Nafarroako aurrekontuak
2022/10/14 - 11:29
Uxue Barkosek azpimarratu du 2023ko Aurrekontua inoizko handiena den arren, gastua ere halakoa izango dela
Geroa Sozialberdeen buruaren ustez "orain arte egindako ahaleginak fruitua" emango du, eta EH Bilduren babesa lortuko dute Aurrekontu proiektua aurrera ateratzeko.
2022/10/13 - 15:02
Espainiako Gobernuak 40 milioi euro bideratuko ditu Belateko eta Almandozeko tuneletako obretara
Geroa Baik egindako galdera bati erantzunez egin ditu adierazpenok Nafarroako Gobernuko presidenteak 2023rako Estatuko Aurrekontu lege proiektuan Nafarrorako aurreikusitako inbertsioei buruz ostegun honetan egin den osoko bilkuran. Tunelak bikoizteko lanak datorren urtean hasiko dira.
2022/09/19 - 15:40
Nafarroako Gobernuak 5.215 milioi eurora igo du 2023ko gastu muga, inoizko handiena
Elma Saiz Foru Gobernuko bozeramaile eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak zehaztu duenez, kopuruan Europatik heldutako 245 milioi euroak daude.
2022/09/05 - 12:34
Elma Saizek ordezkatuko du Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaile karguan
Gobernuak ohar batean zehaztu duenez, erreleboak Gobernuaren arlo ekonomikoak legegintzaldiaren azken txanpan duen lehentasun publikoari erantzuten dio. Remirezek gainerako ardurak betetzen jarraituko du.
2021/12/23 - 16:18
Nafarroako Gobernuak aurrekontuak onartu ditu EH Bildurekin lortutako akordioari esker
Maria Chivite presidenteak berriro lortu du 2022rako aurrekontuak onartzea, hirugarren urtez jarraian EH Bildurekin aurrekontuen inguruko akordioa itxi ondoren.
2021/12/23 - 15:42
Nafarroako Parlamentuak EH Bilduren abstentzioarekin onartu ditu aurrekontuak
Maria Chiviteren Gobernuen aurrekontuei argi berdea eman die Nafarroako Parlamentuak, PSN, Geroa Bai , Podemos eta Izquierda Ezkerraren babesaz. EH Bildu aurreikusita zegoen bezala abstenitu egin da. Hirugarren urtez Nafarroak diru kontuak aurrera atera ditu.
2021/12/02 - 09:56
Maria Chivite: "Covid ziurtagiria adinekoen egoitzetan eskatzea aztertuko dugu"
Erietxeetako presioari eutsi bitartean, neurri murriztaile berririk ez du espero Nafarroako lehendakariak. Urtea amaitzerako espero du euskararen dekretua, eta berretsi du PSNk ez duela sekula EH Bildurekin gobernu-itunik adostuko.
2021/11/08 - 13:53
Nafarroako Gobernuaren aurrekontu proiektua Foru Parlamentura iritsi da
Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eman dio dokumentua Unai Hualde Parlamentuko presidenteari.
2021/11/06 - 18:18
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2022ko aurrekontuak onartzea adostu dute
Maria Chivite buru duen Gobernuak eta koalizio abertzaleak akordioa egin dute, hirugarren urtez jarraian, aurrekontuak izateko. UPNk eta Nafarroako PPk gogor kritikatu dute akordioa.
2021/11/06 - 16:44
Akordioa Nafarroako aurrekontuetan
Maria Chiviteren Gobernua eta EH Bildu pozik agertu dira lortutako akordioarekin. Pentsioak gakoa izango dira aurrekontu berrietan eta udalerrien finantziazioa ere bermatu egin dute.
2021/11/06 - 15:03
Aurrekontu akordioan "Nafarroarekiko konpromisoa" dagoela goraipatu du PSNk
Gainera, sozialistek uste dute legegintzaldiko hirugarren aurrekontuak onartzea "Maria Chivite presidentearen lidergoa eta egonkortasuna erakusten duen lorpena" dela.
2021/11/06 - 13:46
Ruiz: ''Akordioaren balio politikoa azpimarratu nahi dugu''
Bakartxo Ruiz EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan duen eledunak esan du, 2022rako aurrekontuak adosteak agerian utzi duela "ezker abertzaleak akordioak erdiesteko duen gaitasuna". Hainbat alorretan "anbizio falta" egotzi dio Nafarroako Gobernuari.
2021/10/30 - 14:10
EAEko aurrekontuak ez direla "errealistak" esan du oposizioak
Eusko Jaurlaritzak 2022rako prestatu duen aurrekontu proiektua inoizko handiena dela defendatu dute EAJk eta PSEk. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PP-Cs salatu dute, ordea, soilik % 0,15 handitu dela, 2021eko aurrekontu kontsolidatuarekin alderatuta.
2021/10/29 - 12:33
Bakartxo Ruiz: "Oraindik konpromiso politiko batzuk falta dira akordiora iristeko"
Bakartxo Ruiz pozik agertu da aurrekontuen negoziazioan aste honetan bi urrats garrantzitsu eman dituztelako, bain aoraindik ere hainbat gaietan konpromisoa poltikoa falta dela azpimarratu du; eredu fiskalean, esaterako.
2021/10/27 - 16:32
Nafarroako Gobernuak 5.273 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du, eta % 54 gastu sozialerako erabiliko da
Ogasun sailburuak baieztatu du EH Bildurekin zenbait adostasun badituztela eta gobernuak lehendik ere lehentasunezko ikusten zituen hainbat gai indartzeko balioko dutela. Besteak beste aipatu du 0-3 bitarteko hezkuntzaren doakotasuna zabaltzea eta osasun mentalaren arreta indartzea.
2021/10/27 - 14:53
Nafarroako Gobernuak aurrekontuen aurreproiektua onartu du, 5.273 milioi eurorekin
Iazkoarekin alderatuta, % 8,27 igoera dakar eta Europako funtsetatik helduko diren 162 milioiak ditu barne. Ekonomia eta Ogasun kontseiluak azpimarratu duenez, "susperraldirako ezinbesteko oinarria" da egitasmoa.
2021/10/26 - 21:07
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk "akordio partziala" lortu dute 2022ko Aurrekontuak onartzeko
Gauzak horrela, Maria Chiviteren Gobernuak babes nahikoa izango luke Parlamentuan aurrekontu-proiektua aurrera ateratzeko; izan ere, Navarra Sumak bakarrik bozkatuko luke kontra.
2021/10/26 - 15:03
Remirez, EH Bildurekin aurrekontuak negoziatzeko bilera atarian: "Gogorik onenarekin goaz"
Foru Gobernuak eta EH Bilduk berriro ekingo diote gaur aurrekontuen negoziazioari, aste honetan lortutako finantzazio akordioak bidea leunduta. Lorpen horrek EH Bildurentzat "aurrekontuen akordioaren bidea" ontzen du, eta Remirezek "albiste ona" dela uste du.
2021/10/18 - 14:46
Chivite, aurrekontuen negoziaketen inguruan: ''Garrantzitsuena aurrekontuak onartzea da''
Oposizioko alderdiekin aurrekontuei buruz hitz egiteko egindako lehen bilerei buruz galdetuta, Navarra Sumak bileratik alde egin izana kritikatu du Maria Chivitek.
2021/09/17 - 19:44
Foru Gobernuak 4.743 milioiko gastu-sabaia finkatu du 2022rako, aurten baino % 6 gehiago
Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan azpimarratu duenez, 262 milioi gehiago dira eta Nafarroako historian gastu mugarik handiena da.