Chivitek ez du uste murrizketak kentzeko "goizegi" denik: "Beste une batean gaude"
Maria Chivite Nafarroako presidenteak ez du uste koronabirusari aurre egiteko murrizketak kentzeko "goizegi" denik.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, "beste une batean gaude" baina kontuz ibiltzeko eskatu die nafarrei: "Murrizketak kendu ditugu, baina zuhurtzia eta erantzukizuna ezin ditugu kendu". Hori horrela, Gobernuak "erne" jarraituko duela nabarmendu du, baina gaur gaurkoz "birusaren zirkulazioa oso txikia da". Chiviteren esanetan, hori txertaketari esker lortu dute, eta nafarren ia % 80 babestuta dagoela azpimarratu du.
Ostalaritzari eta aisialdiari dagozkion neurrietan egindako arintze hori hezkuntza arlora pasatu ez izanagatik kritiko azaldu da hezkuntza komunitatea. Horren aurrean, Chivitek gogorarazi du haurrak immunizatu gabe daudela oraindik: "Horregatik ez ditu murrizketak kendu, haurrak txertatu gabe ditugu. Egia da ez direla larri gaixotzen, baina birusa berdin-berdin kutsatzen dute".
Halaber, eskoletan jardunaldi trinkoa Gabonak arte mantentzeari buruz, PSNko buruzagiak onartu du aldaketak egon daitezkeela. Horren hitzetan, "ezer ez da betiko. Lehen Hezkuntza konfinamenduak altxatzeko erabakia hartu dugu, eta hurrengo pausoak apurka-apurka emango ditugu". Aurreratu duenez, azaroan hezkuntzako protokoloa arintzeko bilera dago aurreikusita Lurralde Arteko Batzordean; "zain egongo gara", gaineratu du.
Maskara aldean zenbat denboraz izango dugun galdetuta, Chivitek ez du iragarpenik egin nahi izan. "Musukoak oso ondo funtzionatu du, birusen transmisioa oso txikia edo deusa izaten lagundu digu. Barnealdean, oraingoz, mantendu egingo dugu", esan du, eta zehaztu du ez dela ausartzen epe bat ematen, ez baitakite nolako bilakaera izango duen covid-19ak.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.