Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

28 covid-19 kasu diagnostikatu dituzte Nafarroan, urriko lehen egunean

Bezperan baino lau gutxiago dira, azken hamabostaldian egunero atzeman izan direnen antzera. Iruñean eta Zizurren, atzo positibo berri gehien atera ziren herrietan, hiruna soilik izan ziren.
Hainbat lagun Iruñeko taberna bateko barran kontsumitzen, covid murrizketak amaituta. Argazkia: EFE
Hainbat lagun Iruñeko taberna bateko barran kontsumitzen, covid murrizketak amaituta. Argazkia: EFE

Nafarroako Osasun Sailak 28 positibo atzeman zituen atzo, urriak 1, Foru Gobernuak jakitera emandako datuen arabera. Bezperan baina lau kasu gutxiago dira.

Duela astebete, egun berean, 8 kasu gutxiago izan ziren (20) eta duela bi aste 6 gutxiago (22). Kopuruak antzekoak dira, dena dela, eta azken 15 egun hauetan bezala, egunero atzeman izan diren kasu berriak 30eko langatik behera daude.

1.632 proba diagnostiko egin zituzten PCR eta antigeno testen artean eta postibitate tasa % 1,7koa izan zen, bezperako %2,2koa baino baxuagoa.

14 herritan atzeman zituzten atzo kasu positiboak: hiruna Iruñean eta Zizurren, bina Ablitasen, Antsoainen, Artikan, Burlatan, Sarrigurenen, Irunberrin eta Barañainen; eta bana Aibarren, Marañonen, Martzillan, Donezteben eta Atarrabian.

Bestalde, ospitaleetako datuek ere hobera egin jarraitzen dute. Atzo pertsona bakarra ospitaleratu behar izan zuten covidagatik eta ez zen inor hil arrazoi horregatik. Une honetan 31 lagun daude covid-19agatik erietxeratuta Nafarroako ospitaleetan, bezperan baino lau gutxiago, eta horietatik 8 ZIUn daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X