Nafarroako PP
2023/06/17 - 21:01
UPNk botereari eutsi dio Nafarroako udal nagusietan, eta EH Bilduk 39 alkatetza eskuratu ditu
PSNk Bilduri babesik ez ematearen ondorioz, UPNren esku geratu dira Iruñea, Lizarra eta Eguesibar, besteak beste. Udalen osaketarako egunean, Nafarroako alderdi nagusien arteko aliantza eta indar aldaketak izan dira, han eta hemen.
2023/06/17 - 19:37
Cristina Ibarrola (UPN), Iruñeko alkate, UPN eta PPren botoekin
PSNren bost boto zuriak erabakigarriak izan dira.
2023/06/16 - 07:00
Nafarroako Parlamentuak Geroa Bairen presidente batekin abiatuko du gaur XI. Legealdia
PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak akordioa itxi zuten Uxue Barkosen alderdiak Parlamentuko presidentea aukeratzeko. Unai Hualde Ganberako jarduneko presidentea aukeratu du Geroa Baik karguan errepikatzeko.
2023/06/10 - 13:30
UPN eta PP bereizita aurkeztuko dira Nafarroan hauteskunde orokorretara
Alderdi erregionalistak 2015eko hauteskunde orokorretan bezala hautestontzietara batuta joateko eskaintza egin zien popularrei, UPNk Diputatuen Kongresurako hautagaitzako lehen bi postuak izendatu zituen orduan, eta PPk Senaturako zerrendaburua aukeratu zuen.
2023/05/29 - 03:10
UPNk irabazi ditu hauteskundeak Nafarroan, baina Maria Chivitek orain arteko formulari eutsi ahalko dio
UPN izan da Foru Erkidegoan bozkatuena (15 hautetsi). Atzetik geratu dira PSN (11), EH Bildu (9), Geroa Bai (7), PP (3), Zurekin Nafarroa (3) eta Vox (2).
2023/05/29 - 03:05
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen eta UPNk Iruñean
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
2023/05/29 - 02:00
UPNk irabazi ditu hauteskundeak Iruñean, EH Bilduk baino zinegotzi bat gehiago lortuta
9 zinegotzi eskuratu ditu Cristina Ibarrola buru duen zerrendak. EH Bildu gelditu da bigarren, 8 zinegotzirekin. 5 ditu PSNk, 2 PPk, 2 Geroa Baik eta 1 Zurekin Nafarroa koalizioak.
2023/05/28 - 22:37
EAJk irabaziko luke Bilbon eta Donostian; EH Bilduk, Gasteizen; eta berdinketa teknikoa Iruñean
Nafarroako Parlamentuan, UPN izango litzateke bozkatuena, 12-13 eserlekurekin, baina PSN gertu egongo litzateke, 10-11rekin, eta Gobernuari eutsi ahalko lioke, egungo formula berarekin.
2023/05/28 - 16:41
Nafarroako Gobernua eskuinaren edo ezkerraren esku uztea erabaki beharko dute herritarrek
PSNren Gobernua aldatzeko irrikitan daudenei dei egin die UPNren hautagaiak. Chitivek eskuinaren alternatiba izaten jarraitu nahi du eta EH Bilduk eta Geroa Baik aldaketa gidatu.
2023/05/28 - 12:05
Zeintzuk dira gaurko hauteskunde egunaren azpimarrak?
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako boto-emaileek tokiko gobernuak nahiz lurraldekoak nola osatuko diren erabakiko dute gaur. Hainbat galdera ikur ageri dira gaurko udal eta foru hauteskundeetako lehiaren argazkian.
2023/05/27 - 22:44
Kanpainako buruhausteak alde batera utzi dituzte hautagaiek hausnarketa-egunean
Azken egunotan haien mezuak ozen zabaldu ondoren, kirola egiteko, senideekin egoteko edota atseden hartzeko baliatu dute eguna alderdi politikoetako hautagaiek.
2023/05/24 - 16:57
UPNk eta PPk elkarren kontrako mezuak bota dituzte, eskuinaren botoa eskuratu nahian
PSNk, bestalde, Nafarroako Gobernuak enpleguaren alorrean lortutakoa azpimarratu du, Zurekin koalizioak Exekutiboan zabaldutako bideari eutsiko diotela esan du, Geroa Baik trantsizio energetikoa izan du hizpide, eta EH Bilduk hizkuntza politikaz hitz egin du.
2023/05/21 - 17:32
Atsedenik ez hauteskunde-kanpainan, ezta igandean ere
EAEko eta Nafarroako hautagaiak jo eta ke dabiltza hauteskunde-kanpainaren erdian, badakitelako asko dagoela jokoan, eta boza bakoitzagatik borroka egin behar dutela. Gauzak horrela, gaur, igandea izanda ere, ekitaldiz josita dator eguna.
2023/05/20 - 23:41
Navarra Suma koalizioa osatu zuten PPk eta UPNk elkarri leporatu diote haustura
UPN traidorea dela esan du PPk, publikoa egin ez den akordioa sinatu duelako alderdi sozialistarekin. UPNek, kanpainaren ekitaldi nagusia egin du arratsaldean Iruñean.
2023/05/14 - 16:52
Maiatzaren 28rako hauteskunde kanpainaren lehen igandea
Hauteskundeetarako bi aste eskas falta direnean, alderdiek hauteskundeei begirako maratoiarekin jarraitu dute igande honetan, azken botoa lortu arte.
2023/05/12 - 22:41
Iruñeko alkatetza eskuratzeko lehia, Nafarroan
Nafarroako kanpainan lehia bizia Iruñean aginte makila eskuratzeko. Goizean hautagai guztiak mobilizatu dira, lehen kanpaina egun honetan proposamenak mahai gainean jartzeko.
2023/05/12 - 17:00
Nafarroan euriak guztiz baldintzatu du kanpainaren lehen goiza
Irabaztera sartu da kanpainan PSN. UPNk gazteenei eskatu die gaur botoa. Uxue Barkosek zabaldu zuen bideari eustea proposatu du Geroa Baik. Herritarren bizibaldintzak hobetzea du helburu EH Bilduk. Ilusioz beteta hasi du kanpaina Zurekin Nafarroa koalizioak. PPk ere gogotsu ekin dio kanpainari.
2023/05/11 - 22:41
Nafarroako udal eta foru hauteskundeen gakoak
Eskuineko alderdiak banatuta doaz Nafarroa Udal eta Foru hauteskundeetara, eta ikusteko dago orain lau urte beste boto lortzen duten. EH Bilduren kasuan, Iruñeko alkatetza berreskuratzea da lehentasuna. Ezkerreko alderdiak, aldiz, Zurekin Navarra koalizioan bat eginda doa.
2023/05/11 - 12:30
Gaur abiatuko da hauteskunde kanpaina, kanpainaurre luze eta sutsu baten ondotik
Arratsaldeko azken orduan egingo dituzten ekitaldien azken prestaketetan buru-belarri ari dira alderdiak. Gehienek Gasteiz eta Iruñea aukeratu dituzte kanpainari hasiera emateko.
2023/04/29 - 18:57
Pedro Sanchez Baluarten izan da PSNren hautagaiak babesten
Larrosaren egunean, Chivite ziur agertu da hauteskunde garaipenarekin. UPNk EH Bildurekin adostea leporatu die sozialistei. Geroa Baik eta EH Bilduk ezkerreko gobernuak osatzearen alde egin dute.