Foruzaingoa
2022/12/26 - 16:00
Adingabe batzuek diru kopuru handi bat eman diote Foruzaingoari, eta jabearen bila ari dira
Gazteluko Plazako Salaketen eta Herritarren Arretarako Bulegoan dago gordeta dirua, jabea noiz agertuko zain.
2022/12/10 - 14:52
Sei gazte atxilotu dituzte Beriainen eta Iruñean, zorra omen zuen gizon bat atxikitzeagatik eta zauritzeagatik
Atxilotuak 19 eta 27 urte artean dituzte, eta aurrekari penal ugari dituzte. Biktimak mailuz egindako zauria zeukan burua, arma zuriz eragindako beste bat, eta kolpe anitz gorputz osoan.
2022/12/05 - 11:51
Nafarroako Justizia Jauregia jendez hustu dute pakete susmagarri batengatik
Alarma faltsua izan dela egiaztatu ondoren, 10:15 aldera, egoera normaltasunera itzuli da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian.
2022/12/01 - 10:26
Sute batek Gorraizko Oktogonoa merkataritza-gunea suntsitu du
Sutea 02:24an piztu da, eta "Oktogono" izeneko Gorraizko merkataritza-gune ezaguna suntsitu du. Polizia Judizialeko agenteak arduratuko dira ikerketaz.
2022/11/20 - 11:34
Aritzun aurkitu dituzte Sorogainen galdutako hiru pertsonak, eta bat larri dago hipotermiak jota
Ospitalera eraman behar izan dute hipotermia larriak jota, eta beste biak onik daude. Atzo abiatu ziren bilaketa lanak.
2022/11/19 - 14:10
Hamaika atxilotu Iruñean etxebizitza-eraikin batean izandako borrokan
Atxilotuetako bati eraikinari su eman izana leporatu diote. Sutearen ondorioz, etxebizitzak hustu behar izan zituzten, eta teilatua eta azken solairua kiskalita geratu dira.
2022/11/19 - 12:48
14 pertsona etxetik irtenarazi dituzte Iruñean, etxebizitza-eraikin baten piztutako sute baten ondorioz
Paulino de Caballero kaleko eraikin baten jazo da ezbeharra. 14 pertsona etxetik irtenarazi behar izan dituzte, baina guztiak onik daude, eta ez dituzte ospitalera eraman behar izan. Sutearen ustezko egilea atxilotu du Foruzaingoak. Nafarroako Suhiltzaileek grabatutako bideoa.
2022/11/12 - 15:36
Gidari mozkor batek lau pertsona harrapatu ditu auto-lasterketa ilegal batean, Uharten
Lau zaurituetako hiru ospitalera eraman behar izan dituzte. Gidariak hirukoiztu egin du baimendutako alkohol tasa.
2022/11/12 - 15:35
Auto batek lau pertsona harrapatu ditu legez kanpoko lasterketa batean, Uharten
Gidariak hirukoiztu egin du baimendutako alkohol tasa, eta atxilotu egin dute.
2022/11/06 - 11:33
Gidabaimenik ez zuen gidari mozkor batek talka egin du aseguru bulego baten aurka Elizondon
Gizonak laukoiztu egiten zuen baimendutako alkohol tasa, ibilgailuak ez zuen IATrik ez asegururik, eta aparkatuta zegoen auto bati ere kalteak egin dizkio.
2022/11/05 - 22:04
Onik aurkitu dute Irunberrin desagertutako 70 urteko gizona
Suhiltzaileak, salbamendu txakurren taldea, Foruzaingoa eta Guardia Zibila mobilizatu dira larunbat arratsalde honetan.
2022/10/15 - 10:23
Auto-gidari bat zauritu da Ezkabako tunelen sarrerako murrua jota
Biktima Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek.
2022/10/14 - 14:57
Gidari batek lau udaltzain zauritu ditu Iruñean, jazarpen batean
25 urteko gizonezkoak negatibo eman du alkohol eta droga probetan, baina atxilotu egin dute arduragabekeriaz gidatzea leporatuta.
2022/10/08 - 14:07
Hiru lagun atxilotu dituzte marihuana plantazio batekin lotuta, Bortzirietan
Dron baten laguntzarekin atzeman zituzten 94 landareen jabeak uzta biltzen ari zirenean.
2022/10/07 - 00:30
Oinezko bat hil da Caparroson, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 20:30 aldera gertatu da NA-128 errepidean.
2022/09/21 - 20:39
89 urteko gizon bat hil da, gidatzen zuen autoa irauli ostean, Otsondon
09:30 ean gertatu da istripua N121B errepidean Foruzaingoak berri ema nduenez. Urdaxko bizilaguna helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, baina hil egin da.
2022/09/12 - 20:19
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu erasoa egotzita
38 urteko atxilotua behin-behineko askatasunean geratu da.
2022/09/09 - 18:30
Langile bat larri zauritu da Iturenen, 4 metroko altueratik erorita
Behargina bere kordean eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Ezbeharra 11:13 aldera gertatu da. Balkoi batean toldo bat jartzen ari zen istripua izan duenean.
2022/09/03 - 21:33
35 urteko pertsona bat hil da Eratsunen, menditik zebilela
Bertara hurbildu dira Oronozko suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldea, Doneztebeko ekipo medikoa eta Foruzaingoko kideak. Suspertze saiakerak gorabehera, ezin izan diote bizia salbatu.
2022/08/27 - 14:38
Gizon bat ikertzen ari dira isileko ehiza delituagatik, orkatz eme bat hil ostean
Foruzaingoak legez kanpoko ehiza delitua egotzi dio Zangozako merindadeko bizilagun bati, animalia debekualdian zehar ehizatzeagatik.