Nafarroako Ospitale Gunea
2021/08/25 - 16:48
Nafarroako Justiziak baimena eman du etxeratze-agindua astebetez luzatzeko
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baimena eman du etxeratze-agindua irailaren 2ra arte luzatzeko. 01:00etatik 06:00etara aplikatuko da intzidentzia altuko udalerrietan, asteburuetan, jaiegunetan eta herriko jaiak ospatu behar ziren egunetan (bezperak barne).
2021/08/25 - 16:01
Nafarroako Gobernua akusazio partikular gisa aurkeztuko da Pilar Barrioren hilketaren kasuan
Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzak krimen matxista gisa baieztatu du emakumearen hilketa.
2021/08/25 - 14:36
Hasi da hitzordurik gabeko txertaketa Nafarroan
Nafarroan, covid-19aren aurkako txertoa aldez aurretiko hitzordurik gabe jasotzeko aukera zabaldu dute gaur. FOREMeko egoitza zaharrean dagoen txertaketa-puntuko langileek jende asko hurbildu dela adierazi dute.
2021/08/24 - 10:15
100 kasutik gora zenbatu dituzte Nafarroan azken orduotan
102 kasu zenbatu dituzte, bezperan baino 15 gehiago, baina, hala ere, duela astebeteko 151 eta duela bi asteko 191 kasuak baino gutxiago dira.
2021/08/23 - 10:18
87raino jaitsi da positiboen kopurua Nafarroan
Bezperan baino 13 kasu gutxiago dira eta kutsatzeen beheranzko joera berresten dute; izan ere, 97 positibo zenbatu ziren duela 7 egun, eta 191, duela 14 egun.
2021/08/22 - 14:20
Hildako bi eta koronabirusak kutsatutako 100 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan
Bezperan baino 55 kutsatu gutxiago hauteman dituzte. Burlata, zazpi kasurekin, izan da azken orduetan kaltetu gehien izan dituen udalerria, Iruñearen atzetik.
2021/08/22 - 13:59
Litekeena da jarritako hiru milioi txertoen mugarria gainditzea asteburu honetan Euskadin
Txertoa jaso dezaketen EAEko biztanleen % 75,3 immunizatuta daude jada, eta % 83,4k gutxienez dosi bat jaso dute.
2021/08/21 - 14:54
Hildako bat eta 155 positibo berri Nafarroan
Hala ere, intzidentzia metatuak beheranzko joerari eutsi dio, 100.000 biztanleko 388 kasu izan baitira, aurreko egunean baino 20 puntu gutxiago.
2021/08/20 - 22:25
Nafarroako Unibertsitateak ikasleak txertatuko ditu ikasturtearen hasieran
Hezkuntza-zentroak irailaren 1ean hasiko den 2021-22 ikasturterako aurreikusita dituen segurtasun-neurrien berri eman du.
2021/08/20 - 17:56
Euskadiko 12 urtetik gorako herritarren % 75ek txertaketa pauta osoa jaso dute jada
Halaber, 1.650.105 pertsonari koronabirusaren aurkako txertoaren dosi bat jarri zaie dagoeneko. Hain zuzen ere, 12 urte edo gehiagoko biztanleen % 83,4 dira horiek.
2021/08/20 - 16:53
Bi hildako, ZIUetan ospitaleratze bat eta 137ra jaitsi dira positiboak Nafarroan
Azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatuak ere beherantz egiten jarraitzen du, eta 100.000 biztanleko 408 kasukoa da.
2021/08/19 - 15:05
150en bueltan jarraitzen dute positiboek Nafarroan
ZIUetan dauden gaixo larrien kopurua ez da hazi eta 27 pertsona daude zainketa intentsiboen unitatean.
2021/08/19 - 12:20
Kutsatutako pertsonek txertoa jaso ahal izateko tartea bi hilabetera murriztu dute Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoa joan den astean hasi zen duela bi hilabete koronabirusa pasatu zuten herritarrak txertatzen.
2021/08/18 - 20:50
EAEko ZIUetan ospitaleratutako hamarretik seik ez dute txertorik hartu
Batez besteko adina jaisten ari da. Azken aste honetan 35 pertsona hil dira EAEn, aurreko astean baino bi aldiz gehiago. Hildakoetako bi 20 eta 49 urte artekoak ziren. Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du inor ez dagoela libre, eta erantzukizunagatik txertoa hartzera deitu du.
2021/08/18 - 20:20
Nafarroako zein udalerritan ezarriko dute etxeratzeko aginduaren luzapena?
Guztira, Foru Erkidegoko 81 udalerritan ezarriko dute, gutxienez abuztuaren 26ra arte, etxeratze-agindua, 01:00etik 06:00etara artean.
2021/08/18 - 17:32
Nafarroan etxeratzeko agindua luzatzeko baimena eman du Justiziak
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, "beharrezkoa" eta "neurrikoa" da, kutsatze datuak ikusita.
2021/08/18 - 16:18
Osakidetzak 40.000 mezu bidali dizkie gaitza pasatu eta txertatzeko aukera duten herritarrei
Txertaketa kanpaina aurrera doan arren, bultzada bat behar du gazteenen artean. 30 eta 39 urte bitartekoen ia %75ek jaso dute lehen dosia. Baina 16 eta 29 adin tarteetan zifra baxuagoa da.
2021/08/18 - 16:06
Sagarduik txertoa jartzeko deia egin die herritarrei, 80.000 hitzordu baino gehiago daudelako eskuragarri
EAEko 12 urtetik gorako biztanleen % 73,9k osatu dute txertoa jartzeko jarraibidea, eta % 82,4k dosi bat dute gutxienez.
2021/08/18 - 16:05
Positiboak egonkor mantendu dira Nafarroan, baina ospitaleetako egoera gehiago tenkatu da
104 pertsona daude Osasunbideko erietxeetako gela arruntetan (bezperan baino bat gehiago), eta 27 gaixo daude larri (aurreko egunean baino bi gehiago).
2021/08/18 - 13:42
Udako geldialdiak zapuztu du 100 egunetan herritarren % 70 txertatuta izateko Sanchezen plana
Talde-immunizazioaren lasterketan lehen munduko herrialderik azkarrenetakoa izan zen uztailean Espainiako Estatua. Abiadura hori, ordea, moteldu egin da abuztuan.