Polemika Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñaki Iriarte (Na+) 'ekitaldi frankista' batean izan zela berretsi du Chivitek

"Faxista" deitzea leporatuta Navarra Sumak Santos Cerdan sozialistaren kontra salaketa bat aurkeztuko zuela iragarri ostean egin ditu adierazpen horiek Chivitek.
Iñaki Iriarte (Navarra Suma), Nafarroako parlamentuan. Artxiboko argazkia: EiTB
Iñaki Iriarte (Navarra Suma), Nafarroako parlamentuan. Artxiboko argazkia: EiTB

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak astearte honetan azpimarratu duenez, Iñaki Iriarte "frankismoa goraipatzeko ekitaldi batean" izan zen. Zehazki, "faxista" deitzea leporatuta Navarra Sumak Santos Cerdan sozialistaren kontra salaketa bat aurkeztuko zuela iragarri ostean egin ditu adierazpen horiek Chivitek.

Abuztuan, errekete frankistei Leitzan egin zieten omenaldi batean parte hartu izana aurpegiratu zion Cerdanek Iriarteri. Testuinguru horretan, Javier Esparzak (Navarra Suma) Kongresurako PSNren hautagaiaren kontra demanda bat aurkeztuko zutela iragarri ostean, Cerdanek berak eman zuen argudio bera erabili du gaur Chivitek.

Horren harira, demanda bat "bakoitzak nahi duenean" aurkez dezakeela esan die Chivitek kazetariei, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariarekin izandako bilera amaitu ondoren. Gainera, Iriartek abuztuko ekitaldi horretan parte hartu zuela frogatu dezaketen “dokumentu grafikoak” egon badaudela azpimarratu du.

"Bakoitzak nahi duen izena jar diezaioke", esan du, baina "erreketeen banderak zeuden, Nafarroako bandera ereinozdunak", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

GERNIKA (BIZKAIA), 18/05/2026.- La Casa de Juntas de Gernika ha acogido este lunes la conmemoración del V Centenario del Fuero Nuevo de Bizkaia, que afianzó un sistema de autogobierno único, basado en usos, franquezas y libertades provenientes de la costumbre, en un acto presidido por el lehendakari, Imanol Pradales (en la imagen). EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko Foru Barriaren bosgarren mendeurrenaren ospakizuna, Gernikako Batzar-etxean

Imanol Pradales lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia "gaitasun berriak" dituen euskal autogobernuaren alde mintzatu dira Gernikan, egungo erronkei aurre egiteko (migrazioa aipatu dute, berbarako) eta "garapen nazional osoa" lortzeko, Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena ospatzeko Batzar-etxean egindako ekitaldian. Hitzordu horretan, foru-sistemak duen balioa nabarmendu dute, elkarlanean eta berme juridikoetan oinarritutako eredu gisa.

ANDALUZIA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PPk nabarmendu du Moreno "bermea" dela; PSOEk, berriz, Monteroren etorkizunaren inguruan erabaki beharko du

PPk "historikotzat" jo du hauteskundeen emaitza. Sozialistek, aldiz, onartu egin dute emaitzak ez direla nahi zituztenak, eta Voxek politikak aldatzea eta "nazioa lehenestea" eskatu du. Bestalde, Maillok (Por Andalucia) dimisioaren aukera baztertu du, eta Jose Ignacio Garciak (Adelante) iritzi dio Por Andaluciarekin batuta "emaitza txarragoak" lortuko zituela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X