Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-gidari bat zauritu da Ezkabako tunelen sarrerako murrua jota

Biktima Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek.
Ezkabako tuneletan istripua izan duen autoa. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Ezkabako tuneletan istripua izan duen autoa. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Gizonezko bat zauritu da gaur goizaldean autoarekin Ezkabako (Nafarroa) tunelen sarrerako murrua jota.

Nafarroako Suhiltzaileek azaldu dutenez, ezbeharra gertatu den lekuan bertaratu da Foruzaingoa ere, eta ZIU mugikor batek eraman du zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X