Glasgowko goi-bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Akordio bat lortzeko oraindik "mendi bat igo" behar dela onartu du COP26ko presidenteak

Hala ere, herrialdeen arteko "anbizio arrakala txikitu" da, azpimarratu du Alok Sharmak. "Ez gaude beharko genukeen tokian, ezta gertu ere", ziurtatu du Frans Timmermans Europako Batzordeko ordezkariak.
COP26 Klimaren Goi-bilera Glasgown (Eskozia). Argazkia: EFE

Alok Sharma COP26ko presidenteak astearte honetan onartu duenez, nahiz eta aurrerapausoak eman, "oraindik mendi bat igo" behar dute klimaren goi-bileran akordio bat ixteko, mende honetan Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzea lortzeko.

Erresuma Batuko ministro ohiaren hitzetan, herrialdeen arteko "anbizio arrakala txikitu" egin da, baina "munduak orain behar duena promesak betetzea da".

Sharmaren arabera, asteazkenean agiri politikoaren bigarren zirriborro bat argitaratuko dute, Glasgowko (Eskozia) konferentzia ostiralean amaitu baino lehen azken testua adostu ahal izateko.

Nahiz eta munduko herrialdeen "adierazpenak esperantzagarriak" izan, oraingoz ez daude helburutik gertu, esan du Frans Timmermans Itun Berderako Europako Batzordearen presidenteordeak.

"Ez gaude beharko genukeen tokian, ezta hurbil ere. Norabide onean goaz, bai, baina mundua 1,5 graduko xedetik oso urrun dago oraindik", onartu du Timmermansek COP26n.

Bestalde, anbizio klimatiko eta laguntza gehiago eskatu dizkie garapen bidean dauden herrialdeen taldeak (G77+Txina) estatu aberatsei, berotze globalaren ondorioei aurre egiteko.

Larrialdi klimatikoaren aurrean erantzukizun partekatua da, baina herrialde bakoitzak ekarpena egokitu behar du "bere egoerara", "justizia eta zuzentasuna" oinarri hartuta, adierazi du Ahmadou Sebory talde horretako eta Gineako ordezkariak.

"Promesak betetzea" eskatu dio G77+Txina taldeko bozeramaileak mundu garatuari, finantziazio klimatikoan urtero 100.000 milioi dolar bideratzeko helburuarekin.

Era berean, energia garbietara trantsizioa egiteko teknologia eta finantziazioa lortzeko orduan "diskriminaziorik ez izatea" aldarrikatu du Alexey Overchuk Errusiako lehen ministrordeak.

Azkenik, Eskoziako Poliziak 16 pertsona atxilotu ditu manifestazio klimatiko batean. Enpresa batzuetako zuzendarien bilera ustez boikotatzeko xedea zuen mobilizazioak, 'fracking'aren aurka protesta egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

April 27, 2025, Kongens Lyngby, Denmark: The Greenlandic and Danish flags fly during a joint doorstep with Prime Minister Mette Frederiksen and Prime Minister of Greenland Jens-Frederik Nielsen at Marienborg. Jens-Frederik Nielsen visits on 26 to 28 April and on Monday 28 April, HM King Frederik will travel to Greenland in the company of Jens-Frederik Nielsen.



Europa Press/Contacto/Kristian Tuxen Ladegaard Ber

27/4/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEB, Danimarka eta Groenlandiako agintariek bilera dute gaur Etxe Zurian, Trumpek uhartea bereganatzeko asmoa duela eta

Etxe Zuriko bileraren atarian, Groenlandiako eta Danimarkako lehen ministroek batasun mezua eman nahi izan dute. Danimarkaren eta Ameriketako Estatu Batuen artean hautatu behar balute, Danimarkaren aldeko hautua egingo luke Groenlandiak, "NATOren eta Europar Batasunaren barnean". Danimarkako gobernuburuak, bere aldetik, nabarmendu du uhartea ez dagoela salgai. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X