Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu eta Izquierda-Ezkerra abstenituko dira Nafarroako Aurrekontuen bozketan

Horrela, baliteke Foru Erkidegoko Kontuak ostegun honetan onartzea, bi botoko aldearekin.
Nafarroako Parlamentuan hilaren 27an bozkatuko dituzte Aurrekontuak. Argazkia: EFE.
Nafarroako Parlamentuan hilaren 27an bozkatuko dituzte Aurrekontuak. Argazkia: EFE.

2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak hilaren 27an onar litzateke, ostegunarekin, bi botoko alde txikiarekin; izan ere, EH Bilduko eta Izquierda-Ezkerrako Parlamentuko bozeramaileek aurreratu dute euren taldeak abstenitu egingo direla bozketa horretan.

Akordioa ez da oraindik ofiziala (bi koalizioen Zuzendaritzek berretsi behar dute), baina, EH Bilduko Adolfo Araizek adierazi duenez, "kontuan izanik orain arte zein jarrera izan dugun, litekeena da abstentzioaren alde egitea". Araizen esanetan, "akordio politikoa, berez, balioa da", eta Aurrekontuetan "hainbat alde positibo" daude, hein batean EH Bilduren zuzenketei esker: adibidez, gizarte-blokeko politiketan gastuaren igoera. "Gustatzen ez zaizkigun gauzak ere badaude", gogorarazi du, dena den.

Nolanahi ere, ziurtatu du "Aurrekontuak onartzea erraztearen aldeko konpromisoari" eutsiko diotela, eta, gerora, adi egongo direla, hitzartutako hainbat kontu betetzen ote diren egiaztatzeko.

Izquierda-Ezkerrari dagokionez, IU abstentzioaren aldekoa da, baina Batzarre, aldiz, ez; IUko Marisa de Simonen iritziz, irizpide desberdinak izatea "ohikoa" da, eta ziurtzat eman du azkenean abstenitu egingo direla. Halaber, adierazi du ez duela uste I-Ek osoko bilkuran aurkeztuko dituen zuzenketak onartuko dituztenik.

De Simonek nabarmendu du Izquierda-Ezkerrak ez duela oztopatuko Aurrekontuak onartzea, "baina jarrera kritikoa erakutsi behar dugu". Kontuak, De Simonen hitzetan, "kontinuistak" dira, "ez dutelako txertatzen aparteko gizarte-aurrerapenik", eta, horrez gain, "ez dira nahikoak, beharrezko diru-sarrerak emango dituen zerga-erreforma bati uko egiten baitiote". Halaber, "babes handiegia" ematen diote irakaskuntza pribatuari, eta osasun-hitzarmen gehiago egotea babesten dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X