Nafarroako parlamentua
2023/12/14 - 12:47
UPNk Nafarroako Parlamentua utzi du PSNri ''zabor'' deitu ostean
UPNren talde parlamentarioak osoko bilkura utzi du, Javier Esparza bozeramaileak PSNren aurka gogor hitz egin ostean, Iruñeko Udalean aurkeztutako zentsura-mozioari babesa emateagatik.
2023/12/03 - 21:31
Iruñeko UNEDek jaso du 2023ko Nafarroako Urrezko Domina
Foru Komunitateko kondekorazio nagusia emateko ekitaldia Kultura eta Kirol Departamentuaren egoitzan egin da. Maria Chivite presidentearen hitzetan, UNED "talenturako, topaketarako, inklusiorako eta aukerarako gunea da".
2023/11/25 - 13:57
Nafarroako erakundeak, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko bat eginda
Nafarroako erakundeek, Maria Chivite presidentea buru dutela, elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Nafarroako Jauregiaren aurrean. Gobernuak, erakundeek eta herritarrek gizarte parekide eta indarkeriarik gabekoa eraikitzeko lanean jarraitu behar dutela azpimarratu du Chivitek.
2023/10/24 - 22:06
Nafarroako Parlamentuak Foruaren Hobekuntzaren erreformari buruzko ponentzia bat sortzea onartu du
Proposamenak PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin alderdien babesa jaso du, eta UPN, PP eta Vox aurka agertu dira. Proposamenak duela 41 urte indarrean sartu zen legea erreformatu nahi du, bi aldiz bakarrik ukitu dena.
2023/09/28 - 14:27
Nafarroako Parlamentuak atzera bota du "amnistia oro" errefusatzeko PPren mozioa
UPNk eta Voxek ere babestu dute ekimena, baina PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroak ezezko botoa eman diote.
2023/09/21 - 18:58
Uxue Barkos Nafarroako senatari autonomiko hautatu dute
Izendatu berritan, Nafarroako presidentea izandakoak beregan jarritako konfiantza eskertu du eta nafar guztien alde lan egiteko konpromisoa agertu du.
2023/08/23 - 12:48
Zuhaitz bat erori da Iruñeko Sarasate Pasealekuan, baina ez du inor zauritu
Goizeko 9:30ak aldera jazo da gertakaria, Nafarroako Parlamentuaren inguruetan. Uneotan lekua hesituta dago, zuhaitza erretiratzeko zain.
2023/08/18 - 14:27
Nafarroako Gobernuko kontseilariak karguaz jabetu dira
Gobernu berriko kideek hartu dituzte euren karguak, baina Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izango dena izan da salbuespena; izan ere, oraindik Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari izateari utzi beharko dio Nafarroako Gobernuan kargua hartu aurretik.
2023/08/17 - 13:52
Maria Chivitek bigarren aldiz hartu du Nafarroako presidente kargua
Ekitaldian, hitz egiteko eta akordioetara iristeko duten gaitasuna azpimarratu du, eta gobernu egonkorra izango dutela gaineratu.
2023/08/16 - 12:43
Hauek dira Nafarroako Gobernua osatuko duten 13 kontseilariak eta 3 presidenteordeak
PSNk 8 kontseilari eta presidenteorde bat izango ditu; Geroa Baik, 4 kontseilari eta presidenteorde bat, eta Zurekin Nafarroak, kontseilari bat eta presidenteorde bat.
2023/08/15 - 09:46
Gaur izendatuko dute Maria Chivite Nafarroako presidente, gehiengo soilarekin
Bigarren bozketa 17:20an egingo da, lehenengoa egin eta 24 ordura, eta hautagai sozialistak kontrako baino aldeko boto gehiago behar ditu presidente izendatzeko.
2023/08/14 - 23:02
Ezustekorik ezean, gehiengo soilez egingo dute Chivite Nafarroako presidente, asteartean
Astearteko 17:20an egingo da bigarren bozketa, lehenengotik 24 ordura, eta konfiantza emandakotzat joko da hautagai sozialistak Ganberako kideen gehiengo soila lortzen badu, kontrako baino aldeko boto gehiagorekin.
2023/08/14 - 22:20
Chivitek gobernu "aurrerakoia" defendatu du, "eskuinen inboluzioaren" aurrean
Bestalde, hautagai sozialistak iragarri du euskarari buruzko akordioa bultzatuko duela, "errealitate soziolinguistikotik abiatuta"
2023/08/14 - 19:43
Maria Chivitek ez du gehiengo osoa lortu Nafarroako presidente izateko
Maria Chivite sozialistak ez du gehiengo osoa lortu bigarren aldiz Nafarroako presidente izateko. Chivitek 24 ordu itxaron beharko ditu, Nafarroako Parlamentuko araudiak agintzen duen bezala, bere helburua lortzeko.
2023/08/14 - 16:35
Gobernu berria "zatituta" jaio dela dio UPNk eta "zorrotza" izango dela ohartarazi du EH Bilduk
Geroa Bairen arabera, gobernu akordioak 2015ean hasitako bideari jarraituko dio. Zurekin Nafarroak, bere aldetik, nabarmendu du bere babesa ez dela "txeke zuri bat", bide baten "hasiera" baizik.
2023/08/14 - 16:05
Maite Nosti (Vox): ''Chivite anderea, zure botere anbizioa neurrigabea da''
Alderdi komunista batekin eta Sabino Aranaren jarraitzaile den alderdi separatista batekin ituna egitea leporatu dio Voxeko parlamentariak Maria Chiviteri. PSNk "alderdi komunista, abertzale, separtista eta 'filoetarra' baten babesa" izango duela ere salatu du.
2023/08/14 - 15:49
''Gobernu hau eraldaketa sozialetan askoz ere anbiziotsuagoa eta ausartagoa izatea da gure helburua''
Begoña Alfaro Zurekin Nafarroako parlamentariak adierazi duenez, "Nafarroa erkidego aurrerakoia da gehiengoan". "Nafarroan, gehienok, ez ditugu identitateak aurrez aurre jartzen, batu egiten ditugu", adierazi du.
2023/08/14 - 15:29
Javier García Jiménez (PPN). ''Moderazioa, adostasuna eta zentzua ekartzeko euste-dikea izango da PP''
Javier García Jiménez ha señalado que su partido quiere hacer una "oposición constructiva" ante las "políticas sectarias de un Gobierno que necesitará el apoyo de todos aquellos que quieren romper Navarra".
2023/08/14 - 14:50
Uxue Barkos (Geroa Bai): ''Ezberdintasunak handiak direnean ere, adostasun puntuak handiak eta asko dira''
Uxue Barkosek onartu du Maria Chiviteren Gobernuan sartzeko negoziazioak gogorrak izan direla "Nafarroako errealitate politikotik kanpo dauden arrazoiengatik".
2023/08/14 - 14:21
Aznalek, Chiviteri: ''Gauza bat da inbestidura bat gainditzea eta beste bat lau urtez gobernatzea''
Laura Aznal EH Bilduren Nafarroako bozeramaileak Maria Chiviteren inbestidura saioan adierazi duenez, haien lehen helburua "eskuinari atea ixtea" da.