Nafarroako Ospitale Gunea
2021/10/20 - 23:13
Covid-19 agerraldi bat baieztatu dute Basurtuko ospitalean
Revilla pabiloiko pazienteei eta profesionalei eragiten die agerraldiak. Paziente positiboak eraikineko solairu berdinean biltzen ari dira.
2021/10/20 - 22:07
Loiolako santutegiko lau jesuita hil dira covidak jota
Zendutako hiru erlijiosok 90 urtetik gora zituzten eta laugarrenak 75. Gaur goizean egin diote azken honi hileta-elizkizuna. Laurek aurretiazko patologiak zituzten.
2021/10/20 - 12:07
Covid kasuen igoerarekin "kezkatuta" dago Gotzone Sagardui
Osasun sailburuak onartu du kasuen gorakada espero zutela. Helburua "ahalik eta gorakada txikiena eta beheradaka handiena" lortzea dela azpimarratu du Gotzone Sagarduik.
2021/10/13 - 19:45
21 kasuko intzidentzia, egonkortasunak jarraitzen du Nafarroan
Urriaren 4tik 10erako astean 136 positibo baieztatu dituzte Foru Erkidegoan. Astearte honetan 13 kasu zenbatu dituzte, eta pertsona bakarra ospitaleratu behar izan dute.
2021/10/08 - 16:04
Pertsona bat hil da Nafarroan covid-19ak jota
Ospitaleetako presioa nabarmen jaitsi da, egun 26 gaixo baitaude ospitaleetan, horietako bi ZIUn (bezperan baino hiru gutxiago).
2021/10/07 - 17:56
Nafarroak positibo kopurua hirukoiztu du eta ospitaleratzeak ere igo egin dira
Hazkundea gorabehera, 29 pertsona daude erietxeratuta (bezperan bezainbat), eta horietatik bost ZIUn (asteartean baino bat gutxiago)
2021/10/06 - 17:41
Zortzi positibo zenbatu dituzte Nafarroan, 2020ko uztailetik atzemandako kopururik txikiena
Azken orduetan, beste pertsona bat ospitaleratu behar izan dute (guztira 29 dira), baina bakar bat ere ez ZIUn (sei izaten jarraitzen dute). Zorionez, ez da inor hil.
2021/10/05 - 17:17
12 positibo atzeman dituzte Nafarroan, ZIUetan beste gaixo bat zenbatu duten egunean
Guztira, 28 pertsona daude erietxean, bezperan baino hiru gutxiago, baina horietatik seik larri jarraitzen dute (igandean baino bat gutxiago).
2021/10/05 - 12:37
Miren Basaras: "Pandemia ez da amaitu"
Neurri murriztaileak arinduko diren honetan, barrualdeetan arreta berezia izaten jarraitzearen alde egin du EHUko Mikrobiologia irakasleak. Halaber, txertoaren dosiak iraungitzea salatu eta soberan daudenak beste herrialde batzuetara bidaltzea babestu du.
2021/10/04 - 17:47
Kutsatzeek behera egin dute berriro Nafarroan eta ospitaleratze bakarra izan da
Guztira, 31 pertsona daude Osasunbideko erietxeetan, horietatik zazpi ZIUn.
2021/10/03 - 17:46
33 covid-19 kasu berri Nafarroan, 30eko langa gaindituz, bigarrenez, aste honetan
Bezperan baino bost gehiago dira. Herrika, Iruñean 9 kasu atzeman dituzte, Marcillan 4 eta Tuteran 3.
2021/10/02 - 21:31
28 covid-19 kasu diagnostikatu dituzte Nafarroan, urriko lehen egunean
Bezperan baino lau gutxiago dira, azken hamabostaldian egunero atzeman izan direnen antzera. Iruñean eta Zizurren, atzo positibo berri gehien atera ziren herrietan, hiruna soilik izan ziren.
2021/10/01 - 18:51
Kutsatze gehiagorekin baina erietxeetako presioa arinduta bukatu du iraila Nafarroak
32 kasu hauteman dira azken egunean, bi astetan lehen aldiz, positiboak 30eko langatik gora daude. Igoera hori izan den egun berean, gauerdian bukatu dira murrizketak Foru Erkidegoan.
2021/09/30 - 10:59
Kutsatzeak egonkor daude Nafarroan, 19 kasu atzeman baitituzte azken orduetan
Egoera epidemiologikoaren bilakaera ona kontuan hartuta, gauerditik aurrera ordutegi eta edukiera aldetik zeuden murrizketak desagertu egingo dira.
2021/09/29 - 10:50
Azken orduetan 23 kasu berri hauteman dituzte Nafarroan
Burlatan eta Beran erregistratu dira positibo gehien, 3na atzeman baitituzte.
2021/09/28 - 17:03
Positiboen gorakada txikia izan da Nafarroan, 25 kutsatze berri zenbatuta
Tuteran erregistratu dute kasu gehien, 5, eta Beran, Cintruenigon, Iruñean eta San Martin Unxen bina zenbatu dituzte.
2021/09/28 - 16:23
Osakidetzak jarri dituen 10 txertotik 6 txertogune handietan jarri dira
EAEn hilabete hauetan irekita egon diren txertogune handiek aste honetan itxiko dituzte ateak. Hemendik aurrera gune txikiagoetan jarriko dira txertoak.
2021/09/28 - 15:12
Osakidetzak urrats berriak eman ditu % 65eko presentzialtasuna lortzeko
Aurrerantzean osasun-zentroek ez dute covid edo ez-covid banaketarik izango, eta herritarrei ohiko osasun-zentroan emango zaio arreta. Covid sintomatologia duten gaixoak ordutegi zehatzetan artatuko dira.
2021/09/27 - 17:45
Kutsatzeak egonkor daude Nafarroan, 11. egunez 30eko langatik behera
17 kasu atzeman dituzte, bezperan baino bat gehiago baina duela 14 egun baino 22 gutxiago. Atzo ez zen covid-19ak jotako gaixorik ospitaleratu beharrik izan.
2021/09/26 - 10:53
16 positibo atzeman dituzte Nafarroan, 30etik beherako hamargarren egunean jarraian
Iruberrin hiru kasu atzeman zituzten atzo; Burgin, Iruñean eta Tuteran bi; eta Ablitasen, Zizur Nagusian, Dicastillon, Fiteron, Funesen eta Villafrancan bana.