Nato Ipar Atlantikoko Iitunaren Erakundea
2022/06/28 - 10:50
Dena prest Madrilen OTAN "eraldatuko" duen goi bilerari hasiera emateko
Stoltenbergen arabera, helburuetako bat 300.000 soldadutako armada lortzea da. Gainera, bederatzi aliatuk BPGaren % 2 inbertitzen dute defentsan, eta beste 19k "asmo argia" dute. Mugak eta Madril, blindatuta goi bileraren aurrean.
2022/06/27 - 18:39
Biriatuko kontrol bereziak igande gauerdira arte luzatuko dira
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak azaldu duenez, "naturala den bezala", ezaugarri hauetako ekitaldi baten aurrean, "Estatuak segurtasun neurriak areagotu behar ditu, baita mugen kontrola ere".
2022/06/27 - 14:20
Segurtasun neurri handiak Madrilen, NATOren goi-bileraren atarian
Gaurtik aurrera Madrilen segurtasun neurriak fase "kritikoan" sartu dira, NATOk asteazkenean eta ostegunean egingo duen goi-bileraren bezperan. Segurtasun-indarretako 10.000 agentek babestuko dituzte bilerara etorriko diren 5.000 pertsonak.
2022/06/26 - 20:38
Lehorteak eta goseteak Etiopia astindu dute
G7 bileran mahaigaineratutako gaietako bat, NATOren gailurrean ere jorratuko dena, Ukrainako gerrak areagotutako gosetea da. Afrikan bereziki biziagotu da, bertako herrialdeek gerran dauden bi herrialdeetatik inportatzen duten gariarekiko dependentzia dela eta.
2022/06/26 - 16:30
NATOren goi-bilera babesteko operazio berezia Euskal Herrian ere nabari da
Madrilen izango den bileratik 500 kilometrora, gurean ere agerikoa da segurtasun neurrien areagotzea. Kontrolak egiten ari dira mugan, Eirene operazioaren baitan, bai jendarmeak eta baita Espainiako Polizia Nazionala ere. Hiru puntutan daude: Biriatun, Behobian eta Santiagoko zubian.
2022/06/26 - 16:27
Milaka lagun Madrilen, NATOren aurkako aldarrian
Aliantza militarretik irtetea, base militarrak ixtea eta gastu militarrera bideratutako zerga ez igotzea eskatu dute, besteak beste, antolatzaileek.
2022/06/26 - 15:55
NATOren Kontragailurrak Madrilen salatu du gerra heriotza eta suntsipena dela
Espainiako Estatuko kolektiboek Alemania, Hegoafrika, Ameriketako Estatu Batuak, El Salvador, Kuba edo Venezuelako beste batzuk hartu dituzte Europako gerraren eta munduko beste gatazka batzuen testuinguruan gehien kezkatzen dituzten gaiak jorratzeko.
2022/06/08 - 12:28
Merkel "lasai" agertu da, egungo egoera saihesteko bere esku zegoen guztia egin zuelako
Kargua utzi zuenetik egin duen lehen agerraldi publikoan, Angela Merkel Alemaniako kantziler ohiak Errusiarekin eta Vladimir Putin presidentearekin izan duen harreman politikoa errepasatu du. Olaf Scholz egungo kantzilerraren kudeaketa defendatzen duela ziurtatu du.
2022/06/02 - 01:02
Europar Batasunaren defentsa-politikan sartzea erabaki du Danimarkak
Hala adierazi dute erreferendumean parte hartu duten herritarren % 66k. Danimarkak 30 urte zeramatzan EBren defentsa-politikatik kanpo.
2022/05/30 - 14:44
Sanchezek berretsi du defentsarako gastu militarra handituko duela Espainiaren segurtasuna zaintzeko
Adierazpenok egin ditu Espainiako Gobernuko presidenteak NATOren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldian. Horren arabera, gaur-gaurkoz Erakundea bere historiako erronkarik handienaren aurrean dago. Koalizio-gobernuko kide den Unidas Podemosen ordezkaririk ez da izan ospakizunean.
2022/05/30 - 13:49
Espainia NATOn sartu zeneko 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia Madrilgo Errege Antzokian
Ekitaldiaren buru Espainiako errege Felipe VI.a izan da, eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Jens Stoltenberg Aliantzako idazkari nagusia ere izan dira.
2022/05/29 - 16:15
Erdoganek esan du ez diela "terrorismoa babesten duten" herrialdeei NATOn sartzen utziko
Turkiako presidenteak berretsi egin du Suedia eta Finlandia aliantza atlantikoan sartzeari emandako ezetza, Kurdistango Langileen Alderdiarekin (PKK) duten loturagatik; Ankarak terroristatzat duen erakunde kurdua.
2022/05/22 - 16:47
Finlandian bizi diren errusiarren kopuruak gora egin du Ukrainako inbasioa hasi zenetik
Finlandiak NATOn sartzeko eskaera egin ostean, herrialdea zatituta dago. Kontuan izan behar da errusiar asko bizi direla bertan, 80.000tik gora, eta hirugarren nazionalitatea dela errusiarra herrialdean. Hortaz, asko Putinen aldekoak dira.
2022/05/21 - 20:02
Finlandia eta Suedia Aliantzan sartzeari buruz hitz egiten jarraituko du NATOk Turkiarekin
Hasiera batean ezezkoa eman arren, Aliantzaren idazkari nagusia ziur dago Ankarako oposizioa elkarrizketaren bidez konpondu eta "aste gutxi barru" negoziazioak amaitu ahal izango direla.
2022/05/21 - 17:12
Errusia eta Finlandia arteko mugan, segurtasuna eta ekonomia dira herritarren kezkak
Inguru horretan, Errusiarekiko dependentzia handia dago merkataritzan, eta, orain, hori eten egin da. Segurtasuna ere kezka-iturri handia da bertan, Putinen gobernuak iragarri duelako armada indartuko duela mugaz bestalde, besteak beste, 12 unitate militar berri sortuko ditu.
2022/05/19 - 23:03
Helsinkiko hiritarrek uste dute NATOn sartzea baino beste aukerarik ez dutela
Helsinki hiriburuan herritar askok esan dute ez direla NATO zaleak, neutraltasunaren aldekoak dira. Hala ere, Errusiak Ukrainian egin duena ikusita ez dutela beste aukerarik ikusten NATOn sartzea baino. Finlandiak 5,5 milioi biztanle ditu, eta 900.000 erreserbista armadan sartzeko prest.
2022/05/19 - 21:13
Bidenen arabera, NATOn sartzeko "baldintza guztiak" betetzen dituzte Suediak eta Finlandiak
Presidente finlandiarrak eta lehen ministro suediarrak Turkiarekin hitz egiteko konpromisoa agertu dute, betoa altxa dezan.
2022/05/19 - 01:34
Suedia eta Finlandia NATOn sartzeko negoziazioa abiatzea oztopatu du Turkiak
Suedia eta Finlandia NATOn sartzearen aurka agertu da Turkia eta, ondorioz, aliatuen artean ez dago adostasun nahikorik bi herrialdeen eskariari bide emateko.
2022/05/18 - 10:26
Suediak eta Finlandiak aurkeztu dute NATOn sartzeko eskaera
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak ziurtatu du Suediak eta Finlandiak Aliantzarekin bat egiteko egin duten eskaera "urrats historikoa" dela.
2022/05/17 - 19:09
Suediak eta Finlandiak asteazken honetan entregatuko dute NATOn sartzeko eskaera
Bi herrialdeetako parlamentuek gehiengo zabalarekin berretsi dute aliantzan sartzea. Etxe Zuriak iragarri duenez, Joe Biden AEBko presidenteak Magdalena Andersson eta Sauli Niinisto hartuko ditu ostegunean, Washingtonen.