La Naval
2015/02/12 - 21:20
EAEko ontziolek datozen bi urteetarako lana dute
Hala ere, petrolioaren prezioak behera egin du eta horrek ontziak eraikitzeko kontratu berrietan atzerapenak eragin ditu.
2015/01/16 - 14:09
La Navalek beste kontratu bat lortu du, 'offshore' ontzi bat egiteko
Bi urteko lan-zama ekarriko du kontratuak. Hilabete hasieran, bi ontzi egiteko beste kontratu bat sinatu zuen ontziolak.
2015/01/05 - 15:31
La Navalek hiru urteko bi kontratu sinatu ditu, bi galga egiteko
Kontratuak bi milioi lanordu ekarriko ditu, datozen ia hiru urteetarako. Ontziek 158 metroko luzera eta 36 metroko zabalera izango dute.
2014/07/18 - 19:30
La Navaleko sindikatuek geldialdiak deitu dituzte 52 kaleratzeengatik
Sestaoko ontziolako zuzendaritzak ekainean aurkeztu zuen 52 langile kaltetuko dituen kontratuen iraungitze espedientea. Sindikatuen aburuz, ez dago arrazoi ekonomikorik edo produktiborik.
2014/07/17 - 22:02
Helegitea, La Navalen kontratuak iraungitzeko espedientearen aurka
Enpresa batzordearen arabera, 52 langile kaltetzen dituen espedientea martxan jartzen bada, ontziolak "produkzio ahalmena galduko du".
2014/06/24 - 13:30
Navaleko sindikatuek eta zuzendaritzak hitzarmena lortu dute
Aldeek bilera egin zuten atzo, eta gaur bertan sinatu nahi dute bederatzigarren espedientearen inguruko akordioa sindikatu guztiekin.
2014/06/12 - 18:08
Bederatzigarren lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu du La Navalek
Enplegu-erregulaziorako txosten berriak 140 langileri eragingo die, eta uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean iraungo du.
2014/05/09 - 16:20
Bi urterako lana izango dute La Navalen kontratu berriarekin
Latz kostata,baina La Navali bi urteko arnasa emango dion kontratua heldu da. Ferry bat egingo dute Holandako konpainia batentzat.
2014/05/09 - 13:42
La Navalen kontratua ona da, baina ez da nahikoa, langileen arabera
Herbeheretako konpainia batentzat ferry handi bat egiteko kontratua sinatu du, eta bi urterako lana bermatu dute.
2014/05/09 - 09:11
Sestaoko La Navalek bi urterako lan karga lortu du
Herbeheretako konpainia batentzat ferry handi bat egiteko kontratua sinatu du.
2014/05/08 - 17:16
La Naval ontzi bat egiten hasi da, baina ezer sinatu gabe
Maiatzaren 22an Tapiarekin bilduko den langile batzordeak egoera gero eta okerragoa dela eta bederatzigarren EREra gerturatzen ari direla aurreratu du.
2014/04/17 - 15:05
Tapiak La Navalen 'berri oso onak' berehala jasotzea espero du
Bestalde, sailburuaren ustean, langileen batzordea ez da 'bidezkoa eta ez dago errealitatean'. Tapiak nabarmendu du ezin dutela enpresako "zuzendaritza komertzialaren" lana egin.
2014/04/15 - 14:05
La Navaleko langileek Eusko Jaurlaritzaren aurrean protesta egin dute
La Navaleko enpresa-komiteak Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean protesta egin dute ontziolarentzat lan-karga handiagoa eskatzeko.
2014/03/25 - 13:14
La Navaleko langileen protesta
La Naval ontziolako langileek protesta egin dute gaur goizean Sestaotik Erandiora joanez.
2014/03/25 - 10:08
La Navaleko langileak, Murueta ontziolaren aurrean lan-karga eske
Sestaotik Erandiora ibilaldia egin dute. Kontzentrazioa egin dute Murueta ontziolaren aurrean, lan-karga eskatzeko.
2014/03/14 - 14:10
La Naval ontziola, kontratu berri bat lortzear
Enpresako ordezkaritza Holandan izan da ontzi berri baten eraikuntza negoziatzeko, eta bide onetik omen doaz elkarrizketak.
2014/03/12 - 15:26
La Navalen, lan erregulazio txostena 20 langilerentzat
¿Sestaoko La Naval lanik gabe gelditu da, eta Euskal Herrian langabezia tasarik handiena duen herriarentzat beste kolpe gogor bat da.
2014/02/21 - 12:44
La Navaleko langileen protesta, Gasteizko legebiltzarraren aurrean
Sestaoko La Naval ontziolako langileak Gasteizko legebiltzarraren aurrean bildu dira enpresarentzat lan karga handiagoa eskatzeko.
2014/02/18 - 15:39
Naval ontziolako langileek 24 orduko itxialdiari ekin diote
Larri daude, lanik gabe. Zuzendaritzak dio ontzi gehiago egiteko aurreakordioak zehazten ari dela. Baina, langileak ez dira fio eta sinatutako kontraturik ikusi ezean, mobilizazioei eutsiko diete.
2014/02/15 - 11:04
'La Navalek badu etorkizuna', esan du Jaurlaritzak
"La Naval berezia da, beste ontziolak baino handiagoa da eta bereziki eragin dio Europak jarritako isuna", esan du Tapiak. Halaber, "pazientziaz eta zuhur" jokatu behar da, sailburuaren hitzetan.