Naufragioak
2012/01/22 - 14:02
'Enpresak bazekien Costa Concordia kostara hurbildu ohi genuela'
Francesco Schettino joan den 13an hondoa jo zuen gurutze-ontziaren kapitainak azaldu duenez, enpresak ontzia kostara hurbiltzea babesten zuen "publizitatea" egiteko modu bat zelako.
2012/01/21 - 17:25
Beste emakume baten gorpua aurkitu dute 'Costa Concordia'ren barnean
12 bidaiarien hilotzak aurkitu dituzte dagoeneko eta beste 20 oraindik desagertuta daude. Gurutze-ontziaren 2.300 tona erregai itsasora zabaltzeko arriskuan daude.
2012/01/20 - 13:01
'Costa Concordia'ren 2.300 tona erregai, itsasora zabaltzeko arriskuan
Ontzia gehiago hondoratu da eta erreskate-lanak bertan behera utzi behar izan dituzte. Kapitainak etxean atxilotuta jarraitzen du, hondamendiaren erantzulea delakoan.
2012/01/19 - 19:57
Kapitainarekin afaltzen ari zen emakumearen misterioa
Haren izena ez da agertzen bidaiarien edo tripulatzaileen zerrendan, baina 'kapitain koldarra'rekin afaltzen ari zen istripuaren unean.
2012/01/19 - 00:50
'Costa Concordia'ren hondoratzeak 'ingurumenean kalteak' eragin ditu
Kapitainak adierazi du ez dela egia ihes egin zuela. 'Txalupa batera erori nintzen', esan du.
2012/01/19 - 00:34
'Titanic'eko biktima baten iloba onik atera da 'Costa Condordia'tik
"Nire osabaren istorioa berriz ere bizitzea bezalakoa izan da. Oso gogorra izan da, benetan, oraindik ere oso hunkituta nago" esan du Valentina Capuanok.
2012/01/18 - 22:06
'Costa Concordia' ontzia itsasoa kutsatzen hasi da jada
Agintariak kezkatuta daude ontziak barruan dituen 2.400 tona erregai itsasora isurtzeko arriskua dagoelako.
2012/01/18 - 18:52
'Costa Concordiako' kapitaina: 'Milaka pertsonen bizitza salbatu dut'
Hondoratzearen unean agintea berak zeukala aitortu du kapitainak. Denera, 11 lagun hil dira dagoeneko joan den ostiralean gertatu zen istripuaren ondorioz.
2012/01/15 - 22:15
Italiako gurutze-ontziaren istripuan hildakoetako bat espainiarra da
Dagoeneko bost hildako daude. Beste hiru, aldiz, bizirik aurkitu zituzte ontziaren barruan. Gurutze-ontziko kapitaina atxilotuta dago.
2012/01/15 - 10:50
Italian hondoa jo zuen gurutze-ontziaren kapitaina atxilotu dute
Poliziak 'Costa Concordia' itsasontziaren komandatea atxilotu du, ostiral honetan gurutze-ontziak hondoa jota, hiru bidaiari hil ostean. Grossetoko fiskalak deklarazioa hartu dio dagoeneko.
2012/01/14 - 15:04
Gutxienez 3 lagun hil dira gurutze-ontzi batek hondoa jota, Italian
Sardiniatik zetorren luxuzko gurutze-ontziak 4.200 bidaiari zeramatzan. Giglio uharteko kostaldearen aurrean hondartu ostean, kapitainak itsasontziaren hustea agindu du.