INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekidea labanaz mehatxatzeagatik

Emakumeak berak deitu dio Udaltzaingoari mehatxuen berri emateko. Atxilotua ostiral honetan eramango dute epailearen aurrera.

Gizon batek labanaz mehatxu egin dio emakume bati bart Tuteran, eta Udaltzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu du.

Tuterako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, emakumeak berak deitu zion 22:30ak aldera Udaltzaingoari, bere bikotekideak labanaz mehatxu egin ziola esateko.

Udaltzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu du, genero indarkeria delitua leporatua. Gizona Foruzaingoaren kalabozoetan igaro du gaua eta gaur eramango dute epailearen aurrera.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X