Navarra Suma
2019/06/16 - 15:27
Eskuinari mesede egiteko, Navarra Sumarekin ituna izatea leporatu dio EH Bilduk PSNri
Koalizio abertzaleak oharra kaleratu du PSNk eskuinari "udal-gobernuak oparitu" dizkiola salatuz, "gobernu alternatiboak egotea galaraziz".
2019/06/15 - 21:49
Mayak hartu du Iruñeko Alkatetza, gehiengo sinplez
Joseba Asironek, bestalde, ez du karguaz jabetzeko aukerarik izan, EH Bilduren (7) eta Geroa Bairen (2) babesa soilik jaso baitu. Iruñean, baina, 14 zinegotzi behar dituzte gehiengo osoa eskuratzeko.
2019/06/15 - 20:29
Enrique Maya, Iruñeko alkate berria
Navarra Sumako hautagaiak 13 boza jaso ditu; Joseba Asironek (EH Bildu), 9; eta Maite Esporrinek (PSN), 5.
2019/06/15 - 19:26
PSNk EH Bilduri ezarritako betoak Navarra Sumari egin dio mesede
PSNk ez du koalizio abertzalearekin bat egin nahi izan, eta Navarra Sumak gehiengo sinplearekin eskuratu ditu hainbat alkatetza.
2019/06/14 - 16:19
Maya, Asiron eta Esporrin izango dira lehian Iruñean
Asironek Geroa Bairen baiezkoa espero du, baina oso zaila du Maite Esporrin sozialistarena lortzea. Azken lehia Asironen eta Enrique Mayaren artean izango dela dirudi.
2019/06/14 - 12:47
Udalen osaketa, akordioen menpe
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
2019/06/13 - 16:15
Esparzak Chiviteri egotzi dizkio Sanchezek inbestidurarako dituen arazoak
Maria Chivitek EH Bildurekin duen menpekotasuna azpimarratu du Javier Esparzak, bere abstentziorik gabe ez duelako presidentetza lortuko.
2019/06/11 - 14:14
Iruñean akordioa lortzeko dokumentu bat helarazi die EH Bilduk Geroa Bairi eta PSNri
EH Bildurekin biltzea baztertu du PSNk. Hala ere, Joseba Asiron Iruñeko jarduneko alkategaiak 'azken unera arte' ahaleginduko dela ziurtatu du. Bestalde, PSNko alkategaia babestea baztertu du.
2019/06/11 - 08:57
Iruñeko Udalean Mayari edo Asironi babesa ematea baztertu du Esporrinek
Maite Esporrin PSNren Iruñeko alkategaiak bere hautagaitzari eutsi egingo diola berretsi du. Horrela, erronka bota dio EH Bilduri botoa eman diezaion.
2019/06/08 - 14:47
PSNren jarrera giltzarri izango da Nafarroako udal nagusietan
Akordiorik ezean, Iruñean, Lizarran, Burlatan, Eguesen edo Tafallan zerrendarik bozkatuenak aginduko du, gehiengo osorik ez badu ere: Navarra Sumak, alegia.
2019/06/03 - 23:29
PPk ez dio EAJri lagunduko Navarra Sumaren gobernua oztopatzen badu
Alfonso Alonso popularren presidentea jeltzaleekin "hitz egiteko prest" dago, baina Navarra Sumaren gobernu bat oztopatzea eta EH Bilduren Estatutu proposamena babestea jarri ditu "marra gorritzat".
2019/06/03 - 19:42
PSOEk ez du begi onez ikusten Chivitek Gobernu aurrerakoia osatzeko abiatu duen bidea
Ferrazetik abisua jaso arren, PSNk, oraingoz, eutsi egiten dio aste honetan hastekoa duen bilera-errondari. Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra alderdiekin da biltzekoa Chivite.
2019/06/02 - 21:43
Nafarroako Gobernu berrirako itunak adosteko elkarrizketak, gertu
Maria Chivite sozialistak bilera-sorta jarriko du abian aste honetan bertan, eta Geroa Bairekin, Podemosekin eta Ezkerrarekin hitz egingo du inbestidurari begira akordioa egiten saiatzeko.
2019/05/31 - 22:19
Asiron: 'PSNri eskuinari bidea ixteko eskatuko diegu'
Joseba Asiron ahal den tokietan udal gobernu progresistak osatze aldera dago, eta Navarra Sumak, bitartean, hauteskundeetan lehen alderdia izan dela aldarrikatzen du.
2019/05/18 - 16:04
Navarra Suma izango litzateke indar bozkatuena, % 31ko babesarekin
Dena dela, EiTB Focuseko inkestaren emaitzaren arabera, laukoak gehiengoa berretsiko luke Nafarroako Parlamentuan.
2019/05/18 - 11:02
Laukoak gehiengoa berretsiko luke Nafarroako Parlamentuan
Navarra Suma izango litzateke lehen indarra 16-17 eserlekurekin. Geroa Baik eta EH Bilduk gora egingo lukete eta 10 eta 9 parlamentarirekin geratuko lirateke. Asironek ez lioke eutsiko Alkatetzari.
2019/05/07 - 16:23
PSNk Nafarroa plural bat garatuko duen gobernua zuzendu nahi du
Ahal Duguk egungo eredu ekonomikoa aldatu nahi du eta Navarra Suman, Enrique Maya alkategaiak Iruñerako dituen egitasmoak aurkeztu ditu.
2019/03/18 - 09:51
Sayas eta Garcia Adanero izango dira Navarra Sumaren Kongresurako zerrendaburuak
Alderdi Popularrak hirugarren hautagaia aukeratuko du, eta Ciudadanosek laugarrena. Alberto Catalan erregionalista izango da Senaturako zerrendaburua.
2019/03/13 - 00:07
UPNk eta Ciudadanosek foru erregimena 'errespetatzeko' konpromisoa hartu dute
Akordio “historikoa” dela azpimarratu dute Javier Esparzak eta Albert Riverak.