Nekazaritza
2024/02/09 - 09:13
Albiste izango dira: Lehen sektorearen protestak Bizkaian, haizearen ondorioak eta Castro Urdialeseko hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/08 - 18:59
Nekazariek ohartarazi dute protestan jarraituko dutela euren eskaerei entzungor egiten jarraitzen badute
Nafarroako eta Arabako ehunka baserritar kaleetara itzuli dira, hirugarren egunez jarraian, sektorearen egoera zaila dela eta kezkatuta daudela adierazteko. Nafarroan, traktoreekin sartu dira Iruñera; Araban, elkarretaratzea egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean.
2024/02/08 - 18:36
Hainbat nekazarik elkarretaratzea egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean
Bildutakoetako batzuek zintzarriak eta txilibituak zeramatzaten, eta istilurik izan ez den arren, tentsio uneren bat izan da nekazariak Legebiltzarreko egoitzaren inguruko hesira hurbiltzen saiatu direnean.
2024/02/08 - 12:42
Nekazari talde batek traktoreekin protesta egin du Maria Chivite Nafarroako presidentearen etxe atarian
Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin du nekazari talde batek Maria Chivite presidentearen etxebizitzaren atarian egin duen protesta. (Diario de Noticias-ek utzitako irudiak)
2024/02/07 - 15:43
Hiru pertsona zauritu dira Arroitzen, nekazarien protestak eragindako auto ilaretan izandako istripuan
Furgoneta batek auto ilaren ondorioz geldirik zeuden bi ibilgailuren kontra jo du eta hiru pertsona zauritu dira. Hiru horietatik bi larri eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eta hirugarrena zauritua Lizarrako Ospitalean artatu dute.
2024/02/07 - 14:36
Nekazariek bigarren aldiz hartu dute Iruñeko erdigunea eta Eusko Jaurlaritzara eraman dituzte aldarrikapenak
Ehunka traktorek bigarren egunez bete dituzte Nafarroako eta Arabako hiriburuetako kaleak, sektorearen egoera "jasanezina" dela salatzeko.
2024/02/07 - 11:56
Sanchezek hitzeman du elikagai katearen legea indartuko duela, nekazarien kexei erantzuteko
Espainiako presidenteak elikagai katearen legea indartzeko konpromisoa hartu du, nekazariak egunotan egiten ari diren protestei erantzunez.
2024/02/07 - 11:15
Laborariek Iruñeko sarbideak trabatu dituzte, bigarren egunez
Traktoreak oso motel dabiltza errepide bazterretik, eta hala, ilarak sortu dira Iruñeko saihesbideak (PA-30).
2024/02/07 - 09:15
Albiste izango dira: EITB Gazan; protestak lehen sektorean; eta Athletic, Errege Kopako finalerdietan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/06 - 22:34
Traktoreen protesta Iruñeko erdigunera iritsi da
Traktoreak arratsaldean iritsi dira Iruñeko erdigunera, eta asteazken honetan, protesta zabalduko dute Nafarroa osora. UAGNk orain traktoradak babesten ditu eta bere afiliatuei jakinarazi berri die.
2024/02/06 - 22:21
Ehunka traktorek gaua igaro dute Buesa Arenan, asteazken honetan karabanan Jaurlaritzara joateko
500 traktore inguru N-1 errepidera atera dira Zurbanoko Atetik, traktoreak Buesa Pabilioiko aparkalekuan aparkatzeko eta bertan gaua igarotzeko. Asteazken honetan aterako dira karabanan Eusko Jaurlaritzaren egoitzara.
2024/02/06 - 21:22
Traktoreek Arabako eta Nafarroako errepideak blokeatu dituzte, asteazken honetan errepikatuko den protestan
500 traktore inguru bildu dira Jundizko industrialdean. Arratsaldean, N-1 errepidera atera dira Zurbanoko Atetik, traktoreak Buesa Pabilioiko aparkalekuan aparkatzeko eta bertan gaua igarotzeko. Asteazken honetan aterako dira karabanan Eusko Jaurlaritzaren egoitzara.
2024/02/06 - 14:54
Ehunka traktorek Arabako eta Nafarroako errepideak blokeatu dituzte, nekazarien protesta betean
Nafarroako nekazariek euren kabuz antolatutako mobilizazioek Iruñeko saihesbidea (PA30) trabatu dute. Tafallan, Lizarran eta Irunberrin ere arazoak sortu dira. UAGAk deituta, Arabako hainbat lekutatik ateratako 500 bat traktore Gasteizera heldu dira, eta bihar arte protesta egingo dute.
2024/02/06 - 14:16
500 traktore inguru protestan atera dira Arabako errepideetara
Nekazaritzako ibilgailuak Agurain, Armiñon, Kanpezu eta Samaniegotik atera dira. Ibilgailuak Jundizko industrialdean bildu dira, ondoren Mercadonaren Zentro Logistikora joateko.
2024/02/06 - 12:38
Europako Batzordeak pestiziden inguruko lege proposamena erretiratu eta nekazariekin negoziatuko du
2030. urterako pestizida kimikoen erabilera erdira murriztea zen Europako Batzordearen proposamena, baina oraingoz ez du aurrera egingo, "polarizazioa" eragiten duen gaia dela aitortuta.
2024/02/06 - 11:42
Auto-ilarak Iruñeko sarrera eta irteeretan, nekazarien protestengatik
Nafarroako nekazariek euren kabuz antolatutako mobilizazioek Iruñeko saihesbidea (PA30) trabatu dute. Tafallan, Lizarran eta Irunberrin ere arazoak sortu dira.
2024/02/06 - 08:41
Iruñeko saihesbidea eta Nafarroako hainbat errepide kolapsatuta, nekazariek traktoreak atera dituztela eta
Laborantza ibilgailuak 5 km/h-ko abiaduran ari dira, eta hala, zirkulazioan gorabeherak eragiten ari dira. Euren egoera salatzeko protesta deitu dute hainbat nekazarik, sindikatuez harago.
2024/02/05 - 21:33
Garraiolari autonomoek eta txikiek nekazariekin bat egin eta lanuzte mugagabea deitu dute larunbatetik aurrera
Deitzailea 2022ko martxoan 20 eguneko greba bultzatu zuen plataforma bera da, sektoreko enpresa handiak biltzen dituzten patronalen babesik ez izan arren.
2024/02/05 - 16:45
Europan hasitako protesta oldera batuko dira bihartik aurrera Hego Euskal Herriko baserritarrak
Traktoreak aterako dituzte kalera Nafarroan, Araban eta Bizkaian. Ekoizpen prezioak bermatzea, merkataritza askeko akordioen negoziazioak etetea, edo burokrazia arintzea dira aldarri nagusiak.
2024/02/05 - 13:34
Iaz aseguruek 10,5 milioi ordaindu zizkieten EAEeko nekazariei kalte ordainetan, hein batean lehorteagatik
Kopururik handiena (6,9 milioi) laboreen ekoizleek jaso zuten (neguko eta udaberriko zerealak, olioa, lekaleak, arroza), euri faltagatik eta txingorragatik.