Foruzaingoa
2021/01/15 - 14:02
Foruzainengandik ihes egiteko ibaira salto egin duen gizon bat atxilotu dute Funesen
Gizona lapurreta saiakeragatik atxilotu nahi zuten. Bere burua inguratuta ikusi zuenean, ibaira salto egin zuen. Nafarroako Ospitalera eraman behar izan zuten hipotermia sintomekin.
2021/01/12 - 14:05
Lau pertsona intoxikatu dira Etxarrenen karbono monoxidoa arnastuta
Familia bateko lau kide —bikote bat eta bi seme— Nafarroako Ospitalegunera eraman dituzte. Hirugarren seme bat ez dute ospitaleratu behar izan.
2021/01/07 - 13:57
Foruzaingoak 60 arau-hauste salatu ditu eta lau festetan esku hartu du Erregeetan
Foruzaingoak jakinarazi duenez, lau jaietako batean 38 pertsona zeuden.
2020/12/25 - 22:02
Ertzaintzak Arabako aztarnategietatik espoliatutako 20.000 pieza konfiskatu ditu
Euskal Herriko Unibertsitateko iturrien arabera, "Araban orain arte ezagutzen den historiaurreko bilduma litikorik garrantzitsuena izan daiteke".
2020/12/13 - 17:16
Bi pertsona atxilotu eta 146 salatu dituzte osasun neurriak urratzeagatik
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostian eta Ondarroan, eta 100 isun baino gehiago jarri ditu asteburuan. Nafarroan beste 46 pertsonari isunak jarri dizkiete foruzainek eta udaltzainek.
2020/12/07 - 18:53
Etxean haur batekin indarrez gotortu den gizon bat atxilotu dute Iruñean
Gizonezkoak jarrera "oldarkorra" zuen eta objektuak jaurti ditu kalera, haur batekin eta emaztearekin San Jorge auzoko etxebizitza batean gotortu denean.
2020/12/04 - 15:41
Euskadi eta Nafarroa koordinatuta, zubian mugikortasuna kontrolatzeko
Kontrolak bide mota guztietan ezarriko dituzte, eta joan-etorriak eragiten dituzten egiaztagiriak eskatuko dira, covid-19aren hedapena saihesteko murrizketen barruan.
2020/12/01 - 12:49
Kamioilari batek gorpu bat aurkitu du Altsasun, gidatzen zihoan kamioiaren sabaian
Bidean zihoala (oraindik Frantziako Estatuan) kolpe handi bat entzun zuen. Altsasuko gasolindegi batean gelditu eta gizonezko baten hilotza aurkitu zuen kamioiaren sabaian.
2020/11/29 - 16:23
12 gazteri 36.000 euro baino gehiagoko isuna jarri diete Iruñeko etxabe batean
Gainera, Foruzaingoak 78 pertsona salatu ditu asteburu honetan, COVID-10ari aurre egiteko araudia urratzea egotzita.
2020/11/27 - 12:35
20 salaketa jarri dituzte Iruñean COVID-19aren kontrako araudia ez betetzeagatik
Salaketa horien artean, tabernei jarritako bi salaketa daude, ixteko ordutegia ez betetzeagatik.
2020/11/18 - 14:05
Internet bidezko sexu estortsioak ugaritu egin dira Nafarroan, Foruzaingoaren arabera
Metodo ezberdinak erabiltzen dituzte delitu horietan. Kasu batzuetan, salatzaileek emakumeen lagun eskaerak onartu zituzten sare sozialetan.
2020/11/15 - 18:45
Bost drogatan positibo eman du Erandioko kamioilari batek Beran
Gainera, kamioiak ez zuen segururik eta IATa 2017tik iraungita zuen. Etxeratze agindua ere urratu du, baita Nafarroan sartzeko debekua ere, eta labana bat zein haxixa aurkitu dizkiote.
2020/11/12 - 10:48
Foruzaingoaren bi agentek LKNren grafitia hautsi dute, inoren agindurik jaso gabe
Nafarroako Gobernuaren aldetik, irudi hori apurtzeko jarraibiderik eman ez dutela argitu dute eta LKN artistari barkamena eskatu diote.
2020/11/09 - 13:35
100 pertsona salatu dituzte Iruñean, neurri murriztaileak ez betetzeagatik
Udaltzaingoak salatu egin ditu arau-hausteak, eta "elkartasun gehiago" eskatu du.
2020/11/03 - 13:48
Lau urte eta erdi, Tafallan autobus bat lapurtu eta kontrako noranzkoan gidatzeagatik
Iruñeko Epaitegiak ezarritako zigorra berretsi du Nafarroako Auzitegiak, auzipetuak beste gidari batzuen bizitza arriskuan jarri zuelakoan.
2020/10/29 - 15:10
Hiru atxilotu eta ikertu bat Martzillako ganadutegi batean kalteak eragiteagatik
Salaketaren arabera, susmagarriak hainbat gauetan sartu ziren lursailean eta 20.000 euroko kalteak eragin zituzten, zezen baten heriotza, besteak beste.
2020/10/29 - 12:16
4 hilabeteko kartzela-zigorra maskara eramateari uko egiteagatik, Iruñerrian
Epaia adostasunez eman dute, eta akusatua ez da kartzelara sartuko bi urteren buruan deliturik egiten ez badu.
2020/10/25 - 22:10
Nafarroan mendira joateko sartu diren 46 gipuzkoar salatu dituzte foruzainek
Foruzaingoak 115 salaketa jarri ditu Nafarroan. Horietatik, 46 mendira joateko eta onddoak edo gaztainak biltzeko foru erkidegoan sartu diren gipuzkoarrentzat izan dira.
2020/10/21 - 15:46
Haizeak hainbat kamioi irauli ditu N-121 errepidean, Arrizabalaga parean
Azken orduetako haize-bolada gogorren ondorioz, hainbat kamioi irauli dira N-121 errepidean, Arrizabalaga parean (@policiaforal_na-ren irudiak).
2020/10/20 - 13:05
6.000 salaketatik gora zenbatu dituzte Nafarroan, COVID neurriak urratzeagatik
Nafarroako Gobernuak arduraz jokatzeko deia egin die berriro herritarrei, osasun arauak betetzeak "ezin duelako zigorrak jartzearen ondorio izan".