Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Gazan; protestak lehen sektorean; eta Athletic, Errege Kopako finalerdietan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaza
Gaza. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 7, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Gazan: Gazako gerrak ez du etenik, eta erasoak hasi eta lau hilabete bete behar diren egunean, EITBk Jerusalemetik egingo ditu "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiak. Hala, otsailaren 7ko "Gaza erasopean" albistegi bereziak gatazkaren azken gakoak ekarriko dizkigu zuzen-zuzenean. Hilabeteotan luzatu den gerraren kronika egingo dute lekuan bertatik Xabier Usabiagak eta Africa Baetak, Mikel Ayestaran EITBk Ekialde Ertainean duen korrespontsalarekin batera. 

- Protestak lehen sektorean: Bigarren egunez jarraian, Arabako eta Nafarroako nekazariek euren traktoreak atera dituzte herriguneetara, nekazaritza sektorearen egoera "jasanezina" dela salatzeko. Hala nola, Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) malgutzea exijitzen dute: ekoizpen prezioak bermatzea, merkataritza askeko akordioen negoziazioak etetea, edo burokrazia arintzea dira eskari nagusiak. 

- Athletic, Errege Kopako finalerdietan: Athletic eta Atletico Madril aurrez aurre izango dira asteazken honetan, Kopako finalaurrekoaren joaneko partidan. Williams anaiek min hartuta amaitu zuten Bartzelonaren kontrako norgehiagoka. Iñaki errekuperatu egin da, eta jokatzeko moduan izango da; Nicoren partehartzea, berriz, zalantzan dago. Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak jokalari guztiak sartu ditu deialdian.    

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X