Albiste izango dira: Lehen sektorearen protestak Bizkaian, haizearen ondorioak eta Castro Urdialeseko hilketa
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 9, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Lehen sektorearen protestak Bizkaian: "Eutsi baserriari" lelopean, EHNE eta ENBA sindikatuek protesta dute gaur 75 bat traktore Bizkaiko hainbat errepidetan eta Bilboko kaleetan barrena eramanda. Arabako eta Nafarroako nekazariek asteon egindako mobilizazioei bilduko zaizkie, beraz, bizkaitarrak. Haiek bezala, Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) malgutzea exijitzen dute: ekoizpen prezioak bermatzea, merkataritza askeko akordioen negoziazioak etetea, edo burokrazia arintzea dira eskari nagusiak.
- Haizearen ondorioak: Iragarpenak bete egin dira eta haize bolada gogorrak izan dira ostegun arratsaldetik ostiral goizaldera arte. Suhiltzaileek eta larrialdietako zerbitzuek 400 esku-hartze inguru egin dituzte abisu horiak iraun duen orduetan, gehienak zuhaitzak eta objektuak erortzeagatik. Haizeak hainbat eraikinetako teilatuak eraman ditu eta argi-mozketak eragin ditu. Gaur kalteak zenbatzeko eguna da.
- Hilketa Castro Urdialesen: Santanderko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko titularrak, guardian diharduenak, bart Castro Urdialesen hilda agertutako emakumearen seme nagusia sei hilabetez erregimen itxian barneratzea erabaki du, Kantabriako Adingabeen Fiskaltzak eskatu bezala. Anaia gaztea ere gertakarietan nahasita egongo litzateke, eta adingabeak babesteko zentro batean sartu dute, fiskalak hala aginduta.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.