presidentegaiak.
Alderdiek bozkatzera joateko deia egin dute hauteskunde kanpainaren amaieran
EAJk eta Elkarrekin Podemosek Bilbon eman diote amaiera kanpainari; EH Bilduk, Donostian; eta PSE-EEk eta PPk, Gasteizen.
Azken txanpa indar politikoentzat, M28ko hauteskundeei begira
Biharko hausnarketa egunaren bezperan, abstentzioa mobilizatzeko eta ezbaian daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur hautagaiek.
Igandean aro berri bat zabaldu daitekeela Nafarroan adierazi dute hautagai guztiek
Foru Erkidegoari dagokionez, Iruñean ikusi ditugu Nafarroako presidente-gaiak eta Iruñeko alkate-gaiak. Bozkatzera joateko deia egin dute denek.
Nafarroako Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak
Azken txanpan sartu da kanpaina eta Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak. Oposizioak, ordea, egin gabeak eta gaizki egindakoak salatu ditu.
Atsedenik ez hauteskunde-kanpainan, ezta igandean ere
EAEko eta Nafarroako hautagaiak jo eta ke dabiltza hauteskunde-kanpainaren erdian, badakitelako asko dagoela jokoan, eta boza bakoitzagatik borroka egin behar dutela. Gauzak horrela, gaur, igandea izanda ere, ekitaldiz josita dator eguna.