Naufragioak
2022/02/15 - 21:37
Zazpi pertsona hil dira eta 14 desagertu Galiziako arrantza-ontzi bat hondoratuta, Kanadan
Galiziako arrantza-ontzi bat hondoratu da goizaldean Ternuan (Kanada), eta bertan zihoazen 24 bidaiarietako zazpi hil dira. Gainera, 14 desagertu dira eta hiru bizirik erreskatatu dituzte.
2021/11/24 - 22:20
Gutxienez 27 pertsona hil dira Mantxako kanalean, ontzi bat hondoratuta
Bi pertsona erreskatatu ahal izan dituzte Calaiseko kostaldean. Migratzaileak Erresuma Batura heldu nahi zuten. Ustezko lau trafikatzaile atxilotu dituzte. Johnsonek eta Macronek migratzaileen ahaleginak geldiarazteko eta talde kriminalak harrapatzeko ahaleginak bateratzea adostu dute.
2021/10/18 - 21:33
Atxondoko hiru herritarren zazpi senide hil dira naufragio batean, Europara bidean
Ontzia Trafalgar lurmuturretik gertu hondoratu zen asteburuan, Cadizko kostaldean. Hildakoen artean, Atxondoko herritarren bost lehengusu, emazte bat eta bost urteko semea daude.
2021/08/20 - 17:53
52 pertsona hil dira Kanarietan ontzi pneumatiko bat hondoratu ondoren
Emakume bat bizirik atera da naufragiotik, eta azaldu duenez, txalupa duela astebete atera zen Marokotik, 53 pertsona zeramatzala. Itsas Salbamendukoek, bizirik atera den pertsona erreskatatzeaz gainera, bi gorpuzki berreskuratu ahal izan dituzte.
2021/07/03 - 22:30
Gutxienez 43 pertsona hil dira Tunisiako kostaldean, ontzi bat hondoratuta
Urtea hasi denetik 700 pertsona inguru ito dira Mediterraneoan, Europako kostaldera iristeko saiakeran, baina kopurua handiagoa izan daiteke.
2021/04/23 - 16:33
Erakunde humanitarioen arabera, 130 dira Libiako hondoratzearen biktimak
Urperatutako ontziaren aztarnak aurkitu dituzte, baina ez dute bizirik atera den inor aurkitu. Ezbeharra Libiako kostaldean gertatu da, Tripolitik ekialdera.
2021/04/23 - 12:55
130 pertsona zeramatzan ontzi bat hondoratu da Libiako kostaldean
SOS Mediterraneok jakitera eman duenez, "Ocean Viking" erreskate ontziak gutxienez 10 gorpu aurkitu ditu Libiako kostaldean.
2021/02/26 - 12:33
150 pertsona daramatzan ontzi bat galduta dabil Libiako kostaldean
"Hondoratzeko arrisku handia" dauka ontzi horrek, eta, meteorologia baldintza kaskarrak tarteko, zail dute bertan doazen pertsonekin hitz egitea.
2021/02/25 - 08:33
Gutxienez 41 pertsona hil dira Mediterraneoan, ontzia hondoratuta
Ontzia ostegunean irten zen Libiatik. Gutxienez 77 pertsona bizirik erreskatatu dituzte eta Sizilian porturatu zain daude.
2020/11/12 - 23:46
Txalupa batean zihoazen 74 migratzaile hil dira Libiako kostan
Libiako kostazainek 31 gorpu atera dituzte, eta arrantzontzi batek portura eraman ditu bizirik aurkitu dituztenak.
2020/08/20 - 12:15
45 migratzaile hil dira Libiako uretan urteko naufragio handienean
Astelehenean arrantzontzi batek erreskatatzea lortu zituen beste 37 pertsona atxilotu eta milizia armatuek kudeatutako atxilotze zentroetara eraman dituzte.
2020/02/16 - 21:53
'Albacora Seis' atunontzia Boli Kostan hondoratu da, ur-ihesa izan ondoren
Nicra-7 armadore bizkaitarraren ontzi bat zen. 29 arrantzaleak beste ontzi batek erreskatatu ditu.
2019/08/28 - 01:00
Bost migratzaile hil eta 20 bat desagertu dira ontzi bat hondoratuta Libian
65 migratzaile erreskatatu dituzte bizirik. Urtea hasi zenetik gutxienez 859 pertsona hil dira Mediterraneoan, Europara iritsi nahian.
2019/08/27 - 20:59
Hainbat migratzaile hil dira Libiako kostaldetik gertu, naufragio baten ondorioz
Oraindik ez dago datu ofizialik, baina 90 pertsona inguru atzeman dituzte ontzian, eta 40 migratzaile inguru desagertuta daude.
2019/08/08 - 12:48
Bederatzi lagun erreskatatu dituzte Hendaia parean beren ontzia hondoratzen hastean
Ontziak matxura izan du motorrean. Hala ere, Gurutze Gorriak onik atera ditu bederatzi tripulatzaileak, hiru nagusi eta sei ume.
2019/08/04 - 15:19
25 pertsona hil dira Filipinetan izandako hiru hondoratzetan
Hildakoak Chi-chi eta Jenny Vince ontzietakoak dira eta haien artean adingabeko bat dago. Keziah ontziko tripulatzaile guztiak bizirik irten dira.
2019/07/26 - 10:40
150 pertsona baino gehiago hil dira Libiako uretan ontzi bat hondoratu ostean
Dozenaka pertsona erreskatatu dituzte. 250 lagun bat zeramatzan ontzia Khomsetik (Libia) atera zen.
2019/07/04 - 19:17
Gutxienez 81 pertsona migratzaile desagertu dira Tunisiako kostaldean
Ontzia duela bi egun abiatu zen Zuara hiritik (Libia). Jitoan zegoen, eta arrantza-ontzi batek aurkitu du. Arrantzaleek kostazainei abisua eman diete.
2019/06/11 - 17:28
Ibaitik atera dute Budapesten hondoratutako ontzia, bost gorpurekin
Orain dela bi aste, Danubio ibaian, barruan 35 pertsona zeudela hondoratu zen ontzia azalera atera dute. Barruan 5 gorpu aurkitu dituzte. 7 pertsona baino ez ziren istriputik bizirik atera.
2019/05/30 - 11:18
Zazpi hildako eta 19 desagertu, Danubion ontzi bat hondoratu ostean
Ontzian 33 turista hegokorear eta tripulazioko bi hungariar zihoazen istripuaren unean. Ontzia Budapesteko Parlamentuaren ondoan irauli eta hondoratu da.