Elma Saizek ordezkatuko du Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaile karguan
Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria izango da Nafarroako Gobernuaren bozeramaile berria. Orain arte Javier Remirez lehen presidenteordeak bete du kargu hori.
Nafarroako hauteskundeetarako 9 hilabete baino gutxiago falta direnean, Maria Chivite presidenteak Gobernuko bozeramailea aldatzea erabaki du. Horrela, asteazken honetatik aurrera, Javier Remirez lehen presidenteorde eta Barne kontseilaria ez da Chiviteren kabinetearen ahotsa izango. Eginkizun hori Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Elma Saizek beteko du.
Gobernuak ohar batean zehaztu duenez, erreleboak "Gobernuaren arlo ekonomikoak legegintzaldiaren azken txanpan duen lehentasun publikoari" erantzuten dio, Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorrak eta Europako funtsak berehalako erronkatzat hartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Otxandianok berdinen arteko negoziazioa eskatu du euskararen gaian eta Olanok erantzun du prozesuan lortu dezaketela adostasuna
EH Bilduk enplegu publikoaren lege proposamenak berdintasunean negoziatzea eskatu dio EAJri. Jeltzaleek, ordea, edukiei dagokionean oso urrun ikusten ditu bi proposamenak.
Uxue Barkosek ukatu egin du bere agintaldian ustelkeririk izan zenik, eta Cerdanekin inoiz ez duela negoziatu ziurtatu du
2015 eta 2019 artean Nafarroako Gobernuko presidente izan zenak hiru orduko agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuko Ikerketa Batzordean.
Itxasok Otxandianori erantzun dio EH Bildu "hirigintza garapenaren eta eraikitzearen aurka" agertu dela udaletan orain arte
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteari dagokionez, azken hamar urteak "galdutzat" jo ditu EH Bilduk. Baieztapen horren aurrean, Etxebizitza sailburuak "bakoitzak bere erantzukizuna bere gain hartzeko" deia egin du astearte honetan. Denis Itxasok "proposamen zehatzak" eskatu dizkie indar politikoei.
Euskadik "bakearekin, demokraziarekin eta giza duintasunarekin" duen konpromisoa defendatuko du Pradalesek aita santuarekin izango duen bileran
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian azaldu duenez, Imanol Pradales lehendakaria Leon XIV.a aita santuarekin bilduko da asteazkenean Vatikanoan, eta, bertan, Euskadik "bakearekin, demokraziarekin, giza duintasunarekin eta justizia sozialarekin" duen konpromisoa defendatuko du.
Pello Otxandiano: “Orain arte ezagutu gabeko eskalan etxebizitza publikoa sustatzea proposatzen dugu”
EH Bilduk koalizioaren etxebizitza plana aurkeztu eta ordu gutxira, Pello Otxandiano, Eusko Legebiltzarreko koalizioaren bozeramailea, Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da. Han, etxebizitza arloko bere alderdiaren proposamenak azaldu ditu, eta arreta berezia jarri du etxebizitza publikoko proposamenetan. “Badago ardatz bat bereziki garrantzitsua: herri honetan orain arte ezagutu gabeko eskalan etxebizitza publikoa sustatzea. Arazoari benetan heldu nahi bazaio, funtsezkoa da etxebizitza publikoaren parke handi bat sustatzea, azpiegitura sozial estrategiko gisa”, adierazi du.
Otxandiano: "Hemen ez da etxebizitza politikarik egin, politika inmobiliarioa egin da"
EH Bilduk "anbizio handiko" plan bat aurkeztu du, etxebizitza merkatuan esku-hartzearen aldeko apustua egiteko; Babes Ofizialeko Etxebizitzaren (BOE) "eskala handiko" sustapenaren alde egiteko, "ahalegin publikoa biderkatzeko"; eta etxebizitzaren "funtzio soziala babestearen" alde egiteko plana darabil koalizioak, beraien hitzetan.
Pedrosa: "Ikastetxeen integrazioak familiekin lan egitea eskatzen du; hausnartu egin behar da zergatik ari garen hori egiten, datuekin"
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak, Egun Onen, adierazi du Araban bost integrazio egin dituztela, eta "hamar ikastetxe" egon direla "inplikatuta". Bizkaian, ordea, ikastetxe batzuk beste batzuetan integratu direla jakinarazi du.
Ollo: "Demokraziaren aldeko borrokan ari zen alderdi karlista baten jarraitzaileak zituzten helburu"
Lizarrako Udaleko Memoria Batzordeak ekitaldia egin du 1976an Montejurran izan ziren gertakarien 50. urteurrenaren kariaz, eta bertan izan da Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako kontseilari Ana Ollo.
Gaur amaitu da Ernairen IV. kongresua
Ezker abertzaleko gazte antolakundeak, Ernaik, gaur amaitu du laugarren kongresua, Bergaran. Bi konpromiso berretsi dituzte bertan: gazteriarekiko konpromisoa eta Euskal Herriarekiko konpromisoa. Horren harian, gazteriaren behar eta kezkak politizatu eta askapen prozesuan txertatzeko ardura hartu dute.
Berdintasuna "betebehar demokratikoa" dela defendatu du EAJk emakume jeltzaleen lana omentzeko ekitaldian
Euzko Alderdi Jeltzaleak emakume jeltzaleen lana goraipatzeko ekitaldia egin du 1922an sortutako Emakume Abertzale Batzaren urteurrenean. Bertan azpimarratu duenez, berdintasuna "ez da aukera politikoa, betebehar demokratikoa baizik".