La Naval
2019/01/03 - 13:42
La Navaleko langileek egoerari irtenbidea ematen dionari botoa emango diote
Enpresa-batzordeak ontziolaren alde "dena emateko" eskatu die alderdiei; gobernuei, berriz, ontziola eros dezatela galdatu die.
2018/12/28 - 10:32
2018, aldaketa, protesta eta aldarrikapen feministen urtea
Hauek izan dira 2018. urteko aktualitate, kirol, kultura eta telebistaren unerik onenak.
2018/12/27 - 13:31
La Navaleko langileak, ontziolaren irteeraren kontra
La Navaleko langileak Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean manifestatu dira, Bilbon. Urtarrilean likidatuko dute ontziola.
2018/12/20 - 21:42
La Navaleko langileek Bilboko Kale Nagusia moztu dute ordubetez
La Navaleko langileek elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren parean eta Kale Nagusia moztu dute ordubetez. Ontziola erosteko eskatu dute Bilbon.
2018/12/14 - 17:06
Ontziolaren jabetzaren % 40 eskuratzea proposatu dute La Navaleko langileek
Langile batzordeak iragarri du "inbertitzaile" berriak izan litezkeela, jasoko dituzten kalte-ordainak horretan inbertituz gero. Guztira, lauzpabost milioi jarriko lituzkete.
2018/12/05 - 10:48
Euskalduna Jauregiaren atarian bildu dira Navaleko langileak
Sestaoko ontziolako langileek adierazi dutenez, hilaren 17an bukatzen da kontsulta epea eta enpresak 'bai ala bai' kaleratuak izango direla esan die.
2018/12/01 - 21:41
Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren inplikazioa eskatu dute Bilbon
Navaleko langileek manifestazioa egin dute larunbat arratsalde honetan Bilbon. Hainbat ordezkari politikok martxa babestu dute.
2018/12/01 - 20:58
La Navaleko langileek ontziola erosteko eskatu diete Espainiako eta EAEko Gobernuei
Ontziolaren itxiera eta 177 langileen kaleratzea saihesteko, bi Gobernuen inplikazioa eskatu du enpresa-batzordeak.
2018/11/20 - 10:20
Amaitu da La Navaleko langileek ontziolan egin duten bigarren itxialdia
Epaitegiak lan-erregulazioko espedientea onartu ondoren, zortzi orduko itxialdia egin dute: asteleheneko 22:00etatik astearteko 06:00etara.
2018/11/20 - 09:35
Navaleko langileek ontziola barruan eman dute gaua
Gaur Imanol Pradales Bizkaiko Ekonomia diputatuarekin bilduko dira. Epaileak lan erregulazio plana onartu arren, langileek ez dute amore emateko asmorik.
2018/11/14 - 12:49
Navaleko langileek bilkura egin dute Iberdrola Dorrearen atarian
Langileen ustez 3 irtenbide daude: draga bukatzea, bezero berriak bilatzea edo Jaurlaritzak edo Espainiako Gobernuak ontziola erostea.
2018/11/12 - 16:58
Gobernuek negoziazioei eutsiko diete, dragaren eraikuntza La Navalen buka dezaten
Enpresa batzordeak, bere aldetik, ontziola erosteko eskatu die erakundeei, enpresaren itxiera saihesteko. Estatuko Industria idazkariak aukera hori baztertu du, Europako araudiak onartzen ez duelako.
2018/11/12 - 15:11
Navaleko langile batzordea Industria ministroarekin bilduta dago
Navalen etorkizuna jokoan dago Bilbon. Jaurlaritza, Espainiako Gobernua eta Navaleko langile batzoredea bilduta daude, irtenbide bat aurkitzeko.
2018/11/09 - 14:12
Espainiako Gobernua eta Jaurlaritza La Navaleko langileekin bilduko dira astelehenean
Arantxa Tapia sailburuak iragarri du batzarra. Aurreratu duenez, enpresaren akzioak erosiko dituen 'talde publiko-pribatu' bat osatzeko lanetan ari dira.
2018/11/08 - 23:26
Milaka lagun bildu dira Barakaldon, La Navaleko langileei babesa adierazteko
La Navaleko enpresa batzordeak ontziola erosteko eskatu die berriro Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, "armadoreari konfiantza emateko bide bakarra delako".
2018/11/08 - 13:17
La Naval erosteko eskatu diote langileek Espainiako Gobernu eta Eusko Jaurlaritzari
Arratsaldean manifestazioa egingo dute Barakaldon eta datorren astean Iberdrolaren egoitzaren aurrean izango dira elkarretaratzea egiten. Abenduaren 1ean, berriz,manifestazioa egingo dute Bilbon.
2018/11/08 - 12:28
Furgoneta bat sutan, Navaleko langileen protestan
Navaleko langileak euren protestak aregotzen ari dira eta furgoneta bat erre dute. 'Erreskatea bai, itxiera ez' oihujatzen dute langileek. (Boulevard saioaren irudiak)
2018/11/07 - 15:39
Van Oord armadoreak ez du bere ontzia Sestaoko La Navalen amaituko
Ontziolarako inbertitzaile baten faltak eragin du erabakia. Langileek bilera egingo dute ostegunean erabakiaren nondik norakoak ezagutzeko, eta ondoren, manifestazioa egingo dute Barakaldon.
2018/11/07 - 15:10
'Vox Alexia' ez dute Navalean amaituko
Azkenean 'Vox Alexia' ontzia ez dute Sestaoko Naval ontziolan amaituko. Hala eman du jakitera Van Oord Holandako armadoreak.
2018/11/07 - 14:15
La Navalen parte-hartzea izateko tresnak badituela uste du Eusko Jaurlaritzak
Arantxa Tapia sailburuaren esanetan, Eusko Jaurlaritza prest dago Sestaoko ontziolan parte hartzea izateko, beti ere inbertitzaile pribatu bat agertzen bada.