NBEren klimari buruzko goi-bilera
2021/11/12 - 15:26
Ekintzaile taldeek gogoratu dute COP26ko testuak marra gorri guztiak gainditzen dituela
Glasgown protestan dabiltzan guztion ahoetan esaldi bera entzun daiteke egunotan: ez da nahikoa adostutakoa eta ez dira nahikoak hartutako neurriak.
2021/11/12 - 15:22
Negoziazio gogorrak izaten ari dira COP26an akordioa lortzeko
Oraindik negoziatzen jarraitzeko epe tarte txiki bat dute gauera arte. Azkena zabaldu den zirriborroan ikatza eta beste erragai fosilak atzean uzteko helburuaz dirulaguntza publikoak kentzea aurreikusten da.
2021/11/12 - 11:27
COP26ko akordiorako azken zirriborroak leundu egin ditu aurrekoak jasotzen zituen konpromiso batzuk
Azken zirriborro honen arabera ez dago, idatziz behintzat, erregai fosilak diru publikoz finantzatzeari uzteko inolako konpromisorik. 8 orrialde eta 94 artikulu ditu zirriborroak, eta lurra gehienez ere 1,5 ºC berotu dadin lortzeko neurri eta konpromisoak biltzen ditu.
2021/11/12 - 11:00
Arantxa Tapia: "Energia enpresak dira lehen interesatuak deskarbonizazio prozesuaren parte izateko"
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren esanetan, kutsatzaile handienak izan diren energia enpresek urrats handiak egin dituzte deskarbonizazio helburuetara egokitzeko, bai baitakide estrategia horrekin bat egiten ez badute, desagertu egingo direla.
2021/11/11 - 22:28
Egun baten faltan isuri eta finantziazio helburuak hobetzeko saiakera, COP26 goi-bileran
Finantziazioa areagotzeko eskatu die goi-bilerako presidenteak herrialde aberatsei; izan ere, diru nahikorik gabe, estatu pobreek ezingo dutelako klima aldaketaren eragina arindu, egokitu edo biziraun.
2021/11/11 - 20:33
Antartika urtu daiteke?
Maialen Martija Euskalmeteko koordinatzaileak erantzun du ez dagoela egoera hori epe laburrean eman daitekeen adierazlerik.
2021/11/11 - 18:02
2030erako hiri barruko garraio publikoa erregairik gabekoa izatea proposatu du Eudelek
Euskadiko Udalen Elkarteak ingurumenaren aldeko hainbat konpromiso jarri ditu mahai gainean, baina udalen esku egongo da proposamen horiek betetzea edo ez.
2021/11/11 - 14:24
Lopez de Uralde: ''Konpromiso gehiago eta handiagoa behar da''
Lopez de Uralderen esanetan, urratsak nahi baino motelako ematen ari dira Glasgowen eta laguntzak ere ziurtatu gabe daude.
2021/11/11 - 08:07
Larrialdi klimatikoaren aurka borrokatzeko elkarrekin lan egitea adostu dute Txinak eta AEBk
Txina eta AEB dira berotegi efektua eragiten duten gas gehien isurtzen duten bi herrialdeak, eta mendea amaitzen denerako Lurra gehienez 1,5 gradu berotzea lortu behar dela azpimarratu dute.
2021/11/11 - 00:07
Elektrifikazioa da konponbide bakarra?
Cesar Garciak, Durangoko bizilagunak, Ibon Galarraga BC3ko ikerlariari galdetu dio ea elektrifikazioa konponbide bakarra den.
2021/11/10 - 21:37
2035erako erregaia darabilten ibilgailuak erretiratzeko konpromisoa hartu dute 31 herrialdek
India, Kanada eta Txile bezalako herrialdeek sinatu dute akordioa. Halaber, General Motors, Ford, Mercedes Benz edo Volvo bezalako enpresa handiek ere egin dute bat adierazpenarekin.
2021/11/10 - 19:07
2035erako erregaia darabilten ibilgailuak erretiratzeko konpromisoa hartu dute 31 herrialdek
India, Kanada eta Txile bezalako herrialdeek sinatu dute akordioa. Halaber, General Motors, Ford, Mercedes Benz edo Volvo bezalako enpresa handiek ere egin dute bat adierazpenarekin.
2021/11/10 - 15:43
Greenpeacek adierazpen sendoagoa behar dela dio, eta egunotan konpromiso zehatzak erdiesteko deia egin du
Beste goi mailako biltzar askotan bezala, kalean protesta izan dira orain arte ez delako ezer eraginkorrik egin edo ekoizpen sistema honek dituen ondorioengatik.
2021/11/10 - 15:35
Glasgowko Adierazpenaren zirriborroak denbora irabazi nahi du, 2022 amaierarako ekintzak eskatuz
Gaur plazaratu den emaitzen lehen zirriborroa ahulegia da partaide askoren iritziz, zehaztasun eta konpromiso falta salatu du Green Peacek, adibidez.
2021/11/10 - 15:00
Zein ohitura aldatu ditzakegu planetaren alde?
Norberak bere aletxoa jarri dezake klima aldaketa moteltzeko eta horretan ere ez dugu denok berdin jokatzen. Erosotasuna eta nagikeria ez dira bat etortzen modu jasangarrian bizitzearekin.
2021/11/10 - 10:52
Glasgowko itunaren lehen zirriborroak erregai fosilei emandako laguntzak kentzen hastea eskatu die estatuei
Goi-bileran parte hartzen duten 200 herrialdeek eztabaidagai izango dute Erresuma Batuak aurkeztutako testua; astebururako hitzartu beharko lukete. Agiriak helburuak zehazten ditu, baina ez dira lotesleak.
2021/11/10 - 10:11
Glasgow
Itxuraz estatuak ez daude lehiarako gaitasuna galtzeko eta hazkundea murrizteko prest eta herritarrok ez dugu okerrago bizi nahi.
2021/11/10 - 00:41
Zentral nuklear berriak eraikiko dituela iragarri du Frantziako Gobernuak
Emmanuel Macronek adierazi du zentral nuklear gehiago eraikita herrialde horren "independentzia energetikoa" bermatuko dutela, "larrialdi klimatikoa bultzatu gabe".
2021/11/09 - 20:22
Akordio bat lortzeko oraindik "mendi bat igo" behar dela onartu du COP26ko presidenteak
Hala ere, herrialdeen arteko "anbizio arrakala txikitu" da, azpimarratu du Alok Sharmak. "Ez gaude beharko genukeen tokian, ezta gertu ere", ziurtatu du Frans Timmermans Europako Batzordeko ordezkariak.
2021/11/09 - 11:58
Glasgowko lehen zirriborroa 'oso ahula' da Greenpeaceren arabera, fosilak ezabatzeaz ez duelako hitz egiten
Idatziaren berri izan ostean, gobernuz kanpoko erakundeak erregai fosilak ekoizten dituzten herrialdeei aurre egiteko eskatu diete negoziatzaileei, hala nola Saudi Arabiari eta Australiari, eta azken akordioak erregai fosilak ezabatzeko konpromisoa hartzen duela ziurtatzeko.