Kapitainarekin afaltzen ari zen emakumearen misterioa
'Costa Concordia' ontzia hondoratu eta gero, agintariek 25 urte inguruko emakumezko bat bilatu dute. Moldaviarra da, ilehoria, eta antza Francesco Schettino kapitainarekin afaltzen ari zen istripua izan zen unean.
Nor den misterioa izan da, baina orain argitu egin dute, Moldaviako Journal TV telebista-katean agertu baita gaur, azalpenak emateko. Bere esanetan, tripulazioko kidea zen eta, ondorioz, gainerako ofizialekin egon zitekeen.
Gazteak aitortu egin du istripuaren unean kapitainarekin afaltzen zegoela, eta defendatu egin du haren jarduna: "Milaka pertsona salbatu zituen. Lan aparta egin zuen; tripulazio guztiak elkartasuna agertu dio".
Hondoratzean, Dominikak salbamendu-txalupa batera igotzea lortu zuen eta, betiere bere hitzetan, beste hainbat pertsonari lagundu zien: "Nire burua zoriondu nahi dut, hainbat pertsona salbatzeagatik".
Fiskaltzak emakumezkoa galdekatu nahi du, gertatutakoa argitzeko. Halaber, zer dela eta zegoen ontzian ere galdetu nahi dio, haren izena ez baita agertzen bidaiarien eta tripulatzaileen zerrendetan.
Bien bitartean, "kapitain koldarra" (hala deitzen diote Italiako hedabideetan) bere herrira (Meta di Sorrento) iritsi zen atzo, Poliziak babestuta, eta bertan heroia balitz bezala egin zioten harrera.
Schettino kapitainak ontzitik ihes egin zuen istripuaren ostean. Lurrera iritsi zenean egin zuen lehen gauza amari deitzea izan zen, eta ondoren ontzia nola hondoratzen ari zen begiratzen geratu zen.
Valeria Montesarchio epaileak etxean giltzapetzea agindu du. Fiskalak, baina, kartzelatzea eskatu zuen, eta beraz, helegitea aurkeztuko du erabaki horren aurka.
'Costa Concordia' ontzia hondoratu eta gero, agintariek 25 urte inguruko emakumezko bat bilatu dute. Moldaviarra da, ilehoria, eta antza Francesco Schettino kapitainarekin afaltzen ari zen istripua izan zen unean.Nor den misterioa izan da, baina orain argitu egin dute, Moldaviako Journal TV telebista-katean agertu baita gaur, azalpenak emateko. Bere esanetan, tripulazioko kidea zen eta, ondorioz, gainerako ofizialekin egon zitekeen.Gazteak aitortu egin du istripuaren unean kapitainarekin afaltzen zegoela, eta defendatu egin du haren jarduna: "Milaka pertsona salbatu zituen. Lan aparta egin zuen; tripulazio guztiak elkartasuna agertu dio".Hondoratzean, Dominikak salbamendu-txalupa batera igotzea lortu zuen eta, betiere bere hitzetan, beste hainbat pertsonari lagundu zien: "Nire burua zoriondu nahi dut, hainbat pertsona salbatzeagatik".Fiskaltzak emakumezkoa galdekatu nahi du, gertatutakoa argitzeko. Halaber, zer dela eta zegoen ontzian ere galdetu nahi dio, haren izena ez baita agertzen bidaiarien eta tripulatzaileen zerrendetan.Bien bitartean, "kapitain koldarra" (hala deitzen diote Italiako hedabideetan) bere herrira (Meta di Sorrento) iritsi zen atzo, Poliziak babestuta, eta bertan heroia balitz bezala egin zioten harrera.Schettino kapitainak ontzitik ihes egin zuen istripuaren ostean. Lurrera iritsi zenean egin zuen lehen gauza amari deitzea izan zen, eta ondoren ontzia nola hondoratzen ari zen begiratzen geratu zen.Valeria Montesarchio epaileak etxean giltzapetzea agindu du. Fiskalak, baina, kartzelatzea eskatu zuen, eta beraz, helegitea aurkeztuko du erabaki horren aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezuak nonahi, Oihane Mateosen heriotza dela eta
Bart zendu da Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua, eta zorigaiztoko albiste jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.