Foruzaingoa
2021/02/21 - 17:39
Aitor Elexpuru, Berako alkatea: "Nahita piztutako suteak direla uste dugu"
Beran hasitako suteak 2.600 baso hektarea erre ahal izan ditu Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdi artean. Arratsaldean haizea baretu eta eguraldia aldatzeko zain dira suhiltzaileak.
2021/02/20 - 21:38
Hainbat etxe eta baserri hustu behar izan dituzte Berako sute handiagatik
Gipuzkoan Endarlatsako eta Nafarroan Ibardineko baserriak hustu behar izan dituzte. Iparraldean, bi foku aktibo daude. Suhiltzaileek uste dute zaila izango dela sutea gaur kontrolatzea, haizeagatik.
2021/02/19 - 09:48
Etxe-lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte Loiun
Atxilotuei Nafarroako Foru Erkidegoan egindako zenbait lapurreta egozten zaizkie.
2021/02/18 - 11:53
Kokaina kilo bat zeraman gizon bat atxilotu dute Iruñean
Ibilgailua modu irregularrean gidatzen ari zela ikusita geldiarazi ondoren, Foruzaingoak kokaina kilo bat aurkitu du kotxeko maletategian ezkutatuta.
2021/02/17 - 11:13
Hainbat txekor hil dira eta beste batzuk ihes egin dute Lodosan, kamioi bat iraulita
Animaliak zeramatzan kamioi bat irauli egin da NA-6220 errepideko 0,8 kilometroan, baina ez da inor zauritu.
2021/02/17 - 10:52
10 gazte salatu dituzte Iruñeko etxebizitza bateko festa batean parte hartzeagatik
Foruzaingoak uste du "jende gehiago egon zitekeela barruan", baina agenteak ezin dira etxebizitzetara baimenik gabe sartu.
2021/02/17 - 10:29
Hainbat txahal hil dira Lodosan, garraiatzen zituen kamioia iraulita
Gainera, beste batzuek ihes egin dute istripua izan den tokitik.
2021/02/16 - 15:50
Ollokin adingabe batek jazarpenagatik jarritako salaketa ikertzen ari dira
Adingabeak salatu zuen auto batean zihoan pertsona batek jazarri zuela, eta ustez berarekin eraman nahi zuela.
2021/02/15 - 12:02
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, adin txikiko semea jotzea egotzita
Mutikoak esan du ez dela lehen aldia, eta erasoa salatu du Foruzaingoaren aurrean.
2021/02/12 - 15:49
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, emakume bat gona azpitik grabatzeagatik
Herriko merkataritza-gune bateko segurtasun-langileek Foruzaingoa deitu zioten gertatzen ari zenaz ohartarazi ziotenean.
2021/02/12 - 13:16
Gidari bat salatu dute 208 km/hko abiaduran joan eta droga proban positibo emategatik
Osotara, 1.600 euroko isunari aurre egin beharko dio gidariak, eta gidabaimenaren 12 puntu ere gal ditzake.
2021/02/10 - 13:48
Kamioilari bat inputatu dute ihes egiten saiatzea eta alkohol-tasa seikoizteagatik
Gidariari urtebetez gidabaimena kendu diezaiokete eta 2.400 eurorainoko isuna jarri ahal diote. Istripu baten ostean ihes egiteagatik ere salaketa jarri diote.
2021/02/10 - 13:38
Kamioilari bat inputatu dute Beran, ihes egiteagatik eta alkohol-tasa seikozteagatik
Istripu batekin bateragarriak ziren kalte handiak zituen kamioi batek Foruzaingoaren susmoak piztu zituen. Gidariak ez zien jaramonik egin 10 kilometrotan zehar geratzeko egin zizkioten seinaleei.
2021/02/07 - 19:51
60 lagunen botiloia poliziaren kargekin amaitu da Iruñean
Asteburu honetan 108 pertsona eta ostalaritzako sei establezimendu salatu dituzte hainbat urraketagatik eta pertsona bat atxilotu dute agenteen aurkako atentatu delitua egotzita.
2021/02/04 - 10:34
Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran autoritatearen aurkako atentatua egotzita
Gainera, Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du genero indarkeria kasu batengatik, eta adingabe bat salatu du gidariei laser batekin apuntatzeagatik.
2021/01/31 - 20:56
145 salaketa jarri ditu Foruzaingoak asteburuan, covid arauak urratzeagatik
Besteak beste, Zizur Nagusiko garaje batean botiloia egiten ari ziren 21 gazteri jarri diete salaketa. Baita beste 16ri Lodosan ere.
2021/01/29 - 12:51
Bi pertsona inputatu dituzte Esteribarren 52 igel gorri harrapatzeagatik
Foruzaingoaren Ingurumen Babeserako Brigadak 52 baso-igel harrapatu dituzten bi pertsona atzeman ditu Esteribarren. Babestutako igel mota bat da.
2021/01/25 - 11:43
Poliziak 104 salaketa jarri ditu Iruñean asteburuan
Salaketa horietatik 89 partikularrei egin dizkiete eta 15 establezimenduei. Legez kanpoko zortzi jai atzeman eta 40 pertsona salatu dituzte.
2021/01/22 - 10:29
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekidea labanaz mehatxatzeagatik
Emakumeak berak deitu dio Udaltzaingoari mehatxuen berri emateko. Atxilotua ostiral honetan eramango dute epailearen aurrera.
2021/01/20 - 10:46
Foruzaingoak "phishing" eraso berriez ohartarazi du
Biktimek segurtasun-egiaztagiriak eguneratu behar dituztela esaten duen mezu bat jasotzen dute, eta egin ezean banku-erakundearen zerbitzuetarako sarbidea blokeatuko zaiela esaten diete.