Nafarroako parlamentua
2020/01/23 - 13:22
Minutuko isilunea Nafarroako Parlamentuan, Sunbillan hildako langileagatik
Kontrol Saioaren hasieran, legebiltzarkideek minutu bateko isilunea egin dute hildako langilearen senitartekoei eta gertukoei elkartasuna adierazteko.
2020/01/21 - 18:41
Navarra Sumak osoko zuzenketa aurkeztuko du aurrekontuen aurka
Esparzak uste du Barkosen Gobernuaren ildoa jarraitzen dutela, herritarrak eta enpresak zigortzen dituztela fiskalki, eta lanpostuen sorkuntza zailtzen dutela.
2020/01/21 - 11:39
Akordioak "gizarte politiketan aurrerapausoak" ekarriko dituela txalotu du Ahal Duguk
Alderdi morearen ustez, elkar ulertze horrek Nafarroan "beste aukera fidagarri, erreal eta iraunkor bat posible dela erakusten du, eskuinak ezarri nahi duen inboluzio arriskutsuaren aurrean".
2020/01/16 - 13:56
Nafarroako Parlamentuak 2018ko Kontu Orokorrei buruzko Legea onartu du
PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta I-Ek aldeko botoa eman dute; Navarra Sumak, aldiz, horren aurka bozkatu du. 4.179,67 milioi euroko gastuak jasotzen ditu.
2020/01/14 - 17:54
Errepresio frankistak Nafarroan eragindako biktimei buruzko atari digitala sortu dute
Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Dokumentazio Fondoan 22.555 errepresaliaturen datuak bildu dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gobernuak eta Parlamentuak elkarlanean egindako lana da.
2020/01/10 - 12:20
Nafarroako ikastetxe erlijiosoetan 'ehunka' sexu-abusu izan direla uste dute biktimek
“Biktimizazio bikoitza” deitoratu du biktimen elkarteak, aurrena biktimak izan direlako eta ondoren estali dituen “isiltasunagatik”.
2019/12/16 - 19:35
Pentsioak 1.080 eurora arte osatzeko eskatu diote Nafarroako Parlamentuari
Ehunka pentsiodun elkartu dira Iruñean protesta egiteko, euren aldarrikapenak biltzen dituen txostena Parlamentuaren esku utzi aurretik.
2019/12/02 - 13:44
Ehun urtetan euskararen alde egindako lanagatik saritu dute Euskaltzaindia
Euskaltzaindiak Nafarroako Parlamentuaren Domina jaso du, euskararen defentsan eta irakaskuntzan egindako lanagatik.
2019/11/27 - 22:08
EH Bilduk uste du badagoela aukera Chiviterekin Aurrekontuak negoziatzeko
Nafarroako Gobernuko presidentea EH Bildu eta Navarra Sumako ordezkariekin bildu da arratsaldean, datorren urteko Aurrekontuak negoziatzeko aukerak aztertzeko asmoz.
2019/10/23 - 17:37
D ereduan instituzio-errealitatea errespetatzen den aztertzea eskatu du Navarra Sumak
Koalizioak proposatu du eredu horretan erabiltzen diren testuliburuen "azterketa osoa" egitea.
2019/10/23 - 01:15
Pentsiodunek protestak indartuko dituzte, promesekin 'nekatuta'
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak iragarri dituzte azaroaren 16rako, elkarretaratzeak parlamentuetan abenduan, eta mobilizazio “orokorra” urtarrilean.
2019/10/22 - 14:27
Iñaki Iriarte (Na+) 'ekitaldi frankista' batean izan zela berretsi du Chivitek
"Faxista" deitzea leporatuta Navarra Sumak Santos Cerdan sozialistaren kontra salaketa bat aurkeztuko zuela iragarri ostean egin ditu adierazpen horiek Chivitek.
2019/10/21 - 14:56
'Proces' auziaren epaia babesteko adierazpena onartu dute Navarra Sumak eta PSNk
Parlamentuko gainerako taldeek kontra bozkatu dute. Horrez gain, EH Bilduk zigortutako buruzagi katalanei elkartasuna adierazteko testu bat baztertu du Ganberak.
2019/10/17 - 16:08
Navarra Suma bakarrik geratu da euskararen dekretua indargabetzeko saiakeran
Euskararen dekretua bertan behera utzi nahi zuen Navarra Sumak, eta arau berria egin bitartean iraganeko egoerara itzuli. Gainontzeko talde guztiek kontra bozkatu dute.
2019/10/17 - 14:32
Ganberak atzera bota du euskararen dekretua baliogabetzeko Navarra Sumaren legea
PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdiek euren botoak batu dituzte Navarra Sumaren lege-proposamena ez izapidetzeko.
2019/10/14 - 17:05
Nafarroako Parlamentuko taldeek zatiturik jaso dute Kataluniako prozesuaren epaia
Navarra Sumak eta PSNk "errespetuz" jaso dute. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdiek, berriz, Gorenaren epaia gaitzetsi dute.
2019/10/10 - 14:59
Foru Gobernuak euskararen zonifikazioa mantenduko duela iragarri du Chivitek
Nafarroan euskara legez ezartzeko EH Bilduren arrazoibideak babesten duen "gehiengo sozial eta politikorik ez dagoela" uste du Nafarroako presidenteak.
2019/10/05 - 18:06
Ezarrita dauden 'legeak aintzat hartuta', 'elkarbizitzaren alde' egingo du Chivitek
Espainiako Konstituzioa eta Nafarroako Foru Amejoramenduaren Legea izango dira PSNren iparrorratzak, 'Gobernu progresista bat' bideratzeko.
2019/10/03 - 13:33
Navarra Sumak proposatutako Ikurren Legea aztertzea onetsi dute Parlamentuan
Navarra Sumaren proposamenak PSNren babesa jaso du, eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Ezkerraren ezezkoa.
2019/09/26 - 17:34
Koldo Martinez izango da Nafarroako senatari berria
Geroa Bai, PSN eta Podemosen babesa jaso du Martinezek. Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren ostean hartuko du senatari kargua.